Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2012ko urriaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4580

EBAZPENA, 2012ko irailaren 25ekoa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinen bidez ebatzi eta jakinarazten baita zer diru-laguntza emango zaizkien Euskal Autonomia Erkidegoko udal eta toki-erakundeei, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloan tokiko protokoloak egin ditzaten, Herrizaingoko sailburuaren 2012ko apirilaren 20ko Agindua betez.

Herrizaingoko sailburuaren 2012ko apirilaren 20ko Aginduarekin bat etorriz (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta beste toki-erakunde batzuentzako diru-laguntzak arautu eta deitu dira, emakumeen kontrako indarkeria matxistaren arloan tokiko protokoloak egiteko), eta Epaimahai Kalifikatzailearen 2012ko irailaren 19ko bilerako proposamenak kontuan harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren udal eta toki-erakundeei guztira laurogeita hamabi mila ehun eta berrogeita bat euro eta berrogeita hamabi zentimoko diru-laguntzak (92.141,52) ematea. Eranskin horretan zehazten da bakoitzari zenbateko diru-laguntza ematen zaion.

Bigarrena.– Zenbait udal eta toki-erakunderi diru-laguntza ukatzea, 2012ko apirilaren 20ko Aginduaren 4.2 artikuluan xedatutakoa ez betetzeagatik, ebazpen honen II. eranskinaren arabera.

Hirugarrena.– Zenbait udal eta toki-erakunderi diru-laguntza ukatzea, 2012ko apirilaren 20ko Aginduaren 3.3 artikuluan xedatutakoa ez betetzeagatik, ebazpen honen III. eranskinaren arabera.

Laugarrena.– IV. eranskinean zerrendatutako eskariak bertan behera utzitakotzat jotzea, dokumentazioa behar den epean eta moduan ez zuzentzeagatik.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2012ko irailaren 25a.

Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria,

Mariola Serrano Argüeso.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala