
204. zk., 2012ko urriaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4630
1262/2012 EBAZPENA, irailaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Julián Salvador Blanco jaunak Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari mediku izateari uzten diola, berak hala eskatuta,aditzera ematen duena.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 22ko 4999/2009 Ebazpenaren bidez, Julián Salvador Blanco jauna Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari mediku izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
EBATZI DU:
Lehenengoa.– Julián Salvador Blanco jauna, berak hala eskatuta, Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari mediku postutik kentzea, egindako lana eskertuta.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2012ko irailaren 30tik aurrera izango du eragina.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari, Galdakoa-Usansolo Ospitaleari eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
RSS