Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2012ko urriaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
4579

44/2012 EBAZPENA, irailaren 28koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Honako hitzarmen hauen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:

– Botere Judizialeko Kontseilu Orokorrarekin –teknologiaren arloan– lankidetzako akordio markoa; I. eranskinean jasotzen da.

– Euskal Herriko Unibertsitatearekin ikasleen irakaskuntza praktikorako lankidetza-hitzarmena, II. eranskinean jasotzen da.

– Eibarko Udalarekin lankidetza-hitzarmena Eibar udalerriko Egazelai sektorean zuzkidura-alojamenduak sustatu ahal izateko bitartekoak jartzeko, III. eranskinean jasotzen da.

– Basauriko Udalarekin lankidetza-hitzarmena, aipatutako udalak sustatzen dituen etxebizitzak esleitzeko Etxebideren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa erabiltzea; IV. eranskinean jasotzen da.

– Ingurugiro Etxea Museoa kudeatzeko, Azpeitiko Udalarekin lankidetza-hitzarmena. Aipatu museoa, ingurumenari buruzkoa, Azpeitian dago, Egibar baserrian (Gipuzkoa); V. eranskinean jasotzen da.

– Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Leioako Udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza), VI. eranskinean jasotzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 28a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 28KO 44/2012 EBAZPENARENA
ESPARRU-HITZARMENA, BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU NAGUSIAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ARTEKO LANKIDETZA TEKNOLOGIKOARI BURUZKOA

Madrilen, bi mila eta hamabiko maiatzaren 14an.

BILDU DIRA:

Batetik, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidenteordea, erakunde horren izenean eta ordez, Fernando de Rosa Toner jaun txit gorena, horretarako ahalmena eman baitu bi mila eta hamabiko apirilaren hemeretziko osoko bilkuraren erabakiaren bidez.

Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta hura ordezkatuz, Idoia Mendia Cueva andrea, maiatzaren 8ko 8/2009 Dekretuaren bidez Justizia eta Herri Administrazioko sailburu izendatua.

Beren karguek ematen dizkieten ahalmenak betez hartu dute parte bi aldeetako ordezkariek, eta lankidetza-hitzarmen hau egin eta sinatzeko zuzenbideko nahiz legezko nahikoa gaitasun onartu diote elkarri. Horiek horrela, honako hau

AZALDU DUTE:

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioak herritarrei eskainitako zerbitzuaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko nahiz funts publikoen gastuaren efizientzia handitzeko asmoz, lankidetza teknologikoa ezinbestean indartu beharra dagoela aitortu dute bi aldeek aldez aurretik.

Botere Judizialaren uztailaren 2ko 6/1985 Legearen 104. artikuluan eta horren ondokoetan xedatutakoaren arabera, Botere Judizialaren gobernu-organoa da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, eta lurralde nazional osoan betetzen ditu bere eskumenak. Horrela, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentea izango da Botere Judizialaren eta Kontseiluaren beraren ordezkari.

Bestetik, Espainiako Konstituzioaren 117.1 artikuluan adierazitakoari helduz, justizia herriari dario, eta justizia hori Erregearen izenean administratzen dute Botere Judiziala osatzen duten epaile eta magistratuek. Epaile eta magistratuok independente, mugiezin eta erantzule dira, eta legearen menpe besterik ez daude.

Bestetik, garrantzi handiko zenbait eskumen utzi ditu Botere Judizialaren Lege Organikoak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren esku, adibidez: programa eta aplikazio informatikoei buruzko eskumenak; Justizia Administrazioan fitxategi automatizatuak ezartzeko eta horiek kudeatzeko eskumena; eta Justizia Administrazioan erabilitako sistema informatikoen arteko elkarreragingarritasuna nahiz bateragarritasuna bermatzeko eskumena.

Alde horretatik, Justizia Administrazioan teknologiak aplikatzeko oinarrizko araubidea ezarri da Botere Judizialaren Lege Organikoaren 230. artikuluan. Artikulu horren lehenengo paragrafoan xedatutakoaren arabera, esaterako, beren jardunean eta beren funtzioak betetzeko orduan, edozein baliabide tekniko, elektroniko, informatiko eta telematiko erabil dezakete epaitegiek nahiz auzitegiek. Horrela, aipatu berri dugun artikulu horretako 2. paragrafoan honako hau xedatu da: «arestian aipatutako baliabideetako batez egindako agiriek, edozein dela ere haien euskarria, jatorrizko agirien eraginkortasun bera izango dute, baldin eta benetakoak eta osoak direla bermatu bada, eta prozesu-legeetan eskatutako baldintzak bete badira». Horrez gain, hizpide dugun 230. artikuluko 3. paragrafoak hauxe dakar: «euskarri informatikoan izapidetutako prozesuetan, funtzio jurisdikzionala betetzen duen organoak funtzio jurisdikzionala identifikatu eta beteko duela bermatu beharko da; bai eta aipatu agirietan jasotako datu pertsonalen konfidentzialtasuna, pribatutasuna, eta segurtasuna bermatuko direla ere, legean xedatutako baldintzetan betiere.» Bestetik, artikulu horren 4. paragrafoan adierazitakoaren arabera «beren eskubide eta interesen tutoretza judiziala eskatzen duten pertsonak lehenengo paragrafoan zehaztutako baliabide teknikoen bitartez jar daitezke harremanean Justizia Administrazioarekin, baldin eta baliabide tekniko horiek bateragarriak badira epaitegi eta auzitegietan daudenekin, eta kasuan kasuko prozeduren bermeak eta baldintzak betetzen badira». Azkenik, BJLOko 230. artikuluko 5. atalean xedatutakoaren arabera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak hainbat eskumen dauzka Justizia Administrazioan teknologia aplikatzeko alorrean.

Justizia Administrazioan informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legearen bidez, alegia, 2011ko uztailaren 6ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoaren bidez, arestian aipatutako araubide juridiko hori garatu da. Lege horretan xedatu da Puntu Neutro Judiziala izango dela Justizia Administrazioaren eta beste administrazio publiko batzuen arteko elkarreraginkortasuna ahalbidetzeko plataforma. Hark emango die prozesu judizialean barrena behar duten informazioa bulego judizialei. Lege horrek xedatu du, baita ere, organo judizialek, bulego judizialek nahiz fiskaltzek beren jardunean nahitaez erabili beharko dituztela arestian aipatutako Puntu Neutro Judizialaren bitartez eskainitako zerbitzuak eta kontsultak.

Lege horrek agerian utzi duenez, elkarreraginkortasuna zaintzen lan handia egiten ari da Puntu Neutro Judiziala 2002. urtetik. Gaur egun, 34 zerbitzu eta kontsulta eskaintzen dizkie hizpide dugun plataformak Espainiako erakunde judizialei. Are gehiago, urtean 15 milioi kontsulten kopurura iristea espero da 2011. urtean.

Euskal Autonomia Erkidegoarekin duen elkarlan teknologikoa areagotu egin nahi du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, batez ere, honako gai hauetan bere eskumenak egoki bete ahal izateko: informazio-sistemak (BJLOren 230.5 artikulua); Justizia Administrazioaren funtzionamendua egiaztatzeko eta kontrolatzeko ikuskapenak (BJLOren 171. artikulua eta haren hurrengoak); erregistro- eta banaketa-arauak aplikatzeko (Prozesu Zerbitzu Bateratuak Homogeneizatzeko Araubidea); eta lan-karga arrazionalizatzeko, antolatzeko eta neurtzeko (BJLOren 110.2 artikuluko «r» idatz-zatia), besteak beste.

Justizia Administrazioari dagokionez, Botere Judizialaren Lege Organikoak Estatuko Gobernuari aitortutako edo esleitutako ahalmen guztiak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoak; halaxe xedatu baita abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 34., 35. eta 36. artikuluetan.

Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatutako Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan, Botere Judizialarentzako langileak eta baliabide materialak hornitzen dituzten Administrazioen, Justizia Ministerioaren eta autonomia-erkidegoetako organo eskumendunen eskumen-esparruak zedarriztatu dira.

Bestetik, Justizia Administrazioaren funtzionamendurako baliabide materialak nahiz ekonomikoak hornitzeko eskumenak eskualdatzeko arauak ezarri zituen azaroaren 4ko 1684/1987 Errege Dekretuak.

Beren funtzioak efizienteki bete ahal izateko nahikoa baliabide eta tresna elektronikoz hornituko dituzte justiziaren alorreko eskumenak dituzten administrazioek organo, bulego judizial eta fiskaltza guztiak. Horrez gain, goian aipatutako baliabideak eta tresnak erabiltzen irakatsiko diete organo, bulego judizial eta fiskaltzetan aritzen direnei. Halaxe xedatu da, bederen, Justizia Administrazioan informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legearen bosgarren xedapen gehigarrian.

Azkenik, koofizialtasun linguistikoaren araubidea dauka Euskal Autonomia Erkidegoak. Esan gabe doa, baita ere, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 231. artikuluan eta gainerako prozedura-legeen osagarri den Prozedura Zibileko Legearen 142. nahiz 143. artikuluetan jaso dela Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluan xedatutakoa. Bestetik, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Legearen 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoari helduz, Justizia Administrazioarekin harremanean egoteko orduan bi hizkuntza ofizialetatik edozein erabiltzeko eskubidea izango dute herritarrek, eta hizkuntza batean zein bestean gauzatutako jarduera judizialak biak izango dira baliozko.

Bi aldeek aitortu dute teknologia-gaietan duten elkarlana sakondu behar dutela, betiere, Justizia Administrazioan informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legeak ezarritako esparru berriaren barruan. Aldeek ondorioztatu dute, baita ere, aipatu lege horretan ezarritako helburuak betetze aldera, elkarlanean aritu eta bizipenen berri elkarri eman behar diotela.

Hitzarmen honek, bestetik, osatu egiten du Elkarreragingarritasunaren eta Segurtasunaren Eskema Judizialari (EJIS) buruzko hitzarmenean ahaleginak batzeko eta erakundeen arteko elkarlana sustatzeko asmoz ezarritako esparrua. Hitzarmen honetan zehaztu da nolakoa izan behar duen Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren arteko elkarlanak elkarreragingarritasun teknologikoaren plataforma efizienteki erabili ahal izateko eta, azken batean, «Konstituzioak nahiz Botere Judizialaren Lege Organikoak esleitutako eskumenak betez eskainitako zerbitzuetan nahiz hitzarmen hau betez eskainitako horietan informazio-trukea eta kontsultak» errazteko (EJIS hitzarmenaren 5.3 klausulako «a» idatz-zatia).

18/2011 Legeko 46.1 artikuluan xedatutakoari helduz, informazioaren teknologien erabilera sustatzeko asmoa dutela adierazi dute bi aldeek. Hori egitean, hainbat neurri informatiko teknologiko, antolakuntzako eta segurtasuneko aplikatuko dituzte, Justizia Administrazioari zerbitzuak eskaintzen dizkioten sistema nahiz aplikazio guztietan elkarreragingarritasun teknikoaren, semantikoaren, juridikoaren eta antolakuntzako elkarreragingarritasunaren maila egokia bermatzeko asmoz.

Arestian aipatutako guztia gogoan, bien intereseko helburuak betetzeko konpromisoa hartu dute bi alderdiek eta, horretarako, honako klausula hauek hitzartu dituzte:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hitzarmenaren helburua eta lankidetza-eremua.

Lankidetzarako esparrua ezarri eta sinatzaileek teknologiaren alorreko esperientziak elkar trukatuko dituztela ezarri da hitzarmen honen bidez. Horri esker, Justizia Administrazioak erabilitako sistemen eta aplikazioen elkarreragingarritasuna bermatuko da eta haien bateragarritasuna erraztu. Azken batean, lortu nahi dena da Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean kokatutako bulego judizialek erabil eta jaso ditzatela, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez, funtzio jurisdikzionala lehen baino hobe betetzeko beharrezkoak diren zerbitzu guztiak; baita epai dezatela eta epaitutakoa betearaz dezatela ere. Hori eginez gero, are kalitate handiagoko zerbitzua eskainiko die bulego judizialak herritarrei.

Hitzarmen honi dagokionez, Justizia Administrazioaren eremuaren barruan sartuko dira zuzeneko laguntzaren prozesu-unitateak, BJLO garatzearen ondorioz sor daitezkeen baterako prozesu-zerbitzuak; eta bake epaitegiak.

Bigarrena.– Aldeen betebeharrak.

1.– Aldeek agindu dute laguntza teknologikoa eskainiko dutela Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako bulego judizialek herritarrei eskainitako zerbitzuaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko beharrezkoak diren alderdi guztietan. Horrez gain, arestian aipatutako bulegoei Puntu Neutro Judizialaren bitartez eskainitako zerbitzuak bikaintzeko konpromisoa hartu dute aldeek, betiere, hitzarmen honetako 3. klausulan xedatutako baldintzei helduz.

2.– Agiri hau sinatzen dutenek agindu dute, baita ere, Gobernu Kudeaketarako Sistema bikaintzeko eta hura guztiz garatzeko beharrezkoak diren lankidetza-bide guztiak landuko dituztela. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako epaitegi eta auzitegien barneko gobernu-organoetan ezarri zuen Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aipatu berri dugun sistema hori.

3.– Aldeek lagun dezakete, baita ere, Euskal Autonomia Erkidegoan espediente judiziala ezartzen. Hori egitean, hala ere, honako bi hauek bete beharko dituzte: batetik, BJLOren 230.5 artikuluari helduz Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ezarritako irizpideak; eta, bestetik, Justizia Administrazioan informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legean agindutakoak.

4.– Aldeek kalitate-adierazleak ezar baditzakete ere, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren datuetan oinarritutako kudeaketa-adierazle bateratuak finkatu behar direla onartuko dute hitzarmen hau sinatu dutenek. Gutxieneko adierazle horiek, beraz, Hitzarmen honetako I. eranskinean jasoko dira. Aipatu eranskinean aldaketak egin daitezke gerora, betiere, Kontrol eta Jarraipen Batzorde Mistoak hartutako erabakiaren bidez.

5.– Beren eskumenen barruan, hitzarmen hau sinatu duten aldeek sustatuko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoaren indarreko hizkuntza-koofizialtasunaren sistemaren baldintzak betetzen direla bermatzeko beharrezkoak diren baliabideak, batez ere, herritarrekin harremanean izateko orduan.

Hirugarrena.– Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren elkarreragingarritasun plataforma (Puntu Neutro Judiziala) bikaintzeko eta datuak tratatzeko nahiz ustiatzeko sistema ezartzeko jarduerak.

1.– Lankidetza-hitzarmen hau betetzeari dagokionez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak agindu du:

a) Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Puntu Neutro Judiziala izeneko elkarreragin-garritasun plataforman sartzeko modua emango diela Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean kokatutako bulego judizialei. Horrela, plataforma horren bitartez eskaintzen diren zerbitzu eta informazio guztia eskura dezakete, batez ere, prozesu judizialaren deklarazio- nahiz betearazpen-fasean interesgarria den hura.

b) Puntu Neutro Judizialaren azpiegitura bikaindu, zaindu, eta haren bitartez eskain daitezkeen zerbitzu berriak garatuko dituela.

c) Prozesu-kudeaketaren aplikazioa eta Puntu Neutro Judizialaren bitartez eskainitako zerbitzuak bateratzeko lanak erraztuko dituela. Neurri horren xedea da, hain zuzen, kontsultak edota informazio-transferentziak automatizatzea, horiek zuzen-zuzenean prozesu-kudeaketaren aplikaziotik egin ahal izateko.

d) Justizia Administrazioaren jardunari buruzko datuak tratatzeko eta horiek ustiatzeko sistema mantenduko duela. Justiziaren arloko eskumenak dauzkaten erakunde guztien eskura jarriko da sistema hori eta, besteak beste, honako hauetarako bide emango du:

i) Bulego judizialen funtzionamenduaren jarraipena hobetzea eta, urrutiko ikuskaritza gauzatzeko asmoz, bulego horiek egindako lanaren eboluzioaren berri izateko mekanismoak hobetzea.

ii) Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko, Euskal Autonomia Erkidegoko, eta beste organismo eskumendun batzuetako arduradunei informazioa ematea; erabakiak har ditzaten politika judizialaren alorrean, eta langileak nahiz baliabide materialak hobe kudea ditzaten.

iii) Epaitegietako nahiz auzitegietako egiazko lan-karga zein den jakitea, bulego eta plaza judizialak sortzea benetan beharrezkoa den jakiteko.

e) Euskal Autonomia Erkidegoarekin lankidetzan irakatsiko duela Puntu Neutro Judizialaren bidez eskainitako zerbitzuak erabiltzen.

f) Kalitatea kudeatzeko gutxieneko adierazle bateratuetarako datuak eguneraturik izango dituela beti; eta beharrezko informazioa kontsultatzeko nahiz transmititzeko tresnak emango dizkiola Autonomia Erkidegoari.

2.– Era berean, lankidetza-hitzarmen honi dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoak agintzen du:

a) Autonomia Erkidegoaren lurraldean kokatutako bulego judizialek Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren elkarreragingarritasun-plataforma erabil dezatela sustatuko duela. Hartara, aipatu bulego horietan erabilitako prozesu-kudeaketako aplikazioa eta Puntu Neutro Judizialaren bitartez eskainitako zerbitzuak bateratzeko sistemak garatuko dira. Horrela, prozesu-kudeaketako aplikaziotik zuzenean eta modu automatizatuan kontsulta edota transferituko da informazioa.

b) Erabiltzaileak trebatuko dituela, Puntu Neutro Judizialaren bidez eskainiko diren zerbitzu berriak egoki erabiltzen jakin dezaten.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren jardunari buruzko datuak transmititzeko aukera emango duela. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak zaindutako sistema bateratuan tratatu eta ustiatuko dira datu horiek. Justiziaren arloko eskumenak dituzten erakundeak sistema horretara sar daitezke, bakoitza bere eskumenen barruan.

d) Hitzarmen honen I. eranskinean jasotako eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak emandako datuetan oinarritutako gutxieneko adierazleak sartuko dituela kalitatea kudeatzeko sisteman.

Laugarrena.– Finantzazioa.

Hitzarmen honetako klausulak betez eta bakoitzak kudeaketa ekonomikoaren bere arauei helduz egin beharreko jardueren kostuak beren gain hartuko dituzte hitzarmen hau sinatu duten aldeek.

Halaber, nahikoa baliabide izanez gero, aldeek elkarrekin finantzatu ahal izango dituzte honako bi gastu hauek: batetik, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak zaintzen duen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioari buruzko datuak tratatzeko nahiz ustiatzeko bide ematen duen sistemara konektatzearen ondorioz sortutako gastuak; eta, bestetik, Puntu Neutro Judiziala eta Prozesu Kudeaketako Sistema bateratzearen ondorioz sortutakoak. Gastu horiek kofinantzatzeko asmoz, dagokion gehigarria sinatuko da.

Bosgarrena.– Koordinazio eta Jarraipen Batzordea.

Koordinazio eta Jarraipen Batzorde Mistoa eratuko da, hitzarmen hau betetzeko gauzatu beharreko jarduerak koordinatu, gainbegiratu, jarraitu eta kontrolatuko dituena. Hitzarmen honetan parte hartu duten bi aldeetako bina ordezkarik osatuko dute aipatu batzordea.

Hitzarmen hau sinatu duten bi aldeetako baten eskariz bilduko da Batzordea; urtean behin gutxienez.

Seigarrena.– Indarraldia.

Denbora mugagabez izango da indarrean hitzarmen hau. Hala eta guztiz ere, bi aldetako batek hitzarmen hau deuseztatu nahi badu, horren berri eman beharko dio beste aldeari, gutxienez, hitzarmena indargabetu nahi duen eguna baino hiru hilabete lehenago.

Zazpigarrena.– Gatazkak ebaztea.

Koordinazio eta Jarraipen Batzorde Mistoak ebatziko ditu hitzarmen hau interpretatzeko edo betetzeko orduan suerta daitezkeen gatazkak.

Zortzigarrena.– Araubide juridikoa eta jurisdikzio-ordena eskumenduna.

Hitzarmen hau administratiboa da, eta azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko 4.1.c) idatz-zatiaren aplikazio-eremutik kanpo dago. Hala eta guztiz ere, lehen aipatutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 4.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Lege horretako printzipioak aplikatuko dira suerta daitezkeen zalantzak ebazteko eta hutsuneak betetzeko orduan.

Zazpigarren klausulan xedatutakoa betez Koordinazio eta Jarraipen Batzorde Mistoak ezin izan baditu ebatzi hitzarmen honi buruz suertatutako eztabaidak, administrazioarekiko auzien bidetik joko da horiek ebazteko.

Goian jasotakoarekin ados daudela erakusteko, hitzarmen honen bi ale sinatu dituzte aldeek, adierazitako lekuan eta egunean.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren izenean,

_____________________.

Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean,

IDOIA MENDIA CUEVA.

LANKIDETZA TEKNOLOGIKOARI BURUZKO HITZARMENA
ERANSKINA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 28KO 44/2012 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN, HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILAREN BIDEZ, ETA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN ARTEKOA, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO IKASLEEN HEZKUNTZA PRAKTIKOARI BURUZKOA

Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 27an.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Maria Isabel Celaa Dieguez andrea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean,

eta, bestetik, Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, unibertsitate horren izenean.

Hezkuntzako lankidetza-hitzarmen hau izenpetzeko beharrezko lege-ahalmena onartu diote elkarri.

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Unibertsitatearen xedeetako bat da ingurune sozialaren eskarietara egokitutako langileak prestatzea goi-mailako irakaskuntzan. Hortaz, titulazio eta espezializazio guztietako ikasleek lanbide-errealitatearekin lotutako prestakuntza praktikoa jaso behar dutenez, komenigarria da gizarteko erakunde- edo ekoizpen-sarearen baitan gauzatzea praktikak.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoaren xedeetako bat da Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Espazioa horren alderdi guztietan ezarri ahal izateko beharrezko diren jarduerak sustatzea; beste batzuen artean, unibertsitateko ikasleek ikasketa-plan berriek eskatzen dituzten gaitasunak, trebetasunak eta jakintzak eskuratzeko beharrezko diren jarduerak.

Ildo horretatik, autonomia-erkidego honek ulertzen du behar den neurrian lagundu behar diola unibertsitate publikoari ikasle horiek ikasketa-plan horietan ezarritako praktikak gauzatzeko aukera izan dezaten gobernua osatzen duten sailen baitan.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuei jarraiki, Gobernu Kontseiluak baimena eman ahal izango du irakaskuntzaren zati bat beste erakunde batzuetan emateko, ikastetxeen proposamenari jarraiki, eta, hala badagokio, baita sailen proposamenari ere.

Laugarrena.– Hitzarmen honen xedea da bi erakundeen giza baliabideen eta baliabide materialen erabilera optimoa bultzatzea, parte hartzen duten ikasleen prestakuntza sendotzeko eta hobetzeko eskuratutako jakintzak praktikan aplikatzen dituzten heinean.

Bosgarrena.– Lankidetza horren bidez, aipatutako unibertsitate horretako ikasleen prestakuntza praktikoa hobetu nahi da; lantokietako egoera errealetara egokitu behar da prestakuntza, eta kolektibo horrek harreman zuzena izan behar du lan-errealitatearekin eta egungo arazoekin. Etorkizunean titulazioa lortuko duten pertsonek lanbide-kualifikazio hobea izatea ekarriko du horrek.

Orain arte esandakoa kontuan hartuta, alderdiek hezkuntzako lankidetza-hitzarmen hau izenpetzen dute honako hauei jarraiki

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Tutorea izendatzea.

Titulazioaren arduradun den unibertsitate-zentro bakoitzeko dekano-ordeak edo zuzendariordeak irakasle tutore bat esleituko dio ikasle bakoitzari. Tutorea arduratuko da horren prestakuntzaren jarraipena egiteaz, erakundeak edo enpresak izendatutako erakuslearekin lankidetzan, bai eta ikaslea ebaluatzeaz ere.

Bigarrena.– Euskal Herriko Unibertsitatearen konpromiso espezifikoak.

Euskal Herriko Unibertsitateak, dagokion zentroaren bidez, praktika- eta jarduera-programa bat ezarriko du titulazio bakoitzerako, Euskal Autonomia Erkidegoko arduradunei helaraziko diena ikasturte bakoitza hasi baino lehen. Honako datu hauek jasoko ditu, gutxienez, programa horrek:

a) Horren eraginpean dauden ikasleen zerrenda eta tutorearen izena.

b) Ebaluazio- eta kontrol-sistemak.

c) Xede pragmatikoen eta aurreikusitako jardueren proposamena.

d) Praktikaldiko egutegiaren eta ordutegien proposamena.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak izendatzea adenda bakoitzaren jarraipen-batzorderako.

Titulazioaz arduratzen den zentroak bi ordezkari izendatuko ditu hitzarmen honen hamahirugarren klausulan ezartzen den jarraipen-batzorderako.

Laugarrena.– Erakuslearen betebeharrak.

Euskal Autonomia Erkidegoak, dagokion sailaren bidez, erakusle bat izendatuko du ikasle bakoitzarentzat, eta honako eginkizun hauek izango ditu gutxienez:

a) Ikasleari harrera ematea. Instalazioetara sartzeko aukera ematea, eta praktikaldiko programa gauzatzeko behar dituen materialak jartzea ikaslearen eskura.

b) Ikaslearen jarduera antolatzea erakundean dagoen artean.

c) Erakundea nola antolatzen den eta nola funtzionatzen duen azaltzea (xedeak, eginkizunak, ondorio deontologikoak, etab.).

d) Dagokion irakaskuntza praktikoa ematea.

e) Ikaslearen jarduerak gainbegiratzea.

f) Programan zehaztutako jardueren bilakaera koordinatzea unibertsitate-zentroak izendatutako tutorearekin.

g) Praktikaldiak irauten duen artean jazo daitezkeen gertakarien berri ematea jarraipen-batzordeari.

Bosgarrena.– Erakuslearen eskubideak.

Euskal Herriko Unibertsitateak venia docendi aitortuko die automatikoki lankidetzan jarduten duten erakundeetako pertsona erakusleei, eta ordainsaririk gabeko ohorezko irakasle laguntzailetzat joko ditu; horretarako, campuseko errektore-ordeak dagokion izendapena egingo du unibertsitate-zentroaren eta campuseko kanpo-harremanetarako arduradunaren proposamenari jarraiki. Era berean, unibertsitateko instalazioetara sartu ahal izango dute, horrek haien etengabeko prestakuntzan lagunduko badu (liburutegiak, kirolak, mintegiak, etab.).

Seigarrena.– Erantzukizunak.

1.– Euskal Herriko Unibertsitateak erantzukizun zibileko poliza bat dauka ikasleek praktikaldian zehar eragin ditzaketen kalteei aurre egiteko.

2.– Unibertsitatea eta praktikaldian dagoen ikaslea ez dira suerta daitezkeen kalteen erantzule izango Euskal Autonomia Erkidegoko erakuslearen aginduen edo jarraibideen ondorioz gertatu badira kalteak, eta agindu horiek praktikaldiko jarduera-programan jasota ez badaude.

3.– Unibertsitateak itunduta duen istripu-poliza kolektiboa izenpetu ahal izango dute ikasleek eskola-aseguruaz gainera beste aseguru osagarri bat izan nahi badute.

Zazpigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoaren konpromiso espezifikoak.

Euskal Autonomia Erkidegoak, dagokion sailaren bidez, bermatuko du beharrezko instalazioak eta baliabideak erabiliko direla praktikak gauzatzeko. Zenbat ikasle jaso ditzakeen jakinaraziko du, erabilgarri dauden eta lortu nahi diren xedeen arabera.

Dagokion sailak ziurtagiri bat eman beharko dio ikasleari praktikaldia amaitutakoan; zer lan egin duen azalduko da bertan, eta adieraziko da ziurtagiria informaziozkoa dela eta lanari dagokionez ez dela loteslea.

Zortzigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak izendatzea hitzarmeneko jarraipen-batzorderako eta adenda bakoitzeko jarraipen-batzorderako.

Euskal Autonomia Erkidegoak bi ordezkari izendatuko ditu hitzarmen honen hamahirugarren klausulan ezartzen den jarraipen-batzorderako.

Bederatzigarrena.– Finantziazioa.

Hitzarmen honek ez du ekarriko finantza-kontraprestaziorik alderdien artean; alderdiek beren gain hartuko dituzte hitzarmenean ezarritakoari jarriki gauzatu behar dituzten jardueren kostuak.

Hamargarrena.– Ikasleen konpromisoak.

Praktiketan erakusle den Euskal Autonomia Erkidegoko pertsonak eta unibertsitateko irakasle tutore arduradunak kontrolatuko eta gainbegiratuko dituzte ikasleen praktikak, eta dagokion saileko sarrera- eta funtzionamendu-arauen eta jarduerak kontrolatzeko arauen mende egongo da ikaslea uneoro.

Isilpean gorde beharko ditu praktikaldia egiten ari den tokian gauzatuko dituen jarduerekin lotutako eduki guztiak, eta ezin izango du saileko dokumenturik edo horien fotokopiarik atera saileko bulegoetatik, aurrez horretarako berariazko baimenik eskuratzen ez badu behintzat.

Kontu handiz erabiliko eta maneiatuko ditu materialak eta ondasunak.

Datu-babesa arautzen duten printzipioak eta arauak beteko ditu beti; hortaz, ezingo ditu jakinarazi, utzi edo erabili egiten duen lana dela eta bere esku dauden datu pertsonalak.

Azkenik, konfidentzialtasuna mantenduko du praktikaldian zehar eta ondoren gauzatutako jardueren ondorioz bere esku dauden informazio guztien gainean.

Hamaikagarrena.– Praktikaldiko ordutegia.

Praktiken ezaugarrien eta sailaren aukeren arabera ezarriko dira horien ordutegiak, jarduera horrek ahalik eta eragin txikiena izan dezan erakunde laguntzailean.

Hamabigarrena.– Ez dago lan-harremanik.

Praktikak egiten ari den ikasleak ez du lan-harremanik edo bestelako inolako loturarik izango Euskal Autonomia Erkidegoarekin, eta ez du ordainsaririk jasoko jarduera horregatik.

Hamahirugarrena.– Jarraipen-batzordeak.

1.– Hitzarmen honen jarraipen-batzorde bat ezarriko da, unibertsitateko bi ordezkarik eta Euskal Autonomia Erkidegoko bi kidek osatuko dutena.

2.– Gainera, adenda bakoitzeko jarraipen-batzorde bat ezarriko da; bertan, ordezkatuta egongo dira ikasleen praktikak gauzatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko saila eta Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitate-zentroa. Erakunde bakoitzeko bi ordezkariz osatuko da batzorde hori, eta honako eginkizun hauek izango ditu:

a) Titulazioaz arduratzen den zentroak aurkeztutako praktika- eta jarduera-programa aztertzea eta, hala badagokio, onartzea, bigarren klausulan jasotako baldintzei jarraiki.

b) Unibertsitate-zentroak proposatutako ikasle-zerrendak onartzea.

c) Zehaztea zer zerbitzu konkretutan gauzatuko dituen ikasle bakoitzak praktikak.

d) Praktikak gauzatzerakoan edo hitzarmena betetzerakoan jazo daitezkeen gertakariak ebaztea.

3.– Alderdi sinatzaileak izango dira, txandaka, adenda bakoitzeko jarraipen-batzorde horien presidente, ikasturte bateko iraupenez aldi bakoitzean. Euskal Herriko Unibertsitatea izango da presidente lehenbizi.

4.– Adenda bakoitzeko jarraipen-batzorde horiek ohiko bi bilera egingo dituzte ikasturteko, eta ohiz kanpoko bilerak egingo dituzte presidenteak erabakitzen duenean edo bi alderdietako batek eskaera egiten duenean.

Hamalaugarrena.– Adenda izenpetzea.

Gauzatu beharreko praktiken berezitasunak jasoko dituen adenda bat izenpetuko da, praktikak zenbat ikaslek gauzatuko dituzten jasoko duena. Adenda hori izenpetuko dute dekanoak edo zuzendariak, edo zentroan praktiken arduradun den pertsonak dekanoaren edo zuzendariaren ordez, Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean, eta irakasgaiari hobekien egokitzen zaiolako praktikak gauzatuko diren saileko zuzendariak, Eusko Jaurlaritzaren izenean. Bertan zehaztuko da nola osatuko den jarraipen-batzorde hori, hamalaugarren klausulan xedatutakoari jarraiki.

Hamabosgarrena.– Hitzarmen honetatik kanpo gelditzen diren praktikak.

Hitzarmen honetatik kanpo geldituko dira etorkizunean irakasle izango direnek gauzatu beharreko graduarekin eta masterrarekin lotutakoak, hitzarmen espezifiko batek arautzen baititu praktika horiek.

Hamaseigarrena.– Indarraldia.

Hitzarmena indarrean egongo da izenpetzen den egunetik 2012ko uztailaren 30era arte. Hitzarmena automatikoki luzatuko da urtebetez alderdiek salatzen ez badute.

Hamazazpigarrena.– Bukatzea eta salatzea.

Alderdiek, bien arteko akordio baten bidez, dokumentu hau salatu edo aldatu ahal izango dute edozein unetan. Era berean, alderdietako edozeinek amaitutzat jo ahal izango du hitzarmen hau; horretarako, idatziz jakinarazi beharko dio beste alderdiari indarrean dagoen ikasturtea amaitu baino hiru hilabete lehenago, dagozkien adendetan dagoeneko hartutako konpromisoen kaltetan izan gabe.

Hemezortzigarrena.– Hitzarmenak izaera administratiboa dauka.

Hitzarmen honetako klausulen mende egongo da hitzarmena bera, eta ezer interpretatu edo osatu edo hutsuneak bete behar badira, administrazio-zuzenbideko printzipioak beteko dira.

Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenaren mende egongo dira alderdien artean sor daitezkeen eztabaidak.

Hitzarmen honetako klausulei emango zaien interpretazioak ez die inolako kalterik eragingo legez Euskal Autonomia Erkidegoari onartzen zaizkion eskumenei.

Eta esandakoari jarriki eta horrekin bat etorriz, bertaratuek hitzarmen honen bi kopia izenpetzen dituzte goiburuan jasotako tokian eta egunean.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua;

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

III. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 28KO 44/2012 EBAZPENARENA
EIBARKO UDALAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA EIBAR UDALERRIKO EGAZELAI SEKTOREAN ZUZKIDURA-ALOJAMENDUAK SUSTATU AHAL IZATEKO BITARTEKOAK JARTZEKO

Eibarren, 2012ko uztailaren 25ean

BILDU DIRA:

Alde batetik, Ignacio María Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

eta bestetik, Miguel de los Toyos Nazabal jauna, Eibarko alkatea.

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu gisa eta Sailaren legezko ordezkari-lanetan, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko uztailaren 3an egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimendua.

Eta bigarrena, Eibarko Udaleko alkate gisa eta Udalaren ordezkari-lanetan, 2012ko maiatzaren 28ko Udal Osoko Bilkurak hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimendua.

Bi alderdiek elkarri aitortu diote Lankidetza Hitzarmen hau izenpetzeko beharrezkoa den legezko gaitasun nahikoa eta, horretarako, honako hau:

AZALDU DUTE:

Lehenengoa.– Euskadiko Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak honako hau zehazten du: Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du lurraldearen eta itsasertzaren antolamenduaren, hirigintzaren eta etxebizitzaren arloetan.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzaren helburu programatikoen artean, etxebizitza babestuen eskaintza handitzea bilduta dago, alokatuta lagatzeko gizarte-etxebizitzena nagusiki.

Hori bermatu ahal izateko, lurzoruaren kontrol publiko arduratsu eta eraginkorra lortu behar da, eta kontrol hori lurzoru publikoa eskuratu eta kudeatzeko ekintza irmoarekin osatu beharko da. Horregatik, botere publikoek –kasu honetan, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eta Eibarko Udalak– elkarrekin esku hartu behar dute –are gehiago, horretara behartuta daude–, babes ofizialeko beharrezko etxebizitzak egitea ahalbidetzen duten baldintzak sortzearren eta beharrezkoa den lurzoru-ondare publikoa osatzearren, betiere espekulazioa eragozteari begira.

Bigarrena.– Era berean, bi erakunde publiko horiek aurreko idatz-zatian adierazitako alderdietan batera eta koordinatuta egin beharreko jarduna baieztatzeko eta berresteko, Autonomia Erkidegoak alde batetik, eta Toki Erakundeek bestetik, elkarren arteko harremanetan beren zereginak eraginkortasunez betetzeko behar duten lankidetza eta laguntza aktiboa eskaini beharko diote elkarri, nork bere esparruan.

Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, etxebizitzaren arloan dituen eskumenak baliatuz, zuzkidura-etxebizitzak eraikitzeko lurzorua behar du etxebizitzen premia egiaztatua duten udalerrietan (eta, horien artean, Eibarren), errentaahalmen txikia izanik etxebizitzaren merkatu librera jotzerik ez duten familientzat.

Laugarrena.– Eibarko Egazelai sektorea antolatzen duen Plan Partziala 2008ko irailaren 18ko akordio bidez onartu zen behin betiko.

Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 17. eta 81. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera, Plan Partzial horretan aurreikusita dago lurzorua gordetzea zuzkidurazko bizitokietarako. Horregatik, Eibarko Udalak jabetzan du zuzkidurazko bizitokiak eraikitzeko lursaila, EQ-1 bezala dago jasota Plan Partzialean eta hona hemen xehetasunak:

– Azalera: 2.000,23 m2.

– Eraikigarritasuna: 3.000 m2t.

– Gehieneko altuera: 6 solairu + atikoa (B+5+A).

– Bizitoki posibleak: 49.

