Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2012ko urriaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4584

EDIKTUA, 1300/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 1300/11 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, Marcelo Latasa Vaquerinen aurka (auzigaia: hitzezko judizioa). Prozedura horretan epaia eman da; hona hemen idazpurua eta epaitza:

200/12 EPAIA

Donostia, 2012ko irailaren 13a.

Nik, Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titularrak, ikusi ditut, dirua erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratutako 1300/11 judizio arrunteko auto hauek; judizio hori, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta bideratu da. Pagola Villar epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik eta Lareki Arcos letraduak lagundurik, auzi-ihesean den Marcelo Latasa Vaquerínen aurka. Hortaz, Espainiako Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren ordezkari prozesalak aurkeztutako demanda, Marcelo Latasa Vaquerínen aurkakoa; hortaz, andre hori honako hauek ordaintzera kondenatzen dut: 4.144,00 euro, eta itundutako % 17,25eko tasan sortutako legezko interesak, kontua itxi eta biharamunetik, hau da, 2011ko urriaren 7tik, zorra erabat ordaindu artekoak. Prozesuko kostuak ere demandatuak ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta demandatuari PZLko 497. artikuluan ezarritako eran, eta adieraz bekio, halaber, auzi-ihesean den demandatuari ezen ebazpena ez dela irmoa, eta, bere aurka, apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkarapena zertan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen den (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko 458. artikulua, Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 19ko 37/2011 Legearen araberakoa)

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1846-0000-00-1300-11. Diru-sarrera egin izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Sar bedi ebazpen honen jatorrizko kopia epaitegi honetako epaien liburuan, eta dagozkion autoetan jaso bedi lekukotza.

Eta horrela, erabaki, agindu eta sinatu du Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostiako eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titularrak.

Marcelo Latasa Vaquerin demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Donostian, bi mila eta hamabiko irailaren hamalauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala