Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2012ko irailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4316

IRAGARKIA, Jon Moreno Leal jaunak eskatuta hasi den 3964/12 zenbakiko espedientean berari egindako errekerimendua jakinarazteko dena. Errekerimendu hori Norberaren Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan azaltzen diren eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

2012ko uztailaren 23ko idazkiaren bidez Jon Moreno Leal jaunari, berak egindako eskaera bideratzeko beharrezkoa zen dokumentazioa eskatu zitzaion.

Errekerimendu hori ezin izan denez jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Oharrak:

1.– Interesduna Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe Bidea 18, Erandio-Bizkaia) pertsona daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.

2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean pertsonatu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.

Erandio, 2012ko irailaren 10a.

Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria,

JOSÉ LUIS BILBAO BILBAO.


Azterketa dokumentala