Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2012ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4373

AGINDUA, 2012ko irailaren 24koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena. Horren bidez, «Euskadiko udaltzaingoen uniformeen eta kanpoko ikur bereizgarrien eskuliburua» argitaratzen da.

Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legeak udaltzaingoen koordinazioa arautzen du. Honi deritzo koordinazioa: «elkarri informazioa eman, baliabide material eta giza baliabideen dotazioa homogeneo izan eta elkarrekin aritzeko aukera ematen duten bitarteko eta baliabideak finkatzeko jardun-sistemen multzoaz ari gara, alegia, udalerriei nahiz Euskal Autonomia Erkidegoari agindutako jardun-ahalmenek bat egiteko moduan»; koordinazio horren barruan, besteak beste, funtzio hau dago: «uniformeen, ikurren, bereizgarrien, ekipoen, ibilgailuen eta uniformatzeko moduko gainerako udaltzain-osagarrien ezaugarri komunak zein izango diren zehaztea, operazioetako efektibitatea bermatzeko eta udaltzainak jendartean erraz identifikatzeko modukoak izan daitezen; halere, udalerri bakoitzak aukera izango du bere osagarri bereziak ere jartzeko», Lege horren 37.1.i) artikuluarekin bat etorriz.

Herrizaingo Sailak eta Eudelek (Euskal Udalen Elkartea), 2010eko maiatzaren 14an, udaltzaingoen arloko lankidetza hitzarmena izenpetu zuten, 2007ko aurreko beste baten ordez. Hitzarmen horrek berekin dakar udaltzaingoen kidegoen bateratzea plantillen, bitarteko teknikoen, uniformeen eta egiaztapen sistemen arloan, eta horretarako sortu ziren udalerrietako eta Herrizaingo Saileko adituek eta ordezkariek eta langileen ordezkariek osatutako lan talde edo mahaiak.

Lan talde horietan eginiko lanaren ondoriozkoak dira agindu honen bidez onetsi den eskuliburuan agertzen diren gomendioak.

Une egokia da Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzaingoen kidegoen nortasun espezifikoa eta bereizgarria bateratsu zehazteko. Horretarako irudi korporatibo komuna erabiliko da, udaltzaingoen kanpoko bereizgarriak eta uniformeak banakatzeko eta beste segurtasun kidegoetatik bereizteko eta, halaber, erakunde publiko edo enpresa pribatuetako taldeetatik edo langileengandik.

Horren guztiaren ondorioz, herritarrek errazago identifikatuko dute udaltzaingoen kidegoa, eta haren irudia modernizatuko da. Gainera, lagungarria izango da itxura komuna sustatzeko herritarrek behar bezala identifika dezaten.

Beste autonomia erkidego batzuetan, beren lurraldeko udaltzaingoaren erkidego guztientzako uniforme komunen gaineko arauak nahitaez ezartzea erabaki da aginduzko arau batean. Gure kasuan, ostera, eta parte hartu duten hainbat erakunderen lan taldeek adostuta lortutako lanaren emaitza denez gero, posiblea da irizpide eta gomendio horien gaineko publizitatea egitea, halako moldez non nahi den bateratzea lortuko baita nahi duten udalerriek beren beharrekin bat datorren modua onartuta.

Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko Lege horrek, segurtasun publikoaren arloan Administrazioko organo eskuduna izateagatik, Herrizaingo Sailari eratxiki dio udaltzaingoak koordinatzeko neurriak sustatzea, eta horren barnean, Herrizaingo Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuko 25. artikuluak funtzio hau eratxiki die Udaltzaingoak eta Segurtasun Pribatua Koordinatzeko Zuzendaritzari: Udaltzaingoen «Homogeneotasuna bultzatzea hauei dagokienez: uniformetasuna, egiaztapena, bitarteko teknikoak...».

Aipaturiko lan taldeen ondorioei eta aurreko lerroaldean esandako funtzioei erreparatuta, eginkizun hori bultzatzea hartu du bere gain Herrizaingo Sailak, eskuliburu hau emanez eta argitaratuz, zertarako-eta Euskadiko udalei zenbait irizpen komun eta orientazioa emateko, udaltzaingoen kidegoak identifikatzeko kanpoko ikurren oinarrizko homogeneotasunerako lagungarria izan dadin.

Horrengatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Euskadiko udaltzaingoen uniformeei eta kanpoko ikur bereizgarriei buruzko eskuliburua» Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren Atari Instituzionalean (http://www.euskadi.net) argitaratzeko agindua ematea; Ebazpen honen eranskinetan jasota dago eskuliburua.

Bigarrena.– Eskuliburu honetako jarduketa espezifikoen irizpideetan edozein aldaketa egiteko, eskuliburua eguneratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 24a.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala