
189. zk., 2012ko irailaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (161 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4317
IRAGARKIA, Michael De Werrh Ramos jaunak eskatuta hasi den 3965/12 zenbakiko espedientean berari egindako errekerimendua jakinarazteko dena. Errekerimendu hori Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan azaltzen diren eskubideez baliatzeari buruzkoa da.
2012ko uztailaren 23ko idazki baten bidez, Michael De Werrh Ramos jaunari eskatu zitzaion berak egindako eskaera bideratzeko behar zen dokumentazioa.
Errekerimendu hori ezin izan denez jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan. Oharrak:
1.– Interesduna Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzara (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia) joan daiteke, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrela, eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena eskuratu ahal izango du.
2.– Jakinarazpena jasotzeko epe horretan bertaratu ezean, besterik gabe prozedurarekin aurrera jarraituko da, eta dagokion ebazpena ere emango da.
Erandio, 2012ko irailaren 10a.
Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria,
Joseba BILBAO BILBAO.
RSS