Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2012ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4386

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 1655/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 1655/10 hitzezko judizioa bideratu da, Dialsa Olid, S.L.k eskatuta, Cierres y Jardines, S.L.ren aurka, kontratu batzuk direla-eta. Prozedura horren gainean ebazpena eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

276/11 EPAIA
Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo.
Lekua: Vitoria-Gasteiz.
Eguna: bi mila eta hamaikako azaroaren hogeita hamarra.
Alderdi demandatzailea: Dialsa Olid, S.L.
Abokatua: Principe jauna.
Prokuradorea: Ignacio Sanchiz Capdevila.
Alderdi demandatua: Cierres y Jardines, S.L.
Abokatua.
Prokuradorea.

Judizioaren gaia: hitzezko gainerakoak (13).

EPAITZA

Baietsi egiten dut diru-kopuru bat erreklamatzeko bideratutako hitzezko judizioko demanda, Dialsa Olid, S.L.U.k jarritakoa, Sanchiz prokuradoreak ordezkaturik eta Principe letraduak lagundurik, auzi-ihesean dagoen Cierres y Jardines, S.L.ren aurka, eta, horrenbestez,

Dialsa Olid, S.L.U.ri 2.379 euro gehi zenbateko horrek 2010eko otsailaren 10etik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesak ordaintzera kondenatzen dut Cierres y Jardines, S.L. demandatua.

Eta, epaiak betearazteari dagokionez Prozedura Zibilaren Legeko 576. artikuluan aurreikusitakoaren aurka egin gabe, ebazpen honen egunetik ordainketa osoa egin arte, baldin eta agindutakoa borondatez betetzen ez bada.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, hala ezarrita baitago 37/2011 Legeko xedapen iragankor bakarrean, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– egindako aldaketaren eraginez.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Gasteizen, bi mila eta hamaikako azaroaren hogeita hamarrean.

Cierres y Jardines, S.L. demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut ediktu hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabiko irailaren lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala