Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2012ko urriaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4586

EDIKTUA, zor-aitorpen bati buruz bideratutako 29/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 29/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Navajas.

Demandatua: Florin Laver, Ana Laver eta Mihai Laver.

Gaia: zor-aitorpena.

Aipatu judizioan epaia eman da 2012ko uztailaren 4an; honako hau diote idazpuruak eta epaitzak, hitzez hitz:

96/12 EPAIA

Tolosan, bi mila eta hamabiko uztailaren lauan.

Epaia Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile titular den Raquel Gallego De Paz andreak eman du, Gipuzkoako eta Donostiako Kutxak eskatuta, Florin Lauer, Ana Lauer eta Mihai Lauer demandatuen aurka bideratu den 29/11 judizio zibil arrunteko prozeduran. Gipuzkoako eta Donostiako Kutxa Iñigo Navajas prokuradoreak ordezkatuta eta Iñigo Lareki abokatuak lagunduta aritu da. Demandatuak ez dira agertu ikustaldira, eta, beraz, auzi-ihesean deklaratu dira.

EPAITZA

Lehenengoa.– Baietsi egiten dut Ignacio Navajas Saiz prokuradoreak, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Florin Lauer, Ana Lauer eta Mihai Lauer-en aurkakoa. Horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak: hogeita zazpi mila, bostehun eta hogei euro eta hirurogeita hamalau zentimo (27.520,74) tronkoarenak, gehi bost mila, zazpiehun eta zortzi euro eta hogeita bat zentimo (5.708,21) interesenak, bai eta zenbateko horri, laugarren oinarriaren arabera, legozkiokeen legezko interesak ordaintzera ere.

Bigarrena.– Prozesuko kostuak bosgarren oinarriaren arabera ezarriko dira.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 5075000004011112. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Florin Laver, Ana Laver eta Mihai Laver demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2012ko uztailaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala