Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2012ko urriaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4585

EDIKTUA, 47/11 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Oihana Fano Dominguez andreak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizen honek,

Fede eta lekukotza ematen dut:

47/11 falta-judizioan, epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

Getxo (Bizkaia), bi mila eta hamaikako abenduaren hemeretzia.

Nik, Estrella Cordón Rodriguezek, Getxoko (Bizkaia) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, 47/11 berehalako falta-judizioaren autoak ikusi ditut. Judizio horretan, honako hauek izan dira alderdiak: fiskala, eta, inplikatu gisa, Eduardo Martinez Sanz salatua. Horiek horrela, Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut:

Eduardo Martinez Sanz jaunari 30 egunez egunean 5 euroko isuna ordaintzera kondenatzen dut, baita judizioaren kostuak ordaintzera ere.

Ezarritako isuna ordaindu ezean, bere borondatez edo premiamendu bidez, erantzukizun penal subsidiarioa izango du. Erantzukizun horren arabera, bi isun-kuota ordaindu gabe uzten dituen bakoitzean, egun bateko askatasuna kenduko zaio.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta, haren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke –ondorio biei dagokienez– epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta, jakinarazpena egin eta bost eguneko epean.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jasota gera dadin, gaur egun helbide ezagunik ez duen Eduardo Martinez Sanz jaunari epaia jakinarazteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut idazki hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko irailaren hamaikan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala