193. zk., 2012ko urriaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 2 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4385
EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 1796/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 1796/11 hitzezko judizioa bideratu da, Financiera Española de Crédito a Distancia EFC, S.A. k eskatuta, Sijoe Tony Ehigie-ren aurka, kontratu batzuk direla-eta. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:
85/12 EPAIA
Judizioaren gaia: hitzezko gainerakoak (13).
Carranceja prokuradoreak ordezkatuta eta López letratuak lagunduta, auzi-ihesean den Sijoe Tony Efigie-ren aurka, Financiera Española de Crédito a Distancia EFC, S.A.k eskatuta, zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratutako 1796/11 zk.ko ahozko judizioaren auto hauek ikusita, honako epaitza ematen dut,
EPAITZA
Baietsi egiten dut diru-kopuru bat erreklamatzeko hitzezko judizioko demanda, Financiera Española de Crédito a Distancia EFC, S.A.k aurkeztua, Carranceja prokuradoreak ordezkaturik eta López letratuak lagundurik. Demanda hori Sijoe Tony Ehigie auzi-iheslariaren kontra aurkeztu zen.
Financiera Española de Crédito a Distancia EFC, S.A.ri honako hauek pagatzera kondenatzen dut Sijoe Tony Ehigie: 1.896 euro, gehi zenbateko horren legezko interesak, 2011ko apirilaren 6tik ebazpen honen egunera artekoa.
Emaitzari aplikatuko zaio epaiak exekutatzeari buruz Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluak dioena, baldin eta ebazpen honetan adierazitakoa norbere borondatez eta Prozedura Zibilaren Legearen 548. artikuluan ezarritako epean betetzen ez bada.
Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz, fede gaiztoz jokatu duela antzeman baita.
Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, hala ezarrita baitago 37/11 Legeko xedapen iragankor bakarrean, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– egindako aldaketaren eraginez.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judizial naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Gasteizen, bi mila eta hamaikako apirilaren hogeita hiruan.
Eta Sijoe Tony Ehigie demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gasteizen, bi mila eta hamabiko irailaren lauan.
IDAZKARIA.