Erregistroko deskripzioa: Hiri-finka:. JT, SC 1C 102 SEKTOREAREN Jarduketa Txertatuaren Plan Partzialaren ondoriozko lur-zatien edo partzela-zerrendaren EQ-1 erreferentziarekin agertzen den hiri-finka. Ondoriozko partzela horrek 2.000,23 m2-ko azalera du eta ekipamendu publikorakoa da (Aldi baterako aterpetxea eta premia handiko kolektiboendako gizarte-aterpetxeak). 3.000 m2(t)-ko eraikigarritasun bat du. Eraikinaren profila hauxe da: etxabea edo beheko solairua, bost solairu eta atikoa, eta hiru soto-solairu. Hala beharko balitz, laugarren soto-solairu bat ere baimendu daiteke.

Mugarriak: Iparretik: Fray Martin Mallea kalea eta 27.995. zenbakiko finka; hegotik: Plan Partzialaren muga eta 27.989. zenbakiko finka; sartaldetik: 27.985 R-1 finka eta 27.991 ZV-EL-2 finka; eta sortaldetik: Fray Martin Mallea kalea eta 27.990 ZV-EL-1 finka.

Erregistroko datuak: Finka: 27.988. Tomoa: 1240. Liburua: 630. Orrialdea: 164. orrialdea.

Bosgarrena.– Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 17. eta 81. artikuluek adierazten dutenez, plangintzak komunitate-ekipamendu gisa sailkatu ahal izango ditu lurrak, bereziki bizitegi-erabilera duten eremuetan zuzkidura-alojamenduak ezartzeko, aldi baterako alojamenduak eta premia larria duten kolektiboentzako alojamendu sozialak barne.

Bi Herri Administrazioen ustez, etxebizitza babestua sustatzeko orain artean elkarrekin garatu duten politika osatu egin behar da, zuzkidura-alojamendu horiek gauzatuz.

Seigarrena.– Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko azaroaren 6ko Legegintzako Dekretuaren 43. artikuluak agintzen duenez, ondare higiezinak eskuratzeko jardunbidea lehiaketa publikoa da. Baina artikulu bereko 1. zenbakian, zuzeneko kontratazioa ere ahalbidetzen da, aldez aurretik Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena emanda, erosteko premia eta higiezinen merkatuko eskaintza urria nabarmenak direnean –kasu honetan bezalaxe–.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko azaroaren 6ko Legegintzako Dekretuaren 38. artikuluak agintzen duenez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren onespena behar da ondasun higiezinak doan eskuratzeko, betiere Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak proposatuta.

Proposaturiko eragiketa honetan datza: doako lagapenaren bitartez, zuzkidura-alojamenduak egitera bideraturiko eraikinak eta eraikigarritasunak eskuratzea, Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartuko duelarik, eskualdatze horren arabera, dagokion eraikinak eraikitzen direla bermatzeko betebeharra.

Zazpigarrena.– Bien interesak, konpromisoak eta ekarpenak egoki bideratzeko, bi alderdiek Lankidetza Hitzarmen hau izenpetu dute honako klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Lankidetza Hitzarmen honen helburua da goian adierazitako Egazelai sektoreko Plan Partzialean EQ-1 bezala izendatutako lur-zatian zuzkidura-alojamenduen sustapena ahalbidetzea.

Bigarrena.– Eibarko Udalak goian aipatutako zuzkidura-lurzatia Euskal Autonomia Erkidegoari doanik lagatzen dio, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila aldi baterako alokairu-erregimenean zuzkidura-alojamenduen sustapena gauzatzeko konpromisoa hartzen du.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak konpromisoa hartu du Jaurlaritzaren Kontseiluaren bidezko onarpena izapidetzeko.

Klausula honetan aurreikusitako ondare-eragiketa notario-eskrituran formalizatuko da, adierazitako doako lagapena onartzen duen Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakiaren egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak konpromisoa hartu du, dagozkion aurrekontuko diru-izendapenak gauzatu ondoren, aipaturiko zuzkidura-alojamenduen urbanizazio osagarria egiteko eta sustatzeko obra guztiak kontratatzeko ahalik eta azkarren. Konpromiso horrek barnean hartzen du dagokion proiektu teknikoak hark idaztea.

Hala ere, klausula honetan ezarritako konpromisoak gauzatu ahal izateko, aurretiaz lurrak Euskal Autonomia Erkidegoari eman beharko zaizkio.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak konpromisoa hartu du zuzkidura-bizitokien sustapenean interesa duen udalerri bakarra Eibar dela deklaratzeko. Udalerri horretako herritarrak izango dira lehentasunezko hartzaileak.

Esleitu ez dela-eta, bizitokiren bat soberan geratzen bada, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak zehaztuko du zer udalerri eta/edo pertsona dauden horretan interesatuta, hartarako emandako Aginduaren bidez.

Laugarrena.– Eibarko Udalak konpromisoa hartu du Eraikuntza, Obra eta Instalazioen gaineko Udal Zergaren kuotari honako hobari hauek aplikatzeko: Gipuzkoako Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 15/1989 Foru Arauaren 5. artikuluaren a), d) eta e) idatz-zatietan ezartzen direnak, eta hobari horiek batera aplikatzeko.

Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 15/1989 Foru Arauari jarraiki, Ordenantza Fiskalek Zerga-kuotaren gaineko honako hobari hauek arautu ahal izango dituzte:

a) % 95era bitarteko hobaria interes berezikotzat edo udal-onuratzat hartutako eraikuntza, instalazio edo obretarako, betiere halakotzat hartzea justifikatzeko moduko gizarte-zirkunstantziarik izanez gero.

d) % 50era bitarteko hobaria babes ofizialeko etxebizitzei lotutako eraikuntza, instalazio edo obretarako.

Idatz-zati honetan aurreikusitako hobaria aurreko idatz-zatietan aipatutako hobariak aplikatzearen emaitzazko kuotari aplikatuko zaio.

e) % 90era bitarteko hobaria minusbaliatuen sarbide-baldintzak eta bizigarritasun-baldintzak hobetzen dituzten eraikuntza, instalazio edo obretarako.

Idatz-zati honetan aurreikusitako hobaria aurreko idatz-zatietan aipatutako hobariak aplikatzearen emaitzazko kuotari aplikatuko zaio.

Hobari horien aplikazioa ahalbidetze aldera, Eibarko Udalak konpromisoa hartu du beharrezkoak diren jardunak egiteko, baita Udal Ordenantzak egokitzeko ere, legez ezarritako prozedurari jarraiki.

Bosgarrena.– Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak bere gain hartu dituen konpromiso guztiak, Lankidetza Hitzarmen honetan zenbateko ekonomikoa zehaztu gabe dutenak, aldez aurretik bidezko aurrekontu-izendapenak egin izanaren baldintzapean egongo dira.

Seigarrena.– Bi Herri Administrazioek beharrezkotzat hartzen dute Hitzarmenaren Jarraipen Batzordea eratzea. Batzorde hori erakunde bakoitzeko bi ordezkarik osatuko dute, eta bere eginkizunak honako hauek izango dira: ezarritako aurreikuspenak eta konpromisoak gauzaraztea, horiek zorrotz betetzeko neurriak proposatzea, etxebizitza babestuen sustapenak egitean sor daitezkeen gatazkak eta/edo interferentziak konpontzea, sustapenen babes-erregimenak une bakoitzean dauden etxebizitzapremietara egokitzea eta/edo mailakatzea, edo birkokatzea, eta, oro har, etorkizunean sor daitezkeen gorabehera guztiei erantzutea.

Zazpigarrena.– Agiri honetan jasotako betebeharrak ez betetzea kontratua deuseztatzeko arrazoia izango da, eta aldeak lehengo egoera juridikora itzuliko dira. Era berean, bai beste aldeari bai uste oneko besteri eragin ahal izan zaizkien kalte eta galerak ordaindu beharko ditu aipatutako deuseztapena eragiten duenak.

Hitzarmen honetan zehaztutako ondare-eragiketak burutzeko dagokion baimena lortzea izango da baldintza, hala ezartzen baitu azaroaren 6ko 2/2007ko Legegintza Dekretu bidez onetsitako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateginak.

Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, dokumentu hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Eibarko Udaleko Alkatea,

MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.

IV. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 28KO 44/2012 EBAZPENARENA
BASAURIKO UDALAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA, AIPATUTAKO UDALAK SUSTATZEN DITUEN ETXEBIZITZAK ESLEITZEKO ETXEBIDEREN ETXEBIZITZA ESKATZAILEEN ERREGISTROA ERABILTZEA

Vitoria-Gasteizen, 2012ko apirilaren 24an.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburu Iñaki Arriola Lopez jauna,

eta bestetik, Andoni Busquet Elorrieta, Basauriko alkate-udalburua.

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburu gisa, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean Lankidetza Hitzarmen hau sinatzeko baimena ematen dion 2012ko apirilaren 24ko Gobernu Kontseiluaren akordio bidez,

eta bigarrena, Basauriko alkate-udalburu gisa, eta Basauriko Udal Batzarrak, 2011ko irailaren 29an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Agertutako bi alderdiek elkarri aitortu diote lankidetza hitzarmen hau izenpetzeko beharrezkoa den gaitasun nahikoa eta, horretarako, honako hau

AZALDU DUTE:

Lehenengoa.– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak arreta berezia eskaini die babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozesuei, betiere prozesuak publikotasunaren, lehia publikoaren eta gardentasunaren printzipioak errespetatzeko asmoz. Helburu horrekin zenbait xedapen prestatu dira, eta Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa ere eratu da eta kudeatzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek etxebizitza babestua eskuratu ahal izan dezaten.

Bigarrena.– Basauriko Udalak udalerri horretan etxebizitza babestua sustatu dadin lagundu nahi du; horretarako Eusko Jaurlaritzarekin, besteak beste, honako hitzarmenak izenpetu ditu:

A) Etxebizitza babestua sustatzeko 2004ko apirilaren 21eko Lankidetza hitzarmena; hitzarmena honako eremuei dagokie: Bizitegitarako lurzoru hiritargarria SR-1, San Migel Mendebaldea. Bizitegitarako lurzoru hiritargarria SR-6, Sarratu, Bizitegitarako lurzoru hiritargarria SR-7, Azbarren, eta Barne Erreformarako Plan Bereziko hiri-lurzorua, Baskonia kirol-kluba.

B) Etxebizitza babestua sustatzeko 2008ko urriaren 20ko Lankidetza hitzarmena; honako eremuari dagokiona: Barne Erreformarako Plan Bereziko hiri-lurzorua, Baskonia kirol-kluba.

C) Etxebizitza babestua sustatzeko 2008ko urriaren 20ko Lankidetza hitzarmena Sarratuko I area gauzatzeko.

Hori dela eta, datozen urtetan, Basauriko udalerrian hainbat etxebizitza babestu sustatuko dira; Udal horrek sustapen horien planifikazio eta hirigintza egikaritzan parte hartzeaz gain, dagokion araudiaren eta esleipen prozeduren kudeaketan ere parte hartu nahi du.

Hirugarrena.– Bi administrazioen asmoa da herritarrei bideak erraztea erakundeek eskaintzen dituzten baliabideez baliatzeko, eta zerbitzuen arteko nahasmendua eta eskaintza bikoiztasunak galaraztea. Horretarako, eta beti ere administrazioetako bakoitzak dituen eskumenen norainokoak errespetatuz, honako hau

HITZARTU DUTE:

Lehenengoa.– Eskatzaileen Erregistroa.

Herri-administrazioen eta Administrazio Araubide Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren babesean sinatu dute hitzarmen hau Eusko Jaurlaritzak eta Basauriko Udalak, Basauriko Udalak ere aukera eman dezan bere erregistroan bertan aurkez daitezen EAEko Administrazio Orokorrari nahiz horri lotutako edo horren mendeko izaera juridiko propiodun zuzenbide publikoko erakundeei helaraztekoak diren eskabide, idatzi eta komunikazioak.

Udal-erregistroko sarrera-data hartuko da kontuan interesdunei ezarritako epea betetzeko orduan, lege horren 48. artikuluak aginduta.

Basauriko Udaleko bulegoetan aurkeztutako eskabide-orriak, agiriak, eskabideari egin dakizkioken aldaketak eta oro har Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroarekin lotura izan dezakeen ezein dokumentu Etxebideko Etxebizitza erregistrora bidaliko dira, bideratuak izan daitezen.

Bigarrena.– Eskaerak izapidetzea.

Etxebizitza eskabideak Etxebide - Babespeko etxebizitza esleitzeko Zerbitzu Publikoko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan kudeatuko dira. Eskabide bati Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta, baja, ukatzea edo artxibatzea emateko baldintzak, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa arautzen duen 2008ko apirilaren 16koa Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindun jasotzen direnak izango dira, edo agindu hori ordeztu edo garatzen duenak jasotakoak.

Basauriko Udalak sustatutako esleipen prozeduretan ematen diren uko egiteak, Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan jasoko dira eta aipatu dugun aginduan jasotzen diren ondorioak izango ditu.

Hirugarrena.– Inprimakia.

Etxebizitza eskatzeko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak onartutako inprimakia erabiliko da toki guztietan.

Laugarrena.– Aplikazio informatikoa.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak aplikazio informatiko jakina emango die Basauriko Udalak esandako langileei, bi administrazioek kontu hauetan izango duten elkarlanaren euskarri izateko. Basauriko Udalak ahalegina egin beharko du baimena daukatenak, eta ez beste inor, sar daitezen aplikazio horretan, eta sartze hori Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aginduta bezala egin dadin (edo horren ordezkoak aginduta bezala).

Bosgarrena.– Izapide elektronikoa.

Basauriko Udalak ahalegina egin behar du etxe bila dabiltzanei izapide elektroniko honen bitartez eskura izango dituzten erremintak erabiltzeko bidea errazten.

Horrez gain, paperean aurkeztutako dokumentazioa ere kudeatuko dute udaleko langileak, ahal den heinean, agiri horiek ere euskarri digitalean hel daitezen Etxebizitza Eskatzaileen Erregistrora.

Seigarrena.– Etxebizitzak esleitzea.

Basauriko udalak sustatutako babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko, zozketa egingo da, Etxebideko eskatzaileen erregistroko datuetatik; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak 2008ko apirilaren 16an babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko emandako aginduaren III. kapituluan ezarritako prozeduraren arabera (edo agindu hori gerora garatu edo aldatuko duen arauaren arabera).

Basauriko Udalak bi gauzaren berri eman behar dio Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari, aldian-aldian, Etxebideko eskatzaileen erregistroa egunean izateko: batetik, esleipen prozeduratik hasi eta sei hilabeteko epean, zein izan diren esleipena lortu dutenak, eta, bestetik, epe berdinean, zeinek egin duten atzera.

Basauriko udalerrian etxebizitza babestua esleitzeko erkidegoko mailako sustapenak egitekoak baldin badira, honako irizpide hauek bete beharko ditu udalak:

● Basauri joko da sustapen horretan parte hartzeko udalerri bakarra; hala, soilik Basauri erroldatuta daudenek eta ez beste inork ezingo du parte hartu esleipen-prozeduran.

● Sustapen bakoitzeko esleipen-prozedura abiarazteko agindua ateratzen den egunetik atzera gutxienez 2 urtez erroldatuta egotea ziurtatu beharko du udalak.

● Udalerrian erroldatuta eta eskatzaileen erregistroan izena emanda 4 urte baino gehiago daramatenei emango die lehentasuna.

● Azkenik, esleipen-prozeduran etxebizitzaren bat soberan geratuko balitz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak aukera izango du etxebizitza hauek esleitzeko; lehenik eta behin, udalerrian erroldatuta daudenen artean etxe bila dabiltzanei; bigarrenik, beharrezkoa bada, eremu funtzionaleko beste udalerri batzuetan etxe bila dabiltzanei, eta azkenik, Euskadiko beste edozein udalerritan erroldatuta egonik, etxea Basaurin nahi dutenei.

Basauriko udalerrian etxebizitza babestua esleitzeko Udalerri mailako sustapenak egitekoak baldin badira, honako irizpide hauek bete beharko ditu udalak:

● Basauri joko da sustapen horretan parte hartzeko udalerri bakarra; hala, soilik Basauri erroldatuta daudenek eta ez beste inork ezingo du parte hartu esleipen-prozeduran.

● Sustapenaren behin-behineko kalifikaziotik hasita atzera 4 urtez erroldatuta egotea egiaztatu beharko du. Nahiko eskatzaile ez badago, edo esleipen-prozeduran etxebizitzaren bat soberan geratzen bada, erroldan 3 urte daramatzatenak ere hartuko dira kontuan, eta hala gero eta gehiago, esleitzekoak diren etxebizitzak agortu arte edo legeak ezartzen duen erroldatze minimora, urtebete, iritsi arte.

● Alabaina, sustapenak Eusko Jaurlaritzaren laguntzak jaso baldin baditu, errolda betebeharra ez da izango behin-behineko kalifikazioa baino lehenagoko 3 urteak baino gehiagokoa, babes ofizialeko etxeak esleitzeko prozedurei buruzko apirilaren 18ko aginduaren 27. artikuluak hala aginduta.

● Esleipen-prozedurako etxebizitza soberakinak baldin badira, azkeneko 20 urteetan 10 urtez herrian erroldatuta egon direnetatik etxe bila dabiltzanei esleitu diezaieke.

● Azkenik, esleipen prozeduran etxebizitzaren bat soberan geratuko balitz, aukeran izango da etxebizitza hauek esleitzea; lehenik eta behin, udalerrian erroldatuta daudenen artean etxe bila dabiltzanei; bigarrenik, beharrezkoa bada, eremu funtzionaleko beste udalerri batzuetan etxe bila dabiltzanei, eta azkenik, Euskadiko beste edozein udalerritan erroldatuta egonik, etxea Basaurin nahi dutenei.

Zazpigarrena.– Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailak beharrezko prestakuntza emango die Basauriko udalak adierazitako langileei, Etxebideko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko betekizunen gainean eta erregistroaren kudeaketaren gainean, nahiz babestutako etxebizitza esleitzeko prozeduren gainean.

Zortzigarrena.– Autonomia.

Uneoro errespetatzea erakunde bakoitzaren autonomia; hortaz, zeinek bere identitateari eutsiko dio eskatzaileei nahiz esleipendunei igortzen dizkion eskutitzetan eta, baita bideratzen dituen informazio prozeduretan ere.

Bederatzigarrena.– Jarraipen batzordea.

Hitzarmen honen jarraipen batzordea eratuko da, eta hitzarmenkideek izendatuko dituzte kideak; hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio saileko bi ordezkari eta Basauriko Udaleko beste bi. Jarraipen batzordeak hurrengo eginkizunak izango ditu:

a) Hitzarmen honetan ezarritako konpromisoak behar bezala betetzen direla begiratzea, informazioa elkarri ematea eta konpromisoak zuzen betetzea bideratzeko irizpideak eta moduak finkatzea.

b) Kasu bakoitzean behar diren izapideak azkar betetzeari traba egiten dioten oztopoak kentzen laguntzea.

c) Kasu bakoitzean behar diren izapideak azkar betetzeari traba egiten dioten oztopoak kentzen laguntzea.

d) Hitzarmen hau osatzeko itun edo protokolo bereziak sinatzeko proposamenak egitea dagokionari.

Hitzarmenak bere baitan hartzen dituen jarduerak bide onetik eramateko behar bestetan bilduko da batzordea, eta kide anitzeko organoentzako ezarri den araubidea aplikatuko zaio; hain zuzen ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan arautzen dena.

Hamargarrena.– Indarraldia eta amaitzea.

Hitzarmen honen indarraldia lau urtekoa da, sinatzen den egunetik aurrera. Epe hori urte beteka luzatuko da berez, hitzarmena izenpetu duten administrazioetako batek hitzarmenaren amaiera berariaz iragartzen ez baldin badu amaitu baino gutxienez bi hilabete lehenago.

Hitzarmenaren indarraldia amaitutzat emango da halaber:

a) administrazio partehartzaileen adostasunez, eta

b) horietako baten alde bateko erabakiz, egiaztatzen baldin bada beste aldeak ez dituela bete hartutako betebeharrak.

Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, dokumentu hau izenpetu dute hiru aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

Iñaki ARRIOLA LOPEZ.

Basauriko Udaleko alkatelehendakaria,

Andoni BUSQUET ELORRIETA.

V. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 28KO 44/2012 EBAZPENARENA
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILAREN ETA AZPEITIKO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, AZPEITIKO EGIBAR BASERRIAN DAGOEN INGURUGIRO ETXEA MUSEOA KUDEATZEKO

Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 10ean.

BILDU DIRA:

Batetik, María del Pilar Unzalu Pérez de Eulate andrea, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

eta bestetik, Eneko Etxeberria Bereziartua jauna, Azpeitiko Udaleko alkate-udalburua.

PARTE HARTU DUTE:

Lehenengoak, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko buru izanik dagozkion eskumenen indarrez eta Saila legez ordezkatuz.

Bigarrenak, Azpeitiko Udaleko alkate-udalburu gisa eta Udalaren izenean.

Bi aldeek ezagutzen diote elkarri lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko legezko gaitasuna, eta

HAU ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Ingurumenaren gaineko ezagutza bideratzeko eta sustatzeko, eta ingurumenaren arloko kontzientziazioan lan emankorra egiteko, 1986ko azaroaren 14an, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika eta Garraio Sailak eta Azpeitiko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten. Hori betez, udalerri hartan museo bat sortu zen, Egibar baserrian, ingurumen-hezkuntzaren arloko esperientzia berri baten adierazgarri.

Ondoren, esperientzia hori luzatu egin zen, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eta aipatutako Udalaren arteko beste hitzarmen batzuen bitartez; azkena 1999ko abenduaren 30ekoa izan zen.

Ondorengo aldietarako, dirulaguntza izendunaren teknikaz gauzatu da lankidetza, eta denboraldi bakoitzerako esleipenak zein oinarriak agindu hauen bidez onartu ziren: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2000ko urriaren 28ko Agindua, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren 2003ko abenduaren 17ko Agindua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren 2006ko otsailaren 10eko Agindua eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren 2009ko otsailaren 6ko Agindua.

Bigarrena.– 1998 eta 1999 urteetan Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak erakustokiak erabat aldatu zituen; eta ondoren, 2007an, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak aldatu zituen, Garapen Jasangarriaren EAEko Ingurumen Estrategian ezarritako 5 jomugetara egokituz. Egun, «Ingurugiro Etxea» deritzona erreferentziako ekipamendutzat hartzen da Euskal Autonomia Erkidegoan, jasangarritasunerantz jotzeko hezkuntzaren esparruan.

Hirugarrena.– Aldeek beharrezkotzat jotzen dute hasitako esperientziari jarraipena ematea, «Ingurugiro Etxea» izeneko museoan jasangarritasunerantz jotzeko hezkuntzako programa berriak garatzea sustatzeko.

Laugarrena.– Esperientzia egokiro jarraitu, kontrolatu eta sustatzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Azpeitiko Udalak lankidetza-hitzarmen hau izenpetu dute, honako klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea.

Lankidetza-hitzarmen honen xedea da Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetzaren oinarriak ezartzea, Azpeitiko Egibar baserrian dagoen «Ingurugiro Etxea» izeneko museoan egiten diren ingurumen-hezkuntzaren arloko jarduerak egoki garatzeko, 2012., 2013. eta 2014. urteetan.

Bigarrena.– Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ekarpenak.

1.– Lankidetza-hitzarmen honen xedea eraginkortasunez gauzatzeko, Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bitartez, Egibar baserria ingurumenaren arloko heziketa eta prestakuntzako lan zehatzak egiteko erabiltzea erabaki du. Baserria Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioarena da, eta «Ingurugiro Etxea» museoa dago bertan.

2.– Halaber, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak konpromisoa hartzen du, lankidetza-hitzarmen honen xedea den esperientzia finantzatzeko, 2012ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitartean «Ingurugiro Etxea» museoko ohiko gastuen, funtzionamendu-gastuen eta pertsonal-gastuen bi heren ordainduz.

Horretarako, 2011ko abenduaren 23ko 6/2011 Legearen bidez 2012ko ekitaldirako onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan, Biodibertsitatea eta Ingurumen Partaidetza programan, 12.0.1.10.13.0100.2.238.99.44210.020.T partida gaitu zen, hirurehun eta hirurogei mila (360.000) eurokoa, ehun eta hogei mila (120.000) euroko hiru urtesaritan banatuta.

3.– Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagokio, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzaren bidez, «Ingurugiro Etxea» museoan egiten diren jarduerak gainbegiratzea, horretarako segimendu-batzordean adostutako programazio-esparruei eta jarduteko lerroei jarraiki.

Hirugarrena.– Azpeitiko Udalaren ekarpenak.

1.– Gaur egun Ingurugiro Etxea hezkuntza-parkea osatzen duten ekipamenduetan eta instalazioetan ingurumen-hezkuntza sustatzeko ekimenak eta jarduerak garatzea eta etorkizunean ere egiten jarraitzea.

2.– Ingurugiro Etxea museoaren administrazioaren eta aurrekontuaren kudeaketa: lokalen mantentze-lanak eta garbiketa egitea, beharrezkoak diren langileak kontratatzea eta jarduerak garatzeko behar diren materialak eskuratzea. EAEko administrazio orokorraren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak gainbegiratuko ditu aipatutako kudeaketa-lanak, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzaren bitartez.

3.– Azpeitiko Udalak konpromisoa hartzen du, 2012., 2013. eta 2014. ekitaldietarako, 2012ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitarteko Ingurugiro Etxea museoko ohiko gastuen, funtzionamendu-gastuen eta pertsonal-gastuen heren bat ordaintzeko diru-kantitatea emateko.

