Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2012ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4382

EBAZPENA, 2012ko abuztuaren 31koa, Zientzia Politikarako zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko urriaren 18ko Aginduan jasotako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Ikertzaileen Prestaketarako Programako beken aplikazioak hartzen dituen zentroez bestekoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako deia egin zuen agindu horrek.

Deialdia egin zuen agindu horren 9. artikuluan ezartzen denez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ikertzaileen Prestaketarako Programako beken aplikazioak hartzen dituen zentroez bestekoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko urriaren 18ko Aginduaren babesean eman dira laguntzak. Laguntzen onuradunak eta zenbatekoak ebazpen honen eranskinean adierazten dira.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 31.

Zientzia Politikarako Zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA OCHOA OLASCOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala