
203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4606
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 264/12 prozeduraren ondoriozkoa.
EDIKTUA
Aipatu judizioaren gainean, epaia eman da, 2012ko uztailaren 25ean, eta honako hau da epaitza:
EPAITZA
Baietsi egiten dut, partez, R.M.O.–ren ordezkaritzak Gabb Imman Amay jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Hori dela-eta, elkarrekin duten XXXXX semeari dagokionez, honako neurri hauek hartzea erabakitzen dut:
– Amari eman zaio seme adingabearen zaintza eta jagoletza. Amak bakarrik izango du guraso-ahala, eta ez da inolako bisita-erregimenik ezartzen jagoletzarik ez duen gurasoarentzat.
– Bien semearen aldeko mantenu-pentsio bat finkatzen da, demandatuaren hileko diru-sarreren % 25ekoa, aurreratutako hilekoetan ordaindu beharrekoa. Amak izendatzen duen kontuan ordaindu beharko du demandatuak, hilabete bakoitzeko lehen bost egunetan. Guraso biek erdibana ordainduko dituzte euren semeak sortzen dituen aparteko gastuak.
Ez da kosturik ezartzen.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan utzi beharko da zainpean (kontuaren zenbakia). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Gabb Imman Amay demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2012ko uztailaren 25a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS