Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2012ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
4379

42/2012 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Honako hitzarmen hauen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:

– Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Bernedoko Udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza); I. eranskinean jasotzen da.

– Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Ibarrako Udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza); II. eranskinean jasotzen da.

– Hitzarmena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta Kanpezuko Udalaren artekoa, hizkuntza-prestakuntza eta -normalizazioaren arlokoa; III. eranskinean jasotzen da.

– Lankidetza-hitzarmena, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren (GSIN) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artekoa, Aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa hobetzeko zenbait kudeaketa-estrategia garatu eta iraupen laburreko prozesuen bilakaera aztertzen duen berariazko programari 2012. urtean jarraipena ematea adosteko; IV. eranskinean jasotzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 31.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABUZTUAREN 31KO 42/2012 EBAZPENARENA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA BERNEDOKOUDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOAREN ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEAREN 30/1992 LEGEAREN 38.4.B)ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO
(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKOIDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 23a.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Juana Velasco Arroniz, Bernedoko Udaleko alkate-lehendakaria, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Kontseiluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bategina onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako hau

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak aurkez daitezke edozein administrazio-organotako erregistroan, dela Estatuko Administrazio Orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administraziokoa, dela probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteetako kontseiluen administraziotakoak, dela Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluak aurreikusten dituen udalerrietako udaletakoak, dela gainerako Toki-Administrazioko erakundetakoak, betiere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Bernedoko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hitzarmen honen helburua da EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Bernedoko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.– EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Bernedoko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.– Bernedoko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunera, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, betiere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; betiere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.– EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Bernedoko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, bai eta informazio hori, etengabe, eguneratzea ere.

b) Bernedoko Udalari baliabide egokiak ematea, berorrek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.– Baldin eta hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, betiere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

Seigarrena.– Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

Hitzarmena ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Bernedoko Udaleko iragarki-taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.– Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira, eta haien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

Idoia Mendia Cueva.

Bernedoko Udaleko alkate-lehendakaria,

Juana Velasco Arroniz.

II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABUZTUAREN 31KO 42/2012 EBAZPENARENA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA IBARRAKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOAREN ETAADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEAREN 30/1992 LEGEAREN 38.4.B)ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO
(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKOIDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 6a.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, EAEren Administrazioaren ordezkari gisa, eta bestetik,

Jesús Peñagarikano Labaka jauna, Ibarrako Udaleko alkate-lehendakaria, udal horren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Kontseiluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz Toki Araubidearen arloan indarrean dauden xedapenen Testu Bategina onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako hau

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak aurkez daitezke edozein administrazio-organotako erregistroan, dela Estatuko Administrazio Orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administrazioetakoak, dela probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteetako kontseiluen administraziotakoak, dela Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluak aurreikusten dituen udalerrietako udaletakoak, dela gainerako Toki Administrazioko erakundeetakoak, betiere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Ibarrako Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute. Hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hitzarmen honen helburua da EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Ibarrako Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.– EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako lotutako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Ibarrako Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.– Ibarrako Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horren menpeko edo hari atxikiriko zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikuluaren eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduenez, handik bi egunera, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, betiere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; betiere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.– EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Ibarrako Udalari EAEko Administrazioa osatzen duten eta haren menpe edo hari atxikita dauden organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, bai eta informazio hori, etengabe, eguneratzea ere.

b) Ibarrako Udalari baliabide egokiak ematea, berorrek, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak antolatzeko eta informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.– Baldin eta hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, betiere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasunari eragiten badiote; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatuko dute.

Seigarrena.– Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta administrazio sinatzaileetako batek hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Ibarrako Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.– Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira, eta, haien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi ale sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

Idoia Mendia Cueva.

Ibarrako Udaleko alkate-lehendakaria,

Jesús Peñagarikano Labaka.

III. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABUZTUAREN 31KO 42/2012 EBAZPENARENA
HITZARMENA, HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ETA KANPEZUKO UDALAREN ARTEKOA, HIZKUNTZA-PRESTAKUNTZA ETA -NORMALIZAZIOAREN ARLOKOA
BILDU DIRA:

Alde batetik, Encar Echazarra Huguet andrea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria, esandako erakundearen ordezkari gisa, eta

Bestetik, Esteban Garcia Campijo jauna, Kanpezuko Udaleko alkatea, esandako Udalaren ordezkari gisa.

ADIERAZI DUTE:

I.– 10/1982 Legeak (Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak) aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.

II.– 6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak), hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.

III.– Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak) 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz.»

IV.– Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak) testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.

V.– Kanpezuko Udalak onartuta dauka hizkuntza-normalizaziorako plana, betiere apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du).

VI.– Hori guztia ikusita, Kanpezuko Udalak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen lankidetza eskatzen du indarrean dauden xedapenen arabera bete behar dituen hizkuntza-helburuak lortzeko.

Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Kanpezuko Udalak erabaki dute lankidetzan aritzea azken erakunde horren hizkuntza-normalizazioko lanetan. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak abiapuntu dituela.

HITZARMENAREN HELBURUA

Lehenengoa.– Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zein nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Kanpezuko Udalak beren artean, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritakoetatik aplikagarriak direnei dagokionez. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

Bigarrena.– Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jardute-esparruak izango ditu:

– Euskara-ikastaroak antolatzea: euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-prestakuntzarako.

– Dirulaguntzak: euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko.

– Terminologia juridiko-administratiboa.

– Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.

EUSKALDUNTZE/ALFABETATZEKO ETA 4.HIZKUNTZA-ESKAKIZUNEKOHIZKUNTZA-PRESTAKUNTZAKO IKASTAROAK

Hirugarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Kanpezuko Udalaren esku jartzen ditu Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren I. kapituluan jasotako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

Laugarrena.– Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 1998ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez argitaratutako hitzarmen-eredua aplikatuz ezarritako ordu-kredituek 2006ko irailaren 30era arte izango dute balioa. Hortik aurrera, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako parametroen arabera zehaztutako ordu-kreditua izango du langile bakoitzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

Bosgarrena.– Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

Seigarrena.– Kanpezuko Udalak, hitzarmen hau izenpetzearen ondorioz, onartu egiten ditu Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduko hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak jaso ahal izateko baldintzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

EUSKARA-IKASTAROETARA DOAZEN LANGILEAKORDEZKATZEKO DIRULAGUNTZAK

Zazpigarrena.– 1.– Udal-administrazioetako langileak euskara-ikastaroetara joatea errazagoa izan dadin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dirulaguntzak emango ditu ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, baldin eta ordezkapen horiek beharrezkoak badira.

2.– Dirulaguntzak horiek Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio; Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

3.– Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

TERMINOLOGIA JURIDIKO-ADMINISTRATIBOA

Zortzigarrena.– Administrazio-hizkera finkatzeko eskumena IVAPi dagokiola-eta, erakunde horrek Euskalterm datu-base terminologikoaren barruan bateratuz eta onartuz doazen termino juridiko-administratiboak jarriko ditu hitzarmen hau izenpetzen duten herri-erakundeen esku.

Kanpezuko Udalak, IVAPek hala eskatzen dionean, bere eguneroko kudeaketan ohikoak diren administrazio-agirietan erabiltzen diren termino eta unitate lexikalak aurkeztuko ditu.

Kanpezuko Udalak, idazten dituen administrazio-agirietan, IVAPek Euskalterm izeneko datu-base terminologikoan onartutako terminologia juridiko administratiboa erabiliko du.

EUSKARAZKO ADMINISTRAZIO-MATERIALAK PRESTATU ETA ERABILTZEA

Bederatzigarrena.– Kanpezuko Udalak, IVAPekin elkarlanean, behar diren maiztasun-azterketak egingo ditu bere agirietan, eta, horrela, herri-erakunde horrek gehien erabiltzen dituen administrazio-agiri eta -espedienteak zein diren zehaztuko da. Ekimen horren bidez jakingo da zein idazki diren herritarren eta Kanpezuko Udalaren arteko idatzizko harremanetan premia handiena dutenak euskara aldetik egokitzeko.

Kanpezuko Udalak administrazio-agirien egokitzapenean antzematen dituen behar orokor eta zehatzak jakinarazi ahal izango dizkio IVAPi; horrelakoetan, bada, hizkuntza aldetik egokitzeko hautatu diren administrazio-agiri zehatzak eskuratuko dizkio. IVAPek, berriz, administrazio-idazki horien ereduak prestatuko ditu, eta Kanpezuko Udalari bidaliko, aztertu eta balora ditzan.

Administrazio-idazkien behin betiko proposamen guztiak, diren aurreko lerroaldean aipatutako bidez egindakoak nahiz IVAPek bere kabuz egindakoak, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten herri-erakunde guztiei igorriko zaizkie.

KLAUSULA OROKORRAK

Hamargarrena.– Hitzarmen honek, sinatuz gero, aurreko lankidetza-hitzarmena ordezkatuko du, dena delako herri-erakundeak hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan IVAPekin sinatuta leukakeen hitzarmena, esan nahi da.

Hamaikagarrena.– Hitzarmen honek urtebeteko iraupena izango du, eta berez luzatuko da urtez urte, aldeetako batek ere ez badu berariaz adierazten bertan behera utzi nahi duela.

Hamabigarrena.– Hitzarmen hau bertan behera uzteko nahia adieraz lezake aldeetako edozeinek, bere aldetik, eta, hala eginez gero, bermatu egin beharko da hasitako jarduerak amaitu egingo direla. Nahi hori adierazi eta handik hiru hilabetetara amaituko da hitzarmenaren indarraldia.

Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 31.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen izenean,

Encar Echazarra Huguet.

Kanpezuko Udalaren izenean,

Esteban Garcia Campijo.

IV. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABUZTUAREN 31KO 41/2012 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOAREN (GSIN) ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ARTEKOA, ALDI BATERAKO EZINTASUNAGATIKO PRESTAZIOA HOBETZEKO ZENBAIT KUDEAKETA-ESTRATEGIA GARATU ETA IRAUPEN LABURREKO PROZESUEN BILAKAERA AZTERTZEN DUEN BERARIAZKO PROGRAMARI 2012. URTEAN JARRAIPENA EMATEA ADOSTEKO

Madril, 2012ko ekainaren 28a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Tomás Burgos Gallego jauna, Gizarte Segurantzako Estatu idazkaria, abenduaren 30eko 1995/2011 Errege Dekretuaren bitartez izendatua, eta María Eugenia Martín Mendizabal andrea, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko zuzendari nagusia, urtarrilaren 13ko 154/2012 Errege Dekretuaren bitartez izendatua, abenduaren 13ko 2583/1996 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ematen dizkion eskumenak kontuan izanda.

Eta bestetik, Javier Rafael Bengoa Renteria jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun eta Kontsumoko sailburua, maiatzaren 8ko 12/2009 Dekretuaren bitartez izendatua (2009-05-09ko EHAA), Osasun eta Kontsumo Saileko Administrazio Kontseiluko presidente den aldetik Sail horren eta Osakidetzaren izenean eta ordezkari, 2012ko ekainaren 26ko Gobernu Kontseiluaren erabakiz Hitzarmen hau sinatzeko esanbidez gaitua.

Bi alderdiek ituntzeko eta elkar behartzeko gaitasuna onartu diote elkarri eta

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak (GSIN), Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioan bilduriko erakunde kudeatzaileak, eskumena duela abenduaren 13ko 2583/1996 Errege Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera aldi baterako ezintasuneko (AE) prestazioa kudeatzeko eta kontrolatzeko.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak, Autonomia Estatutuaren 18. artikuluan osasun arloko eta gizarte segurantzako eskumenei buruz xedatutakoaren arabera, eta Euskadiko Osasun Antolamenduari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean ezarritakoaren arabera, eskumena duela Gizarte Segurantzaren asistentzia sanitarioa emateko, Osakidetza osasun-zerbitzu publikoko medikuen bitartez baja-parteak egiteko, bere lurraldean gertatzen diren AEko prozesuen hasiera eta iraupena ezartzen duten bajen eta alten egiaztapen-parteak egiteko eta Osasun Saileko Ikuskaritza Medikoaren bitartez prozesuaren lehen 365 egunetan kudeaketa- eta kontrol-funtzioak betetzeko (apirilaren 18ko 575/1997 Errege Dekretua) (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko Testu Bateginaren 128. artikuluaren 1.a) atala; abenduaren 23ko 26/2009 Legeak, 2010. urterako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, eman du idazketa berria).

Hirugarrena.– Jarduera desberdinak gauzatuz eta baliabideak jarriz, beharrezkoa dela Euskal Autonomia Erkidegoaren lankidetza, bi aldeek kontrolak jarri ahal izateko aldi baterako ezintasunaren prestazioan –Gizarte Segurantzaren Sistemaren iraunkortasunerako beharrezko eta garrantzi sozial handikoan– dituzten kudeaketa-eskumenei arreta eraginkorra eskaini diezaien.

Laugarrena.– GSINen aurrekontuan, 459. aurrekontu-kontzeptuan, 2012. urterako 7.000.000 euroko gehienezko kreditua jaso dela Euskal Autonomia Erkidegoarekin egindako hitzarmen honi estaldura ekonomikoa emateko.

Bosgarrena.– Bi aldeek borondatea dutela 2011. urtean abian jarritako Berariazko Programa gauzatzen jarraitzeko. Hauek dira programa horren helburuak: aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa hobetzeko zenbait kudeaketa-estrategia garatzea, egoera horretan dauden pertsonei asistentzia emateko gaitasuna hobetzea eta iraupen laburreko prozesuen bilakaera aztertzea.

Adierazitako guztiagatik, bi alderdiek administrazioko lankidetza-hitzarmen hau izenpetzea erabaki dute, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege-dekretuaren 4.1.c) artikuluan ezarritakoaren arabera (Sektore publikoko kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen du dekretu horrek), eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera. Hitzarmen hori arautzeko kontuan hartuko dira honako

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hitzarmenaren osagai modura erantsi den Berariazko Programa garatuz, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta GSINen artean lankidetza-neurriak ezartzea da hitzarmen honen xedea, hain zuzen, AEren arloan GSINen kudeaketa bermatzeko. Programa horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan AEko prestazioetarako GSINek eramaten duen kudeaketa azkartzera, modernizatzera, koordinatzera eta kontrolatzera zuzendutako helburuak ezarri dira.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak, Osasun eta Kontsumo Sailaren bitartez, honako konpromiso hauek hartu ditu bere gain:

– Bajako eta altako parte medikoak bide telematikotik eta bizkortasun eta kalitate egokiaz igortzeko sistema informatikoa mantentze aldera beharrezkoak diren jarduerak gauzatzea. Era berean, konpromisoa hartu du sarrien gertatzen diren AEko prozesuen iraupen estandarreko taulak sistema informatiko horretan jasotzeko.

– AEko iraupen laburreko prozesuak aztertzea, kontrolatzea eta haien jarraipena egitea, horretarako behar diren lantaldeak eratuta eta egokiak diren tresna informatikoak eta materialak eskuratuta.

– Atxikitako programan helburutzat zehaztu diren prestakuntza-jarduerak gauzatzea.

– Sistema informatiko bat ezartzea lehen arretako medikuei AEren arloko jarduerari buruzko informazioa modu jarraituan bideratzeko.

– Jarduera sekuentzialen planak ezartzea programan finkatutako gainerako helburuak lortze aldera, honako hauek: iraupen estandarren taulak aplikatzea, GSINek igorritako altak eta aseguratuek adierazitako desadostasunak aztertzea, GSINeko ikuskatzaile medikoek historia klinikoetara sarbide telematikoa izatea, patologia psikiatrikoko prozesuen eta AEko prestazioan adierazle altuak dituzten kolektiboen jarraipena egitea.

– Programa aplikatuta ateratako emaitzen berri GSINi ematea, eta dagokion dokumentazioa igortzea beharrezkoak diren balioespenak egin daitezen.

Hirugarrena.– GSINek honako konpromisoak hartu ditu bere gain:

– Hitzarmenaren xede diren jarduerak gauzatu ahal izateko beharrezkoa den informazio guztia eta dagokion dokumentazioa helaraztea Osasun eta Kontsumo Sailera.

– Hitzarmen honen laugarren puntuan ezarritako zenbatekoak ordaintzea –horretara bideratutako 7.000.000 euroko kopurura arte–, programan ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak aurreko klausulan ezarritakoa aplikatzearen ondorioz jasotako funtsak honako hauetara zuzendu beharko ditu: Osasun eta Kontsumo Saileko eta Osakidetza zerbitzu publikoko giza baliabideak sustatzera eta Programa gauzatzeko beharrezkoak diren baliabide informatikoak, materialak eta informaziokoak modernizatzera eta hobetzera. Programa gauzatzearen ondorioz erabilitako funtsek emandako emaitzak zehazten dituen Memoria finantzarioa eta teknikoa lantzeko konpromisoa ere hartu du.

Bosgarrena.– Koordinazioa, egiaztapena eta kontrola.

Hitzarmenaren jarraipena Batzorde Misto Nagusiaren eta Probintzia/Eskualde Batzordeen bidez egingo da.

● Batzorde Misto Nagusia: osaera eta funtzionamendua.

Honako hauek osatuko dute Batzorde Misto Nagusia:

– Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko lau ordezkarik. Horien artean izango dira arlo hauek: kudeaketa, arlo medikoa eta arlo ekonomikoa.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun eta Kontsumo Saileko lau ordezkarik. Ikuskaritza Medikoko Zerbitzuek, Asistentzia Sanitarioko Zerbitzuek eta arlo ekonomikoko arduradunek parte hartuko dute.

– Aditu modura Lan Istripu eta Lanbide Gaixotasunen Mutualitateen ordezkari bat gonbidatu ahal izango da.

Bileretako lehendakaria Aldi Baterako Ezintasuneko eta Epe Motzeko bestelako Prestazioen zuzendariorde nagusia izango da eta Sorospen Arloko burua izango da idazkaria, biak GSINekoak.

Batzordea beharrezko iritzitako maiztasunarekin bilduko da baina betiere sei hilean behin, gutxienez.

Batzordeak honako eginkizun hauek izango ditu bere esku:

– Zitzarmen honetan ezarritakoaren jarraipena egitea, eta hitzarmenaren edukia finkatu den moduan betetzen dela zaintzea eta, hala badagokio, egokiak diren koordinazio-eginkizunak gauzatzea. Programan ezarritakoa gauzatuz egin diren jardueren jarraipenaren emaitzak aztertzea, aztergai den aldirako jarritako helburuak zenbateraino bete diren balioetsiz.

– Probintzia/Eskualde Batzordeen bileretan egindakoa aztertzea, batzordeek egindako txostenak ere aztertzea eta Hitzarmenaren funtzionamenduari eta interpretazioari buruz aholku ematea.

– Autonomia Erkidegoak lortutako emaitzak zehazten dituen finantza-memoria eta memoria teknikoa aztertzea.

– Hitzarmenaren interpretazioari eta betetzeari buruz sor daitezkeen arazoak ebaztea eta AEko prestazioa kudeatzeko eta kontrolatzeko intereseko izanik alderdiek proposatutako bestelako gaiak aztertzea.

● Probintzia/Eskualde Batzordeak.– Osaera eta funtzionamendua.

Probintzia-arloan, hiru probintzietako bakoitzean batzorde bat eratuko da. Jarduera-plana zer-nola gauzatzen den jarraipena egingo du horietako bakoitzak. Batzordeen osaera eta funtzionamendu-erregimena honako hauek izango dira:

– GSINeko Probintzia Zuzendaritzako hiru ordezkari. Kudeaketa-arloak eta unitate medikoak parte hartuko dute horien artean.

– Osasun eta Kontsumo Sailak izendatutako Autonomia Erkidegoko hiru ordezkari. Horien artean parte hartuko dute Ikuskaritza Medikoko Zerbitzuek eta Asistentzia Sanitarioko Zerbitzuek.

– Probintzia-arloko Lan Istripu eta Lanbide Gaixotasunen Mutualitateen ordezkari bat aditu modura gonbidatu ahal izango da.

– Dagokion probintziako GSINeko zuzendaria izango da Batzordearen lehendakaria eta lehendakariak izendatutako funtzionario bat izango da idazkaria.

– Beharrezkoa den maiztasunarekin bilduko dira, hilean behin gutxienez.

– Probintzia/Eskualde Batzorde bakoitzak dagokion probintziako jarduera-plana gauzatzeko beharrezkoak diren eginkizunak bete beharko ditu.

Batzorde Misto Nagusiko eta Probintzia/Eskualde Batzordeko kideei dagokionez, titularren justifikatutako absentziak gertatzen direnean, horretarako izendatutako ordezko kideek ordeztuko dituzte. Kide horiek beharrezkotzat jotzen dituzten teknikariekin bertaratu ahal izango dute.

Seigarrena.– Hitzarmen honetan onartutako Programaren iraunaldia 2012. urtea izango da.

Alderdiek Hitzarmen honetan hartutako konpromisoak ez betetzeak Hitzarmena azkentzea eragingo du, betiere aldez aurretik amaiera esanbidez iragartzen bada, hilabeteko aurrerapenaz gutxienez.

Zazpigarrena.– Kredituaren likidazioa. Programa finantzatzeko ezarritako kreditua gradualki transferituko zaio Osasun eta Kontsumo Sailari. Horretarako honako hauek hartuko dira kontuan:

– Programa gauzatu ondoren lortutako emaitzen arabera ordainduko da kreditua.

– Osasun eta Kontsumo Sailak Hitzarmen hau martxan jarri ahal izateko beharrezkoa den kredituaren jabe izan behar du prozesuaren hasieran. Kreditu hori (Programan ezarritako zenbatekoa) GSINek emango dio aurrerakin modura.

– Ekitaldiaren amaieran Autonomia Erkidegoa ez izatea GSINen zorduna aurreratutako eta justifikatutako kredituagatik.

– Hitzarmen honetako laugarren puntuan hitzartutako kreditua da Hitzarmena gauzatzeko GSINek ordaindu beharreko gehienezko muga ekonomikoa.

Zortzigarrena eta azkena.– Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioari Hitzarmenaren interpretazioari, betetzeari eta iraungitzeari buruzko arazoen berri emango zaio, arazo horiek Batzorde Misto Nagusiak (Hitzarmenaren bosgarren klausulan aipatzen da) konpontzen ez dituen kasuetan.

Eta gure adostasunaren frogagarri, hitzarmen honen bi ale sinatu ditugu goian aipatutako toki-egunetan, eta ale bana aldeetako bakoitzaren esku geratuko da.

Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren izenean,

Gizarte Segurantzako Estatu idazkaria,

TOMAS BURGOS GALLEGO.

GSIN-eko zuzendari nagusia,

María Eugenia Martín Mendizabal.

Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean,

Osasun eta Kontsumoko sailburua.

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERIA.

BERARIAZKO PROGRAMA
aldi baterako ezintasunAGATIko prestazioa hobetzeko zenbaitkudeaketa-estrategia garatzea ETA iraupen laburrekoPROZESUEN BILAKAERA AZTERTZEA

AEren kudeaketa globala hobetzeko Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetzarako esparru orokorra ezartzea da Programa honen helburua. Horretarako bi administrazioen artean koordinazio eta informazio-truke egokia behar da, prestazioaren kudeaketa bizkortzea ahalbidetuko duen eta langileen datuen konfidentzialtasuna bermatuko duen ingurune teknologikoan.

Programa horretan zenbait helburu zehazten dira, horiek beteta AEko prestazioaren kudeaketa modernizatzeko. Horretarako beharrezkoa da agiri medikoak igortzeko eta bidaltzeko sistema hobetzea eta fintzea, bai eta prozesuen iraupen estandarreko taulak erabiltzea ere, bi administrazioetako lantaldeen arteko koordinazioa estutuz, esku hartzen duten eragileen prestakuntza sustatuz eta agenteei eta herritarrei prestazioari buruzko informazioa zabalduz eta, azkenik, EAEko emaitzen azterketa bultzatuz.

I.– AEko parteak informatizatzea eta GSINera bide telematikoz bidaltzea dagokion epean eta diagnostiko-kodearekin.

Autonomia Erkidegoan AEko prozesuen datu-base bat eratu ondoren, Erkidego horrek datu-base horretan dagokion lurralde-eremuko medikuek igorritako baja- eta alta-parte guztiak biltzeko konpromisoa hartzen du. Langileari azterketa medikoa egin, eta lanerako ezindua dagoela egiaztatzen bada, berehala igorri beharko da parte medikoa, apirilaren 18ko 575/1997 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Autonomia Erkidegoak bere sare sanitarioan dagokion prestazioaren informatizazioa zabaltzeko konpromisoa hartu du eta, hori betetzeko, bide telematikoz –bateragarriak diren programen bidez betiere– bidaliko dio parte medikoei buruzko informazioa GSINi, prestazio ekonomikoa kudeatzeko erakunde eskuduna edozein izanik ere, horretarako kontuan hartuta erakunde kudeatzaileak ezartzen dituen berezitasun teknikoak, erregistro-diseinua eta maiztasuna.

Fitxategiak egunero igorriko dira eta baja- eta alta-parteak egiten direnetik bost eguneko epean, aipatutako 575/1997 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Bidalitako parte guztietan Osasunaren Munduko Erakundearen Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren (CIE-9 MC) araberako diagnostiko-kodea jarriko da. Autonomia Erkidegoan beste kode-sistemaren bat erabiltzen bada, aipatutako CIE9 MC sailkapenerako aldaketa egin beharko da, aipatutako sailkapen horren 7. ediziora hain zuzen, E eta V kodeak bete gabe.

Bidali beharreko datuak. Derrigorrez bidali beharreko datuak honako hauek dira:

Baja-partea.– Langilearen datu pertsonalak: PFI (NAN edo AIZ etorkinen kasuan); Gizarte Segurantzaren inskripzio-zenbakia; abizenak eta izena; helbidea (udalerria, probintzia eta posta-kodea) eta harremanetan jartzeko telefono-zenbakia.

Baja-partearen datu medikoak.– Parte mota (baja); gertakizuna; baja medikoaren data; hala badagokio, lan-istripuaren data; diagnostiko-kodea; prozesuaren aurreikusitako iraupena; berriz gaixotzea, eta elkargokide-zenbakia osorik (Estatuko hamar digituko formatua).

Alta-partea.– Langilearen datu pertsonalak: PFI (NAN edo AIZ etorkinen kasuan); Gizarte Segurantzaren inskripzio-zenbakia; abizenak eta izena; helbidea (udalerria, probintzia eta posta-kodea) eta harremanetan jartzeko telefono-zenbakia.

Alta-partearen datu medikoak.– Parte mota (alta); gertakizuna; baja medikoaren data; alta medikoaren data; altaren arrazoia; hala badagokio, lan-istripuaren data; prozesuaren azken diagnostiko-kodea; berriz gaixotzea, eta elkargokide-zenbakia osorik (Estatuko hamar digituko formatua).

Esleitutako kreditua kontuan hartuta, programa osoaren % 20 bideratuko da helburu horretara, eta zenbatekoa ondoren zehaztutako azpiataletan banatuko da, bertan finkatutako barne-haztapenaren arabera:

1.– AEko parteak informatizatzea eta bide telematikoz GSINi bidaltzea: % 5.

2.– AEko parte horiek bidaltzeko epea: % 5.

3.– Parte medikoak zuzen betetzea. Arreta berezia diagnostiko-kode zuzenari: % 10.

II.– AEko prozesuei iraupen estandarrak ezartzea.

Osakidetza osasun-zerbitzu publikoak jarraituko du lehen arretako bere medikuei sarrien gertatzen diren prozesuen iraupen estandarreko taulak eskura jartzen. Taula horiek GSINekin adostu beharko dira derrigorrez.

Iraupen estandarreko taulak EAEko prozedura informatikoetan jaso izana balioetsiko da berariaz atal horretan, baita behin iraupen estandarreko epea bukatu ondoren, lehen arretako medikoak baja berresteko parteak igorri eta horien kontrola egiteko aukera izatea ere.

Haztapena programan: esleitutako kreditua aintzat hartuta, zenbateko osoaren % 4 bideratuko da helburu horretara.

III.– GSINek eta Osakidetza osasun-zerbitzu publikoaren Ikuskaritza Medikoak igorritako alten kudeaketa zaintzea, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategineko 128.1.a) artikuluari jarraituz aurkeztutako desadostasunak tratatzea eta Lan Istripu eta Lanbide Gaixotasunen Mutualitateek igorritako alta-proposamenak kudeatzea eta haien jarraipena egitea.

Helburu horren bidez asmoa da GSINek eta Osakidetza osasun-zerbitzu publikoaren Ikuskaritza Medikoak igorritako altek AEko prozesuen faseetan zer tratamendu jasotzen duten sakon aztertzea:

– 365 egun baino gutxiagoko iraupena duten prozesuetan igorritako altak. GSNIko ikuskatzaile medikoei alta eman eta AEko prozesuei amaiera emateko gaitasuna aitortu zaie berriki, ondorio guztietarako, (Lan Merkatuaren Erreformarako Premiazko Neurrien 35/2010 Legearen hemeretzigarren xedapen gehigarria), eta, horrenbestez, komenigarria da hitzarmena sinatu duten bi alderdien ikuskaritza medikoen jardunak behar bezala koordinatzea. Alde horretatik, helburua da zaintza-lan horren bidez bi administrazioen jokabidea aztertzea eta alta horien eraginez sor daitezkeen egoerak tratatzea.

– Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategineko 128.1.a) artikuluan ezarritako eskumenaren arabera GSINeko probintzia-zuzendariek igorritako altak eta, aipatutako artikulu berarekin bat etorriz, aseguratuek adierazitako desadostasunak. Alderdi hauek balioetsiko dira batez ere: erantzuteko epea (desadostasuna adierazteko gehieneko epea 7 egunekoa da), GSINen iritziarekin bat etortzea edo ez, eta kasu bakoitzean adierazitako motibazioa. Ahal den neurrian, bitarteko informatikoak erabiliko dira horretarako.

– GSINeko Probintzia-zuzendariek igorri eta AEko luzapen-prozesuei amaiera ematen dieten altak.

– Lan Istripu eta Lanbide Gaixotasunen Mutualitateek igorritako alta-proposamenen gainean Osasun-zerbitzu publikoak eginiko izapideak eta epearen barruan emandako erantzun arrazoitua. Osasun-zerbitzu publikoak, ez badator bat proposamen horiekin, ikuspegi kliniko-funtzionaletik arrazoitu beharko du erantzuna, eta langileak lana ez egiteko dauden muga organiko eta funtzionalak adierazi beharko ditu.

Hamabost eguneko epea izango du erantzuteko, aipatutako apirilaren 18ko 575/1997 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, eta epe hori formula honen arabera kalkulatuko da:

(Ikus .PDF)

Formula horrek adierazten du hilaren amaieran tramitatzeko geratzen din proposamen kopurua bat datorrela «x» eguneko sarrerekin.

Horretarako, lantaldeak sortuko dira lurraldez lurralde, eta jarduteko irizpideak zehaztuko dira AEko prestazioa kontrolatzeko tresna horien eraginkortasuna hobetzen laguntzeko.

Haztapena programan: esleitutako kreditu osoa aintzat hartuta, zenbateko osoaren % 18 bideratuko da helburu horretara, eta hortik % 8 Lan Istripu eta Lanbide Gaixotasunen Mutualitateek igorritako alta-proposamenei dagokien atala balioesteko gordeko da.

IV.– Prestakuntza eta informazioa.

Bai GSIN eta bai Euskal Autonomia Erkidegoa jabetzen dira lana eraginkorra izango bada, funtsezkoa dela osasun arloko langileak AEren arloan prestatzea, eta, horrenbestez, bi aldeek konpromisoa hartu dute profesional horien prestakuntza sustatzen jarraitzeko, hala aurrez aurreko prestakuntza nola bertaratu gabekoa, teknologia berriek eskaintzen dituzten teknikak eta tresnak horretarako erabilita.

1) Osasun arloko langileak AEren arloan prestatzea.

Profesional horiei bideratutako prestakuntza-jardueren plangintza gutxienez sei hilabete lehenago prestatu beharko da, eta Probintzia/Eskualde Batzordeei eman beharko zaie plangintza horren berri. Batzorde horiek, berriz, Batzorde Misto Nagusiari helaraziko diote informazioa. Plangintza hori gauzatzeko nahitaezkoa da GSIN eta Lan Istripu eta Lanbide Gaixotasunen Mutualitateen parte-hartzea.

Autonomia Erkidegoak antolatutako jarduerak edozein direla ere (aurrez aurrekoak zein ez), GSINek «on line» prestakuntzako programa bat jarriko du lehen arretako medikuentzat eta espezialistentzat, bereziki traumatologia, erreumatologia, errehabilitazio eta psikiatria arloetako profesionalentzat. Prestakuntza Mediko Iraunkorra Egiaztatzeko Espainiako Sistemak egiaztatuko du prestakuntza hori.

Urtero egindako prestakuntza-jarduera horietan lehen arretako medikuen % 20k hartu beharko du parte, gutxienez, eta aurrez aipatutako arloetako espezialisten % 2k.

AEren arloko prestakuntzan honako eduki hauek jasoko dira:

a) AEko prestazioaren oinarrizko kontzeptuak. Lege-erregulazioa. Izapideak, AEko prozesuen jarraipena eta kontrola. AEren kudeaketan esku hartzen duten erakundeen eskumenak.

b) Lanpostuak baloratzeko eta patologia bat edo bestea dela lanerako ezintasuna aztertzeko kontzeptu orokorrak.

2) Beste prestakuntza-ekintza batzuk.

Hitzarmen honen bidez, osasun arloko profesionalak irakaskuntzaren fase guztietan AEren inguruko prestakuntza sendotzeko konpromisoa hartu da: gradu, graduondo, espezializazio eta prestakuntza iraunkorraren faseetan, hain zuzen. Laneko Medikuntzako irakaskuntza-unitateetan eginiko jarduerak lehenetsiko dira.

Prestakuntza-jarduera horiek gauzatzeko beharrezkotzat jotzen diren metodologiak eta tresnak baliatuko dira: ikastaroak, mintegiak, jardunaldiak, prestakuntzarako egonaldiak, irakasleen trukea eta jarritako helburua lortzeko eraginkorrak jotzen diren beste edozein.

Behar besteko arrakasta lortuko bada, Autonomia Erkidegoak bere medikuen prestakuntzarako programa orokorrean sartu beharko ditu prestakuntza-jarduera horiek, eta erakargarri egiteko politikak eta pizgarriak ezarriko ditu.

Esleitutako kreditua aintzat hartuta, kopuru osoaren % 9 bideratuko da helburu horretara, % 8 prestakuntzara eta % 1 gainerako prestakuntza-jardueretara.

V.– GSINeko ikuskatzaileek sarbide telematikoa izatea Osakidetza osasun-zerbitzu publikoko historia klinikoetara.

Laneko ezintasunen ondoriozko prestazioen kudeaketa eta kontrola hobetzeko, Autonomia Erkidegoak konpromisoa hartu du, Osakidetza osasun-zerbitzu publikoaren bidez, bere sistema informatikoak egokitzen jarraitzeko, era horretara GSINeko ikuskatzaileek aukera izan dezaten aseguratuen historia kliniko informatizatuetara bide telematikoetatik sartzeko. Horri begira, GSINeko eta Osakidetzako lurralde mailako arduradunek historia kliniko horietara sartzeko prozedura erabaki eta adostuko dute.

GSINeko ikuskatzaile medikuek xede honetarako baino ez dute tratatuko informazio hori: prestazio ekonomikoa jasotzea justifikatzen duen kalte funtzionala balioeste aldera beren esku dituzten eskumenak gauzatzeko, eta, kasu guztietan, datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko dute.

Haztapena programan: esleitutako kreditua aintzat hartuta, zenbateko osoaren % 10 bideratuko da helburu horretara.

VI.– Lehen arretako medikuen ebaluazioa parte medikoak igortzeko zereginean.

Helburu honen bidez asmoa da 2012an lehen arretako medikuek beren jardun profesionalean AEko prozesuak zer-nola tratatzen dituzten sakon aztertzea. Finean, medikuen jarduna bera aztertzea.

Horretarako, xehetasun osoz aztertuko dira mediku bakoitzak abiatutako AEko prozesuak, aztergai den epean profesional horien ibilbideari erreparatuko zaio eta haien osasun arloarekin eta erkidegoko lehen arretako beste medikuekin alderatuko da medikuen jarduna. Horren guztiaren helburua da AEren kudeaketa hobetzeko interesgarri izan daitezkeen ondorioak ateratzea.

Haztapena programan: esleitutako kreditua aintzat hartuta, zenbateko osoaren % 12 bideratuko da helburu horretara.

VII.– Patologia psikiatrikoko prozesuen jarraipena.

Patologia psikiatrikoek eragindako aldi baterako ezintasunagatiko absentzien indizea nabarmena da egun ere, eta, hain zuzen, helburu honen asmoa da programa bat diseinatzea patologia horiei loturiko AEko prozesuen jarraipena egiteko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko. Zehatzagoak izateko, helburua da programa hori gauzatzera bideratutako ekintzei jarraipena ematea.

Haztapena programan: esleitutako kreditua aintzat hartuta, zenbateko osoaren % 5 bideratuko da helburu horretara.

VIII.– AEko prestazioan adierazle altuak dituzten kolektiboen AEko prozesuen jarraipen zehatza egiteko plana.

Helburu honen bidez, aurreko ekitaldian zenbait kolektiboren AEko prozesuak aztertzeko hasitako lanari jarraipena emango zaio 2012an, horretarako tresna informatikoak erabilita. Aurten, sektore publikoko zenbait kolektibotara zabalduko da azterketa hori; AEko prestazioaren gehiegizko erabilera egiten duten zenbait kolektibotara, hain zuzen.

