Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2012ko urriaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4592

IRAGARKIA, Honen bidez, Ignacio Cuesta Ochoa de Zuazolari jakinarazten zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko irailaren 3ko Agindua. Agindu horren bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko martxoaren 9ko Agindua dela-eta Isidro Cuesta Ochoa de Zuazolari eta Ignacio Cuesta Ochoa de Zuazolari irekitako zehapen-espedientearen berraztertze-errekurtsoa ebazten da.

2012ko irailaren 3ko Agindu hori bertatik bertara ezin izan zaio jakinarazi Ignacio Cuesta Ochoa de Zuazolari. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Administrazioarekiko Auzietako dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legearen 8.2.b artikuluan.

Zehapen-espedientea Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritzan izango du eskuragarri espedientepean dagoen pertsonak. 8/2003 Lege horren 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, eta xedapenen zer-nolakoak hala gomendatzen badu, jendaurrean jarriko dira.

Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpen ondorioak izan ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 26a.

Ingurumenaren Plangintzaren zuzendaria,

FRANCISCO OLARREAGA TELLECHEA.


Azterketa dokumentala