Laugarrena.– Epeak eta ordaintzeko moduak.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Ingurugiro Etxea museoari egiten dion diru-ekarpena Azpeitiko Udalari transferituko zaio, hainbat kopurutan, ondoko aginduen arabera:

2012. urtea:

● % 50, hitzarmena izenpetu ondoren.

● % 25, urriaren 15a baino lehen, urtarril-martxoa, apiril-ekaina eta uztail-iraileko hiruhileko memoriak aurkeztu ondoren.

● % 25, 2013ko urtarrilaren 15a baino lehen, 2012. urteko likidazioa aurkeztu aurretik.

2013. urtea:

● % 50, martxoaren 1a baino lehen, aurrerakin modura.

● % 25, urriaren 15a baino lehen, urtarril-martxoa, apiril-ekaina eta uztail-iraileko hiruhileko memoriak aurkeztu ondoren.

● % 25, 2014ko urtarrilaren 15a baino lehen, 2013. urteko likidazioa aurkeztu aurretik.

2014. urtea:

● % 50, martxoaren 1a baino lehen, aurrerakin modura.

● % 25, urriaren 15a baino lehen, urtarril-martxoa, apiril-ekaina eta uztail-iraileko hiruhileko memoriak aurkeztu ondoren.

● % 25, 2015eko urtarrilaren 15a baino lehen, 2014. urteko likidazioa aurkeztu aurretik.

Bosgarrena.– Hitzarmenaren segimendua.

Segimendu Batzordea.

1.– Egibar baserrian dagoen Ingurugiro Etxea museoak behar bezala funtzionatzen duela zaintzeko, segimendu-batzorde bat osatuko da. Batzordeko kideak eskubide osoko lau kide izango dira: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak proposatutako bi lagun eta Azpeitiko Udalak proposatutako beste bi lagun.

2.– Segimendu-batzordeari dagokio jarduera-plana eta aurrekontuko aurreikuspen-plana onartzea.

Batzorde teknikoa.

1.– Segimendu-batzordeari aholkularitza emateko organo gisa batzorde teknikoa eratuko da. Batzorde teknikoaren kideak hauek izango dira: EAEko administrazio orokorreko organo eskuduneko Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuko burua eta teknikari bat, Azpeitiko Udalaren ordezkari bat eta Ingurugiro Etxea museoko langileen artean aukeratutako kide bat.

2.– Batzorde teknikoak bere funtzionamendua eta antolamendua erabakitzeko autonomia edukiko du.

3.– Batzorde teknikoak segimendu-batzordearen aurrean aurkeztuko ditu egokitzat jotzen dituen proposamenak, bertan aztertzeko eta, hala badagokie, onartzeko. Honako alderdi hauen ingurukoak izango dira proposamenak:

– Urtero segimendu-batzordeak onartu beharko duen urteko jarduera-plana.

– Ingurugiro Etxea museoaren antolamendu- eta funtzionamendu-eredua.

– Ingurugiro Etxea museoa Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ingurumen-hezkuntzako beste ekipamendu batzuekin koordinatzea.

– Ingurugiro Etxea museoa Azpeitiko udalerrian ingurumen-hezkuntzarako dauden beste ekipamendu edo baliabideekin koordinatzea.

– Jarduera-lerroak eta urteko programazioak.

– Ingurugiro Etxea museoan gehitu nahi diren irakas-materialak edo azalpen-materialak.

– Ingurugiro Etxea museoko langileen prestakuntza-beharrak.

4.– Halaber, batzorde teknikoak jardueren memoria bat aurkeztuko du segimendu-batzordearen aurrean, dagokion ikasturteko irailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarteko aldiaren ingurukoa, eta bertan honako alderdi hauek zehaztuko ditu gutxienez:

– Bisita egin duten ikastetxeen zerrenda: zehaztu egingo dira bisitaren eguna, ikasle-kopurua eta irakasle-kopurua, landutako arloak eta gauzatutako jarduera osagarriak.

– Bisita egin duten bestelako taldeen zerrenda, eguna eta pertsona-kopurua zehaztuta.

– Museoa zein egunetan egon den irekita; eta horrekin batera, egunean, astean eta hilabetean egondako bisitarien estatistika.

– Bisitei arreta eskaintzeaz gain, museoaren barruan garatutako jarduerak, hala nola: materialak lantzea, ikastetxeekin eta bestelako taldeekin izaten diren harremanak, jarduera osagarriak diseinatzea, kontzientziazio-kanpainak, bilerak, prestakuntza-jarduerak, eta abar.

– Bisitek ekipamenduaz egindako balorazioaren gaineko txostena.

– Urte, ikasturte eta hiruhileko hasieran zehaztutako helburuak eta lan-plana betetzearen gaineko balorazio propioa.

Seigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.

Eragina 2012ko urtarrilaren 1etik izango duen arren, izenpetzen den egunean hartuko du indarra hitzarmen honek, eta 2015eko urtarrilaren 15era arteko indarraldia izango du. Azken egun horretan aurkeztu beharko da urteko azken likidazioa, eta automatikoki luzatu ahal izango da, non eta alderdietariko baten batek ez duen deusezten epe konbentzionala amaitu baino gutxienez hilabete lehenago.

Zazpigarrena.– Hitzarmenaren izaera.

Hitzarmen honek izaera administratiboa du, bera ezartzetik etorritako arazoak ebazteko ekar ditzakeen ondorioekin.

Beren adostasunaren erakusgarri, interesdunek hitzarmenaren hiruna ale sinatu dituzte, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Azpeitiko alkate-udalburua,

ENEKO ETXEBERRIA BEREZIARTUA.

ERANSKINA: INGURUGIRO ETXEAREN LAN-EGITASMOA 2012-2014 URTEETARAKO

2012. Urtea.

1.– Hezkuntza-eskaintza.

1.1.– Eskola Agenda 21 (2011ko iraila – 2012ko ekaina).

2011ko maiatz-ekainean egin ziren Urola Eskualdeko Eskolak-Udala Foroetan, eskolek eta Udalak adostu zuten 2011-2012 ikasturtean «Mugikortasuna eta Osasuna» arloa lantzea (2002-2020 Garapen Iraunkorrerako Euskal Ingurumen Estrategiaren IV. Helburua) mugikortasunaren kudeaketaren eredu baterantz joateko, eta lurraldearen erabilera orekatua lortzeko helburuaren baitan.

Lan hori honako fase hauetan burutu ohi da Ikastetxeetan:

1. fasea.– Erabakia (ekaina-iraila-urria-azaroa).

2012ko ekaina: Eskolak-Udala Foroan adostuko da hurrengo ikasturtean landuko den gaia.

2012ko ekaina: Gai hori adostu egin beharko da Irakasle-taldearen eta Ikastetxearen ordezkaritza-organo gorenaren artean.

2012ko azaroa: «Eskolako Agenda 21arekiko konpromisoaren Akta» sinatzea, Ikastetxearen, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren, eta Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza sailaren artean.

2. fasea.– Motibazioa, Antolamendua (iraila-urria).

2012ko iraila-urria: Ikastetxean Ingurumen Batzordea eratuko da, eta behar dituzten ingurumen-guneak emango zaizkie (txoko berdea, zaintza-talde berdea...).

2012 iraila-urria: Txoko Berdeari hasiera ematea, Eskolako Agenda 21 Eguna eginez, eta Zaintza-talde berdea eratuz.

3. fasea.– Diagnosia (urria-azaroa).

Kudeaketarako diagnosia.

Kurrikulu arloko diagnosia.

Parte-hartzearen gaineko diagnosia.

4. fasea.– Ekintza-egitasmoa (azaroa-abendua).

Diseinua: helburuak, adierazleak, ekintzak.

Egitasmoa betetzea: Ekintzak egitea.

5. fasea.– Udalerri mailako diagnosia (urtarrila-otsaila-martxoa-apirila).

Ibilbideak, Jardunaldiak, Erakusketak.

6. fasea.– Ebaluazioa eta komunikazioa (ekaina-iraila).

2012ko martxoa-apirila: Eskolarteko foroak.

2012ko apirila-maiatza: Eskolak-Udala Foroan bi aldeek hartutako konpromisoen ebaluazioan.

2012ko maiatza-ekaina: Eskolak-Udala Foroa.

2012ko ekaina: Komunikazioa, Eskolako Agenda 21aren boletinaren bidez.

Ingurugiro Etxeak programa hau Azpeitiko 4 ikastetxeekin eta Azkoitiko 3 ikastetxeekin darama aurrera, eta 3.400 ikasle/urteko eta 400 irakasle/urteko izaten dira partaide.

Programa hau 2003-2004an sortu zenetik etengabe egin izan da urtero.

1.2.– Herritarrentzat oro har (urtarrila-abendua).

1.2.1.– Eskolentzat oro har (iraila-ekaina).

1. fasea.– Ingurugiro Etxearen hezkuntza-eskaintzaren berri ematea.

2012ko iraila: EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko ikastetxeetara bidaltzea Ingurugiro Etxeak zikloka ikasturte horretarako duen hezkuntza-eskaintza.

2011ko urria-2012ko ekaina: Ingurugiro Etxeak eskainitako gaiak landu nahi dituzten Ikastetxeek erakunde horrekin harremanetan jarriko dira, lanerako egunak gordetzeko.

2. fasea.– Ingurugiro Etxean erabiltzen den lan-metodologia.

Eguna zehaztu eta gordetakoan, aukeratu den gaiaren gaineko lan-materialak –bai ikasleentzat, bai irakasleentzat– bidaliko zaizkie ikasleekin batera etorriko diren irakasleei.

Ingurugiro Etxeak bertan lan daitezkeen 5 helburuetarako edukiei erantzuteko beharrezko diren lan-materialak prestatu ohi ditu.

(Ikus .PDF)

3. fasea.– Ikastetxeek egindako lanaren ebaluazioa.

Dagokion jarduera egin ondoren, Ikastetxeak Ingurugiro Etxera bidaliko ditu egin dituzten lanen emaitzak eta balorazioak.

1.2.2.– Herritarrak oro har (2012ko urtarrila-abendua).

Herritarrei oro har 5 Helburuen edukia, eta Zentroan ikusgai dauden eduki guztiak agertzen dituen bideo orokorra eskaini ohi zaie. Ikustaldia beren kabuz egiteko aukera dute, edota Zentroko langileen laguntzarekin, hala nahi badute.

Zentroak duen liburutegi txikia ere erabiltzeko aukera dute.

Ingurugiro Etxetik hurbil dauden ekipamendu eta interesguneen gaineko informazioa ere bada, batik bat eskuorrietan, irteera hau aprobetxatuz ikusi nahi badituzte ere.

2.– Herritar guztientzako jarduERAK (2012ko ekaina eta azaroa).

2.1.– Ingurumenaren Mundu Egunaren ospakizuna.

2012ko ekainaren 2a: Ingurumenaren Eguna ospatuko da Azpeitiko plazan. Horretarako, hazia erein eta fruituak biltzearen egutegia egingo da, eta nahi duten pertsona guztiek hartu ahal izango dute parte.

Parte-hartzaile guztiei poltsatxo bana oparituko zaie, inguru hauetako haziekin, elikadura osasungarriaren munduan hasteko aukera izan dezaten.

2.2.– Ingurugiro Etxearen XXV. Urtemuga.

2012ko ekainaren 5a: Ekainaren 5ean, «Ingurumenaren Mundu Egunean», Ingurugiro Etxea Museoak bere 25. urtemuga duenez, nahi dugu Azpeitiko herritar guztiek gurekin ospa dezatela, ate irekien egun baten bidez.

2.3.– Iraunkortasunaren Hamabostaldia.

Ingurugiro Etxeak azaroan antolatu ohi du Iraunkortasunaren Hamabostaldia, eta ikasturtean zehar Eskolako Agenda 21en inguruan landu den gairen baten, edota udalerrian edo eskualdean garrantzia handia duen gairen baten ingurukoa izan ohi da.

Hitzaldi zikloak, mahainguruak... antolatu ohi dira.

Horrez gain, Azpeitiko Zine Klubarekin batera ingurumenaren gaineko zine ziklo txiki bat ere antolatu ohi da.

2012ko azaroa: Iraunkortasunaren Hamabostaldia hondakinen gainekoa izango da, Eskualdean ez ezik, Gipuzkoako Lurralde Historiko osoan ere sortu den arazoagatik.

2.4.– «Gure Inguruari Begirada bat» argazki lehiaketa.

Lehiaketa hau 2002tik ari gara antolatzen, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalekin batera. 2012an Nekazaritza Munduaren eta Lehenengo Sektorearen gainekoa izango da.

Argazkiak egin eta bidaltzeko epea otsailetik urrira artekoa da, eta epaimahaiaren erabakia azaroan eman ohi da.

Lehenengo bederatzi ekitaldietan helburua egutegi bat osatzea izan zen, gero bi udalerrietako etxeetan banatzeko. Aurrekontu-arazoak direla-eta, 2011tik aurrera argazki-erakusketa bat bakarrik antolatu ohi da irabazle atera diren argazkiekin.

3.– Material didaktikoa eta/edo erakusketarakoa sortzea (urtarrila-abendua).

3.1.– Eskolako Agenda 21arekin lotua dagoen materiala.

Aurten honako material hauek diseinatu eta sortuko ditugu:

● Garraioa eta mugikortasuna (LH1).

● Nola doaz eskolara (LH1).

● Garraioa eta osasuna (LH2).

● Garraioa eta mugikortasuna (LH2).

● Gure Herriko zaratak (LH3).

● Herriko espazio publikoa aztertzen (LH3).

● Guztiok kutsatzen dugu airea (DBH1).

● Mugikortasuna aztertzen (DBH1).

● Garraioa eta mugikortasuna (DBH2).

● Azpeitiko garraio publikoa (DBH2).

● Garraioa eta mugikortasuna (Batxilergoa).

3.2.– Museoko erakusketarekin lotutako materiala (Ikustaldi aurreko, ikustaldi garaiko eta ikustaldi ondorengo materiala).

2012: 3. helburuarekin (Biodibertsitatea) zerikusia duten hezkuntz-programekin lotutako ikustaldi aurreko, bitarteko eta ondorengo materialak sortuko dira.

3.3.– Eskola Agenda 21aren boletina.

Eskolako Agenda 21 prozesuari ekin genionetik, beti indarrean izan dugun helburuetako bat izan da herriko familia guztiei agertzea herriko ikastetxeetan prozesu horren baitan egiten ari zen lana eta ahalegina. Horrela, urtero, ekainaren 5aren inguruan (Ingurumenaren Mundu Eguna) Eskolako Agenda 21aren boletina zabaldu ohi da postontzietan.

Boletin horretan jasotzen dira ikastetxe bakoitzean abian jarri diren proiektuak, hartu dituzten konpromisoak eta alkateari egin zaizkion proposamenak, aurrez ikastetxe guztien artean adostu ondoren.

Aurtengorako ere bere horretan mantentzen da ekainaren 5aren data aipatu den banaketa egiteko.

4.– Web-aren mantentze-lanak (urtarrila-abendua).

Ingurugiro Etxearen webaren kudeaketa ekipamendutik bertatik egin ohi da.

Bloga, twitter-a eta facebook-a gehitu behar zaizkio.

5.– Langileen prestakuntza.

Ingurugiro Etxea Museoko langileak honako ikastaroetara joango dira:

● Mugikortasunaren gaineko ikastaroa, Eskolako Agenda 21aren arloan.

● Webaren mantentze-lanen eta eguneratzearen gaineko ikastaroa.

● Informatika-ikastaroetan prestaketa on-line: Word, Excel, eta Google Maps.

6.– Beste ekipamendu batzuekin harremana (urtarrila-abendua).

Etengabeko harremana Udalerriko gainerako ekipamenduekin (Trenaren Museoa), Eskualdekoekin (Algorri Interpretazio Zentroa, Zumaia), eta Lurraldekoekin (Plaiaundiko Ekoetxea, Irun) eta ingurumeneko hezkuntzako beste ekipamendu batzuekin (Peñas Negras).

7.– Familiekin egiten diren lanak (ekaina eta urria).

2012ko ekaina: Haziak erein eta biltzea, baratza ekologikoak, Slow food...

2012ko urtarrila-abendua: Hitzaldiak, batik bat ingurumeneko gaiez (hondakinak, airearen kalitatea, oinezbusa...) udalerriko ikastetxeetako ikasleen gurasoentzat, aurrez eskatuta.

Hitzaldiak eskaera egin duen ikastetxean bertan eman ohi dira.

8.– 2012: Río+20 (ekainaren 20-22) eta Denontzako energia iraunkorraren nazioarteko urtea.

«Nola mugitu garbigailua hankekin».

Denontzako Energia Iraunkorraren Nazioarteko Urtea dela azpimarratzeko, energiaren arloan dagoen txirringari dinamo bat erantsiko diogu. Dinamo hori, berriz, kable batzuen bidez garbigailu baten motorrari lotua egongo da. Txirringari eragiten diogunean, garbigailuaren motorra mugituko da, eta gure energia elektrizitate nola bihurtzen den ikusi ahal izango dugu.

«Rio+20 postontzia».

Rio+20rako proposamenak egiteko aukera.

9.– Eskolarteko foroa (apirila).

2012ko apirilaren 26an egingo da Eskolarteko Foroa.

2011-2012 ikasturtean Eskolako Agenda 21 programan esku hartu duten ikasleek, irakasleek eta Guraso Elkarteek hartuko dute parte Foro horretan.

Eskolak-Udala Foroan adostuko dituzte Udalari proposatu beharreko gaiak, eta 2010-2011 ikasturtean erabaki eta aurkeztutako gaien betetze-maila aztertuko dute.

Bozeramaile lanak egingo dituzten ikasleak hautatuko dituztea eta materialen aurkezpena prestatuko dute (power pointak, kartelak...).

10.– Eskolak-udala foroa (maiatza).

Aurreko puntuaren jarraipen moduan, maiatzean elkartuko dira Udal-bilkuretarako Aretoan, Udalbatzaren kideak bertan direla, eta haiei aurkeztuko dizkiete 2011-2012 ikasturtean egindako lanen emaitza eta proposamenak, eta 2010-2001 ikasturterako hartutakoen betetze-maila ere aztertuko dute.

2012rako jardueren laburpena.

(Ikus .PDF)

2013. Urtea.

1.– Hezkuntza-eskaintza.

1.1.– Eskola Agenda 21 (2012ko iraila – 2013ko ekaina).

«Hondakinak eta Erosketa Berdea» (2002-2020 Garapen Iraunkorrerako Euskal Ingurumen Estrategiaren II. Helburua).

Lan hori honako fase hauetan burutzen da Ikastetxeetan:

1. fasea.– Erabakia (2012ko ekaina-iraila-urria-azaroa).

2012ko ekaina: 2012-2013 ikasturtean landu beharreko gaiaren proposamena: Hondakinak eta Erosketa Berdea.

2012ko ekaina: Gai hori adostu egin beharko da Irakasle-taldearen eta Ikastetxearen ordezkaritza-organo gorenaren artean.

2. fasea.– Motibazioa, Antolamendua (2012ko iraila-urria).

2012ko iraila-urria: Ikastetxean Ingurumen Batzordea eratuko da, eta behar dituzten ingurumen-guneak emango zaizkie (txoko berdea, Zaintza-talde Berdea...).

2012 iraila-urria: Txoko Berdeari hasiera ematea, Eskolako Agenda 21 Eguna eginez, eta Zaintza-talde Berdea eratu.

3. fasea.– Diagnosia (2012ko urria-azaroa).

Kudeaketarako diagnosia.

Kurrikulu arloko diagnosia.

Parte-hartzearen gaineko diagnosia.

4. fasea.– Ekintza-egitasmoa (2012ko azaroa-abendua).

Diseinua: helburuak, adierazleak, ekintzak.

Egitasmoa betetzea: Ekintzak egitea.

5. fasea.– Udalerri mailako diagnosia (2013ko urtarrila-otsaila-martxoa-apirila).

Ibilbideak, Jardunaldiak, Erakusketak.

6. fasea.– Ebaluazioa eta komunikazioa (2013ko ekaina-iraila).

2013ko martxoa-apirila: Eskolarteko foroak.

2013ko apirila-maiatza: Eskolak-Udala Foroan bi aldeek hartutako konpromisoen ebaluazioa.

2013ko maiatza-ekaina: Eskolak-Udala Foroa.

2013ko ekaina: Komunikazioa, Eskolako Agenda 21aren boletinaren bidez.

1.2.– Herritarrentzat oro har (urtarrila-abendua).

1.2.1.– Eskolentzat oro har (iraila-ekaina).

1. fasea.– Ingurugiro Etxearen hezkuntza-eskaintzaren berri ematea.

2012ko iraila: EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko ikastetxeetara bidaltzea Ingurugiro Etxeak zikloka ikasturte horretarako duen hezkuntza-eskaintza.

2012ko urria-2013ko ekaina: Ingurugiro Etxeak eskainitako gaiak landu nahi dituzten Ikastetxeek erakunde horrekin harremanetan jarriko dira, lanerako egunak gordetzeko.

2. fasea.– Ingurugiro Etxean erabiltzen den lan-metodologia.

Eguna zehaztu eta gordetakoan, aukeratu den gaiaren gaineko lan-materialak –bai ikasleentzat, bai irakasleentzat– bidaliko zaizkie ikasleekin batera etorriko diren irakasleei.

Ingurugiro Etxeak bertan lan daitezkeen 5 helburuetarako edukiei erantzuteko beharrezko diren lan-materialak prestatu ohi ditu.

(Ikus .PDF)

3. fasea.– Ikastetxeek egindako lanaren ebaluazioa.

Dagokion jarduera egin ondoren, Ikastetxeak Ingurugiro Etxera bidaliko ditu egin dituzten lanen emaitzak eta balorazioak.

1.2.2.– Herritarrak oro har (2013ko urtarrila-abendua).

Herritarrei oro har 5 Helburuen edukia, eta Zentroan ikusgai dauden eduki guztiak agertzen dituen bideo orokorra eskaini ohi zaie. Ikustaldia beren kabuz egiteko aukera dute, edota Zentroko langileen laguntzarekin, hala nahi badute.

Zentroak duen liburutegi txikia ere erabiltzeko aukera dute.

Ingurugiro Etxetik hurbil dauden ekipamendu eta interesguneen gaineko informazioa ere bada, batik bat eskuorrietan, irteera hau aprobetxatuz ikusi nahi badituzte ere.

2.– Herritar guztientzako jarduerak (2013ko ekaina eta azaroa).

2.1.– Ingurumenaren Mundu Egunaren ospakizuna.

2013ko ekainaren 1a: Ingurumenaren Eguna ospatuko da Azpeitiko plazan. Horretarako, hazia erein eta fruituak biltzearen egutegia egingo da, eta nahi duten pertsona guztiek hartu ahal izango dute parte.

Parte-hartzaile guztiei poltsatxo bana oparituko zaie, inguru hauetako haziekin, elikadura osasungarriaren munduan hasteko aukera izan dezaten.

2.2.– Iraunkortasunaren Hamabostaldia.

2013ko azaroa: Iraunkortasunaren Hamabostaldia hondakinen eta kontsumo arduratsuaren gainekoa izango da, Eskualdean ez ezik, Gipuzkoako Lurralde Historiko osoan ere sortu den arazoagatik.

2.3.– Gure Inguruari Begirada bat» argazki lehiaketa.

2013ko otsaila-urria: Argazkiak egin eta bidaltzea.

2013ko azaroa: Epaimahaiak lehiaketa honen irabazleak emango ditu jakitera.

3.– Material didaktikoa eta/edo erakusketarakoa sortzea (2013ko urtarrila-abendua).

3.1.– Eskolako Agenda 21arekin lotua dagoen materiala.

Urte honetan honako materialak diseinatu eta sortuko ditugu:

● Lapatz zabortegira bisitaldia (LH1).

● Lapatz zabortegira bisitaldia (LH2).

● Txikleen arazoak (LH2).

● Lapatz zabortegira bisitaldia (LH3).

● Erosketa ohiturei buruzko inkesta.

● Hondakinak gutxitu, kontsumoa murriztu (LH3).

● Lapatz zabortegira bisitaldia (DBH1).

● Hondakinak gutxitu, kontsumoa murriztu (DBH1).

● Ez itzazu hondakinak erosi (DBH1).

● Kontsumo iraunkorraren gela (DBH1).

● Lapatz zabortegira bisitaldia (DBH2).

● Kontsumo iraunkorraren gela (DBH2).

● Hondakinak gutxitu, konstumoa murriztu (DBH3).

● Hondakinen kudeaketa sistema desberdinen azterketa (Batxilergoa).

3.2.– Museoko erakusketarekin lotutako materiala (Ikustaldi aurreko, ikustaldi garaiko eta ikustaldi ondorengo materiala).

2013: II. helburuaren (Natur baliabideen eta hondakinen kudeaketa arduratsua) aretorako ikustaldi aurreko, bitarteko eta ondorengo fitxak diseinatzea.

Hondakinen gaia lantzeko «Domino» erraldoia diseinatu eta prestatzea.

3.3.– Eskola Agenda 21aren boletina.

2013ko ekaina: Eskolako Agenda 21 banatzea postontzietara.

4.– Web-aren mantentze-lanak (2013ko urtarrila-abendua).

Ingurugiro Etxearen webaren kudeaketa ekipamendutik bertatik egin ohi da.

Bloga, twitter-a eta facebook-a gehitu behar zaizkio.

5.– Langileen prestakuntza.

Google-map, Google-doc eta sare sozialen gaineko ikastaro on-line bat egitea.

6.– Beste ekipamendu batzuekin harremana (2013ko urtarrila-abendua).

Etengabeko harremana Udalerriko gainerako ekipamenduekin (Trenaren Museoa), Eskualdekoekin (Algorri Interpretazio Zentroa, Zumaia), eta Lurraldekoekin (Plaiaundiko Ekoetxea, Irun) eta ingurumeneko hezkuntzako beste ekipamendu batzuekin (Peñas Negras).

7.– Familiekin egiten diren lanak (2013ko ekaina eta urria).

2013ko martxoaren 22a: Uraren Nazioarteko Egunaren ospakizuna.

2013ko ekaina: Haziak erein eta uzta biltzea; Baratze ekologikoak, Slow food...

2013ko urtarrila-abendua: Hitzaldiak, batik bat igurumeneko gaiez (hondakinak, airearen kalitatea, oinezbusa...) udalerriko ikastetxeetako ikasleen gurasoentzat, aurrez eskatuta.

Hitzaldiak eskaera egin duen ikastetxean bertan eman ohi dira.

8.– 2013: Uraren arloko elkarlanerako nazioarteko urtea.

● Ura, bizi-iturri Ekintzaren Nazioarteko Hamarkadarako (2005-2015) ekarpena.

Azpeitian uraren kontsumoa murrizteko praktika onen diseinua eta abian jartzea.

● Ate Irekien eguna Igarako Errotan.

9.– Eskolarteko foroa (2013ko apirila).

2013ko apirila: Eskolarteko Foroa.

Eskolak-Udala Foroan adostuko dituzte Udalari proposatu beharreko gaiak, eta 2011-2012 ikasturtean erabaki eta aurkeztutako gaien betetze-maila aztertuko dute.

Bozeramaile lanak egingo dituzten ikasleak hautatuko dituzte eta materialen aurkezpena prestatuko dute (power pointak, kartelak...).

10.– Eskola-udala foroa (2013ko maiatza).

2013ko maiatza: Eskolak-Udala Foroa.

2012-2013 ikasturtean egindako lanen emaitza eta proposamenak aurkeztuko dira, eta 2011-2012 ikasturterako hartutako konpromisoen betetze-maila ere aztertuko dute.

2013ko jardueren laburpena.

(Ikus .PDF)

2014. Urtea.

1.– Hezkuntza-eskaintza.

1.1.– Eskola Agenda 21 (2013ko iraila – 2014ko ekaina).

«Hondakinak eta Energia» (2002-2020 Garapen Iraunkorrerako Euskal Ingurumen Estrategiaren II. Helburua).

Lan hori honako fase hauetan burutzen da Ikastetxeetan:

1. fasea.– Erabakia (2013ko ekaina-iraila-urria-azaroa).

2013ko ekaina: 2013-2014 ikasturtean landu beharreko gaiaren proposamena: Hondakinak eta Energia.

2013ko ekaina: Gai hori adostu egin beharko da Irakasle-taldearen eta Ikastetxearen ordezkaritza-organo gorenaren artean.

2. fasea.– Motibazioa, Antolamendua (2013ko iraila-urria).

2013ko iraila-urria: Ikastetxean Ingurumen Batzordea eratuko da, eta behar dituzten ingurumen-guneak emango zaizkie (txoko berdea, Zaintza-talde Berdea...).

2013 iraila-urria: Txoko Berdeari hasiera ematea, Eskolako Agenda 21 Eguna eginez, eta Zaintza-talde Berdea eratu.

3. fasea.– Diagnosia (2013ko urria-azaroa).

Kudeaketarako diagnosia.

Kurrikulu arloko diagnosia.

Parte-hartzearen gaineko diagnosia.

4. fasea.– Ekintza-egitasmoa (2013ko azaroa-abendua).

Diseinua: helburuak, adierazleak, ekintzak.

Egitasmoa betetzea: Ekintzak egitea.

5. fasea.– Udalerri mailako diagnosia (2014ko urtarrila-otsaila-martxoa-apirila).

Ibilbideak, Jardunaldiak, Erakusketak.

6. fasea.– Ebaluazioa eta komunikazioa (2014ko ekaina-iraila).

2014ko martxoa-apirila: Eskolarteko foroak.

2014ko apirila-maiatza: Eskolak-Udala Foroan bi aldeek hartutako konpromisoen ebaluazioa.

2014ko maiatza-ekaina: Eskolak-Udala Foroa.

2014ko ekaina: Komunikazioa, Eskolako Agenda 21aren boletinaren bidez.

1.2.– Herritarrentzat oro har (2014ko urtarrila-abendua).

1.2.1.– Eskolentzat oro har (2014ko iraila-ekaina).

1. fasea.– Ingurugiro Etxearen hezkuntza-eskaintzaren berri ematea.

2013ko iraila: EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko ikastetxeetara bidaltzea Ingurugiro Etxeak zikloka ikasturte horretarako duen hezkuntza-eskaintza.

2013ko urria-2014ko ekaina: Ingurugiro Etxeak eskainitako gaiak landu nahi dituzten Ikastetxeek erakunde horrekin harremanetan jarriko dira, lanerako egunak gordetzeko.

2. fasea.– Ingurugiro Etxean erabiltzen den lan-metodologia.

Eguna zehaztu eta gordetakoan, aukeratu den gaiaren gaineko lan-materialak –bai ikasleentzat, bai irakasleentzat– bidaliko zaizkie ikasleekin batera etorriko diren irakasleei.

Ingurugiro Etxeak bertan lan daitezkeen 5 helburuetarako edukiei erantzuteko beharrezko diren lan-materialak prestatu ohi ditu.

(Ikus .PDF)

3. fasea.– Ikastetxeek egindako lanaren ebaluazioa.

Dagokion jarduera egin ondoren, Ikastetxeak Ingurugiro Etxera bidaliko ditu egin dituzten lanen emaitzak eta balorazioak.

1.2.2.– Herritarrak oro har (2014ko urtarrila-abendua).

Herritarrei oro har 5 Helburuen edukia, eta Zentroan ikusgai dauden eduki guztiak agertzen dituen bideo orokorra eskaini ohi zaie. Ikustaldia beren kabuz egiteko aukera dute, edota Zentroko langileen laguntzarekin, hala nahi badute.

Zentroak duen liburutegi txikia ere erabiltzeko aukera dute.

Ingurugiro Etxetik hurbil dauden ekipamendu eta interesguneen gaineko informazioa ere bada, batik bat eskuorrietan, irteera hau aprobetxatuz ikusi nahi badituzte ere.

2.– Herritar guztientzako jarduerak (2014ko ekaina eta azaroa).

2.1.– Ingurumenaren Mundu Egunaren ospakizuna.

2014ko ekaina: Ingurumenaren Eguna ospatuko da Azpeitiko plazan. Horretarako, hazia erein eta fruituak biltzearen egutegia egingo da, eta nahi duten pertsona guztiek hartu ahal izango dute parte.

Parte-hartzaile guztiei poltsatxo bana oparituko zaie, inguru hauetako haziekin, elikadura osasungarriaren munduan hasteko aukera izan dezaten.

2.2.– Ingurumenaren Hamabostaldia.

2014ko azaroa: Iraunkortasunaren Hamabostaldia hondakinen gaiaren inguruan ardaztuko da, Eskualdean ez ezik, Gipuzkoako Lurralde Historiko osoan ere sortu den arazoagatik.

Subiranotasun energetikoa lortzeko aukeraren eta hura lortzeko moduen gainean ere lan egingo da.

2.3.– «Gure Inguruari Begirada bat» argazki lehiaketa.

2014ko otsaila-urria: Argazkiak egin eta bidaltzea.

2014ko azaroa: Epaimahaiak lehiaketa honen irabazleak emango ditu jakitera.

3.– Material didaktikoa eta/edo erakusketarakoa sortzea (2014ko urtarrila-abendua).

3.1.– Eskolako Agenda 21arekin lotua dagoen materiala.

Urte honetan honako materialak diseinatu eta sortuko ditugu:

● Egutegiak: Barazkiak eta frutak (LH1).

● Gure hamaiketakoa (LH2).

● Berastegi baserrira bisitaldia (LH2).

● Sendabelarren galdetegia (LH2).

● Barazki-fruta entsalada (LH2).

● Herritarrei galdeketa (LH3).

● Hondakinak energia iturri? (DBH 1).

● Konstumo ohiturak aztertzen (DBH1).

● Erosketak aztertzen (DBH1).

● Kontsumo iraunkorraren gela (DBH1).

● Energia sortzeko erak (Batxilergoa).

3.2.– Museoko erakusketarekin lotutako materiala (Ikustaldi aurreko, ikustaldi garaiko eta ikustaldi ondorengo materiala).

2014: Energiaren gaiarekin lotutako ikustaldi aurreko, bitarteko eta ondorengo materialak sortuko dira.

3.3.– Eskola Agenda 21aren boletina.

2014ko ekaina: Eskolako Agenda 21aren boletina banatuko da herriko postontzietan.

4.– Web-aren mantentze-lanak (2013ko urtarrila-abendua).

Ingurugiro Etxearen webaren kudeaketa ekipamendutik bertatik egin ohi da.

Bloga, twitter-a eta facebook-a gehitu behar zaizkio.

5.– Langileen prestakuntza.

Google-map, Google-doc eta sare sozialen gaineko ikastaro on-line bat egitea.

6.– Beste ekipamendu batzuekin harremana (2013ko urtarrila-abendua).

Etengabeko harremana Udalerriko gainerako ekipamenduekin (Trenaren Museoa), Eskualdekoekin (Algorri Interpretazio Zentroa, Zumaia), eta Lurraldekoekin (Plaiaundiko Ekoetxea, Irun) eta ingurumeneko hezkuntzako beste ekipamendu batzuekin (Peñas Negras).

7.– Familiekin egiten diren lanak (2014ko ekaina eta urria).

2014ko ekaina: Haziak erein eta uzta biltzea; baratze ekologikoak, Slow food...

2014ko urtarrila-abendua: Hitzaldiak, batik bat ingurumeneko gaiez (hondakinak, airearen kalitatea, oinezbusa...) udalerriko ikastetxeetako ikasleen gurasoentzat, aurrez eskatuta.

Hitzaldiak eskaera egin duen ikastetxean bertan eman ohi dira.

8.– 2014: Familiako nekazaritzaren nazioarteko urtea.

● Hiri-baratzeetan ate irekien ekitaldia.

● Bertako produktuak bultzatu azoketan.

● Haziak erein eta uzta biltzeko egutegia diseinatu, prestatu eta inprimatu.

9.– Eskolarteko foroa (2014ko apirila).

2014ko apirila: Eskolarteko Foroa.

Eskolak-Udala Foroan adostuko dituzte Udalari proposatu beharreko gaiak, eta 2012-2013 ikasturtean erabaki eta aurkeztutako gaien betetze-maila aztertuko dute.

Bozeramaile lanak egingo dituzten ikasleak hautatuko dituzte eta materialen aurkezpena prestatuko dute (power pointak, kartelak...).

10.– Eskolak-udala foroa (2014ko maiatza).

2014ko maiatza: Eskolak-Udala Foroa.

2013-2014 ikasturtean egindako lanen emaitza eta proposamenak aurkeztuko dira, eta 2012-2013 ikasturterako hartutako konpromisoen betetze-maila ere aztertuko dute.

2014ko jardueren laburpena

(Ikus .PDF)
VI. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 28KO 44/2012 EBAZPENARENA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ADMINISTRAZIOAREN ETA LEIOAKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOAREN ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEAREN 30/1992 LEGEAREN 38.4.B) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 22a.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Eneko Arruebarrena Elizondo, Leioako Udaleko alkate-lehendakari jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Kontseiluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bategina onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako hau

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak aurkez daitezke edozein administrazio-organotako erregistroan, dela Estatuko Administrazio Orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administraziokoa, dela probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteetako kontseiluen administraziotakoak, dela Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluak aurreikusten dituen udalerrietako udaletakoak, dela gainerako Toki-Administrazioko erakundetakoak, betiere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Leioako Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Leioako Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.– EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Leioako Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.– Leioako Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunera, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, betiere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; betiere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.– EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Leioako Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, bai eta informazio hori, etengabe, eguneratzea ere.

b) Leioako Udalari baliabide egokiak ematea, berorrek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.– Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, betiere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

Seigarrena.– Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Leioako Udaleko iragarki-taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.– Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira, eta haien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

Idoia Mendia Cueva.

Leioako Udaleko alkate-lehendakaria,

Eneko Arruebarrena Elizondo.


Azterketa dokumentala