Sistema informatikoaren egokitzapenak aukera emango du kolektibo horietan sortzen den AEko prozesu bakoitzaren banakako kontrola egiteko eta beharrezko neurriak hartzeko. Azken batean, giza baliabideen kudeaketa hobetzea da neurri horien helburua.

Haztapena programan: esleitutako kreditua aintzat hartuta, zenbateko osoaren % 8 bideratuko da helburu horretara.

IX.– Iraupen laburreko AEko prozesuen azterketa eta jarraipena.

Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako AEko prozesuak azterturik, ondorioa da prozesu asko eta asko iraupen laburrekoak direla, eta prozesuok, gainera, murrizketa nabarmena sortzen dutela produkzio-sistemaren antolaketarako. Hori dela eta, 2012an eutsi egingo zaio helburu horri, eta, beraz, aurrez hasitako azterketari jarraipena emango zaio: hala, AEko prozesuen lehen hilabetean kontrol zorrotzagoa ezarriko da prozesu horien gain.

Neurri horren bidez helburua da iraupen laburreko AEko prozesuen kopurua doitzea eta epe motzeko prozesu horietan prestazioa modu arrazionalean erabiltzeko kultura ezartzea, horretarako kontzientzia zabalduz guztien artean, baja agintzen duten medikuen, langileen eta enpresarien artean. Neurriak, aldi berean, onuradunen osasun-arreta hobetzea ekarriko du.

Helburu hori zenbateraino betetzen den aztertzerakoan, bereziki aintzat hartuko dira parametro hauek:

● AEn dauden langileei prozesuaren aurreneko 30 egunetan eginiko kontrol kopurua.

● Kontrol horietatik ateratako emaitzak.

● 31 egun baino gutxiago irauten duten AEko prozesuen kopurua.

● 16 egun baino gutxiago irauten duten AEko prozesuen prebalentzia.

● 15 egun baino gehiago eta 31 egun baino gutxiago irauten duten AEko prozesuen prebalentzia.

● Prozesu guztien artean 31 egun baino gutxiago irauten duten AEko prozesuen ehunekoa.

● 31 egun baino gutxiago irauten duten prozesuetan denbora estandarra % zenbatean gainditzen den.

Haztapena programan: esleitutako kreditua aintzat hartuta, zenbateko osoaren % 14 bideratuko da helburu horretara.

Helburu horiek lortzeko, Erkidegoak jarduera sekuentzialen plan bat proposatu eta landu beharko du, plan bat helburu bakoitzerako, eta horiek betetzeko egutegia finkatu beharko du. Jarraipeneko Batzorde Misto Nagusiak adostasunez onartu beharko ditu jardueren planak eta haien arteko haztapena.

– Osasun eta Kontsumo Sailaren eta GSINen arteko komunikazioa.

Batzorde Misto Nagusiak GSINen eta Osasun eta Kontsumo Sailaren arteko komunikazio bide zehatzak ezarriko ditu, bide horietatik martxan jartzen diren esperientziak modu eraginkorrean gara daitezen behar den informazioa, datuak eta dokumentuak mugitzeko.

Modu grafikoan, hauek dira komunikaziorako bide horiek:

(Ikus .PDF)

Hilean behin gutxienez, Osasun eta Kontsumo Sailak izendatutako Ikuskaritza Medikoko organotik gauzatutako jardueretan lortutako emaitzei dagozkien datuak eta dokumentazioa jasoko dute GSINeko Probintzia Zuzendaritzek.

GSINek soilik izango du beharrezkoak diren jardunak eta kontrolak burutzeko ahalmena, hain zuzen ere Berariazko Programa aplikatzearen ondoriozko emaitzen balioespenean biltzen diren faktoreak egiaztatzeko.

– Kalte-ordain ekonomikoaren banaketa.

Transferitutako zenbatekoa esperientzia horietan parte hartu duten agenteak sustatzera eta esperientzia horietan erabilitako baliabide informatiko eta materialak modernizatzera eta hobetzera bideratuko da. Hortaz, horien artean banatuko da zenbateko hori, finkatzen diren irizpideen arabera. Orobat, irizpide horien berri emango zaio Hitzarmenean jasotzen den Batzorde Misto Nagusiari. Honako hauek dira agenteak: ikuskatzaile medikoak, erizaintza-teknikariak, lehen arretako eta arreta espezializatuko medikuak eta Programa gauzatzeko prozesuan parte hartutako gainerako langileak.

– Kreditua Euskal Autonomia Erkidegora transferitzea.

Hitzarmenean Euskal Autonomia Erkidegorako adierazten den kreditua zazpigarren klausulan ezarritakoaren arabera transferituko da, honako ohar hauek kontuan hartuta:

Programa gauzatzeko Osasun eta Kontsumo Sailaren eskura jarriko dira aurrerakin modura Programa martxan jartzeko behar diren funtsak. Horren ondoren eta finkatutako etapekin bat etorriz, etapa bakoitzean lortutako helburuen araberako likidazioak gauzatuko dira.

– Aurrerakinak eta likidazioak.

Programaren hasieran, Osasun eta Kontsumo Sailak kredituaren % 25eko aurrerakina jasoko du. Zenbateko hori aurrerakin modura mantenduko da Hitzarmena gauzatzen den bitartean eta prozesu horren amaieran likidatuko da, ez lehenago.

Hiru hilean behin lortutako helburuak balioetsiko dira eta GSINek oso-osorik ordainduko du balioespen bakoitzari dagokion zenbatekoa.

Abenduko lehen bost egunetan, data horretara arte gauzatu den Programan lortutako helburuei buruzko balioespena egingo da. Balioespen horren arabera gauzatuko da Programaren azken likidazioa.


Azterketa dokumentala