202. zk., 2012ko urriaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
4574
185/2012 DEKRETUA, urriaren 2koa, José Luis Novoa Lage jaunari «Lan Onari» goraipamena emateko dena.
José Luis Novoa Lage jaunak Eibarko Armeria Eskolan eguneroko zeregin profesionala burutzean, sekulako ardura, etengabeko ahalegina eta ekimen aipagarria erakutsi ditu. Meritu horiek guztiak nabarmentzearren, Goraipamen eta Ohoreak emateko modua arautzen duen urriaren 22ko 236/1996 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, lehendakariak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe xedatu dut:
José Luis Novoa Lage jaunari «Lan Onari» goraipamena ematea.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 2an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.