
204. zk., 2012ko urriaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 3 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4629
ERABAKIA, 2012ko irailaren 27koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolaren arautegia onartzeko dena.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak ikastegietarako arautegi markoa onetsi zuen 2012ko otsailaren 23ko Erabakiaren bidez, Gobernu Kontseiluaren 2011ko ekainaren 23an onetsitako garapen-arautegia berrikusteko egutegia beteaz.
Arautegi markoa oinarrizko arautegi gisa eratu da, beraz, sailek horren gaineko alderdien inguruan arautu beharrekoaz erabaki dezakete, modu horretara, zeinek bere antolamendu-autonomia bermatuz.
Ikastegien Arautegi Markoaren bigarren xedapen iragankorrak sei hileren epea ematen zuen, indarrean sartu zeneko datatik aitzina, ikastegiek bertan adierazitakora ekarri eta molda zitzaten tokian tokiko arautegiak.
Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak, arautegi honen babesera etorrita, onartu egin zuen Ikastegi Batzarrak 2012ko ekainaren 27an egindako bileran bertako arautegiaren arautegi marko berrirako egokitzapena.
Hori guztia kontuan hartuta, eta ikusita idazkari nagusiaren proposamena, Gobernu Kontseiluak honakoa
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolaren arautegia onestea.
Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Hirugarrena.– Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolaren arautegia argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Leioa, 2012ko irailaren 27a.
Errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.
Idazkari nagusia,
EVA FERREIRA GARCIA.
ERANSKINA
UPV/EHUren BILBOKO IRAKASLEEN UNIBERTSITATE ESKOLAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 9.2. artikuluaren zehaztapena.
2.– Ikastegiko batzarreko kide hautetsien kopurua 50 pertsonatakoa izango da, unibertsitate sektore ezberdinen artean honako banaketa honen arabera:
– Unibertsitatearekiko lotura iraunkorra duen pertsonal irakasle eta ikertzailea: % 63,75.
– Gainerako irakasle eta ikertzaileak: % 2,09.
– Ikasleak: % 22,08.
– Administrazio eta zerbitzuetako langileak: % 12,08.
2. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 11. artikuluaren zehaztapena.
Batzorde iraunkorra eratuko da, osakideak zuzendaria, bertako buru izango dena; idazkari akademikoa, batzordeko idazkari gisa arituko dena, eta hamahiru kide hautetsi izango direlarik; azken hauek sektore ezberdinetan bakoitzak ikastegiko batzarrean duen ordezkaritza portzentajeetan banatutakoak, gutxien dela, sektore bakoitzeko ordezkari bat bermatuz.
Batzorde honen eginkizunak ikastegien oinarrizko arautegiak Ikastegiko Batzarrari esleitutakoak izango dira, eskuordetu ezin zaizkionak izan ezik; funtzionamendurako oinarrizko arauak ere Ikastegiko Batzarraren funtzionamendurako oinarrizko arautegian zehaztutako berak izango dira.
3. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 12.2. artikuluaren zehaztapena.
2.– Ikastegiko akademi antolakuntzarako batzordea ikastegiko zuzendariak edo berori ordezka dezakeenak, bertako buru izango denak; ikastegiko idazkari akademikoak, bertako idazkari gisa arituko denak; ikastegian irakasten diren titulazioetako bana irakaslek; eta ikasleen ordezkari batek osatuko dute.
4. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 14.1. artikuluaren zehaztapena.
1.– Euskararako batzordea eratuko da, parte hartze, kontsulta eta aholkularitzarako organoa izanik, eta, dekanoak, edo berori ordezka dezakeen pertsonak, buru izanik, irakasleen ordezkari batek, ikasleen ordezkari batek eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonaleko kide batek osatuko dute.
5. artikulua.– Berdintasun Batzordea. Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 5.2.l) artikuluarekiko komunztadura.
5.– Eginkizunak: 2.– Hauek dira ikastegiaren eginkizunak: l) Ikastegian genero berdintasuna lortzeko neurriak hartzea. Berdintasunerako batzordea eratuko da, parte hartze, kontsulta eta aholkularitzarako organoa izanik, eta, dekanoak, edo berori ordezka dezakeen pertsonak, buru izanik, irakasleen ordezkari batek, ikasleen ordezkari batek eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonaleko kide batek osatuko dute.
6. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 24.3. artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendaria sufragio unibertsalaz aukeratuko da. Ezin izango da eskuordetu botoa, oinarrizko arautegiko 19.2 artikuluan zehaztutakoa.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Ikastegiko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
8. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 18.3. artikuluaren zehaztapena.
Organo bilduetako kideek beren eginkizunak behar bezala burutzeko beharko den dokumentazio eta informazio guztia eskatu eta erabiltzeko eskubidea dute, idatziz idazkari akademikoari eskatu beharko zaiolarik. Eskatutako dokumentazio eta informazioa, gehien dela, eskatu eta hamabost egunen epean jarriko da eskatzailearen esku.
9. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 19.1. artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa izango da kideen gehiengo osoa bertan egotea lehenengo deialdian, edo gutxienez kideen heren bat egotea bigarren deialdian. Deialdi bion artean, hamabost minuturen tartea egon beharko da.
Edozein kasutan, beti egon beharko dute bileran organoko buruak eta idazkariak edo, bestela, haien ordezkoek.
10. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Hautetsiak kargua uzten duenean zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua. Ordezkapena Irakasleen eskolako batzarraren hurrengo bilera gauzatuko da, idazkariak jakinarazi duenetik kontatzen hasita.
11. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Ikastegiko Batzarraren bilerarako deia behin jasota, edozein kide hautetsik eskari arrazoitua egin ahal izango du, ikastegiko idazkaritzan, bere ordezkoa joateko bilerara. Ezin etorria edo/eta baxa justifikatuko lukeen dokumentu egiaztagarria agertu beharko dute.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Ikastegien Oinarrizko Arautegiko lehenengo xedapen iragankorrari jarraituz, Ikastegiko Batzarrak egungo osaera bera izango du harik eta ofizialki berritzea dagokion arte; izan ere, egungo batzarra 2011ko maiatzaren 18an indarrean sartutako UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorrari jarraituz aukeratu zen.
RSS