Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2012ko urriaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4587

EDIKTUA, jabetza horizontalari buruzko 912/11 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 912/11 prozedura monitorioa, jabetza horizontala.

Alderdi demandatzailea:

Honako hauen erkidego orokorra eta garajeak: Baiaz ibaia, 42-50; Santa Engraziaren ibaia, 42-50, eta Landaberde, 51-57.

Alderdi demandatua: Clara Espinosa Aviles.

Gaia: jabeen erkidegoaren kuotak erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da; hona hemen testua, hitzez hitz:

1.– Honako honen izenen eta ordez: erkidego orokorra eta garajeak: Baiaz ibaia, 42-50; Santa Engraziaren ibaia, 42-50, eta Landaberde, 51-57; Usatorre Iglesias prokuradoreak eskatutako prozesu monitorio hau bukatu dela erabakitzen da.

2.– Zorduna, halaber, abokatuaren lansariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera kondenatzen da, PZLb-ko 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuz, betiere.

3.– «Erkidego orokorra eta garajeak: Baiaz ibaia, 42-50; Santa Engraziaren ibaia, 42-50, eta Landaberde, 51-57; Usatorre» delakoari helaraz bekio erabakitakoa, hain justu ere, beharrezkoa bada, betearazpena agintzeko eska dezan; eta, bestalde, adierazi bekio ezen, kopurua 200 eurotik gorakoa bada, abokatu batek eta prokuradore batek ere parte hartu beharko dutela.

Clara Espinosa Avilés demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala