
204. zk., 2012ko urriaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (161 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Oposaketak eta lehiaketak
HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4632
EBAZPENA, 2012ko urriaren 2koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, Segurtasuneko sailburuordearen 2012ko urriaren 1eko Ebazpena Gurenet atarian ezarriko den eguna adierazteko dena. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko 2012ko ekainaren 22ko Ebazpenaren bidez deituriko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu zen (2012ko uztailaren 4ko EHAA, 130. zk.).
Segurtasuneko sailburuordearen 2012ko ekainaren 22ko Ebazpenaren bidez onartu eta argitaratu zen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia. Bada, ebazpen horren zazpigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriaz, eta azaroaren 23ko 303/2010 Dekretuaren bidez aldatutako abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak baliatuaz, honako hau,
ebazten DUT:
Bakarra.– Jakinaraztea Gurenet atarian 2012ko urriaren 2an ezarriko dela Segurtasuneko sailburuordearen 2012ko urriaren 1eko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko 2012ko ekainaren 22ko Ebazpenaren bidez deituriko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu zen (2012ko uztailaren 4ko EHAA, 130. zk.).
Erandio, 2012ko urriaren 2a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSÉ M.ª ECHEGARAY FERNÁNDEZ.
RSS