Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2012ko irailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4310

AGINDUA, 2012ko abuztuaren 31koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostiako «Belén» eta «Compañía de María» ikastetxe pribatuen jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko eta udalerri bereko «Católico Santa María» ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Aztertuta geratu da Donostiako CPEIPS «Belén» HLBHIP, CPEIPS «Compañía de María» HLBHIP eta CPEIPS «Católico Santa María» HLBHIP ikastetxe pribatuen titularra den «Compañía de María (Marianistak)» erakundearen ordezkariak abiarazitako espedientea. Espedienteak honako eskaera hau izan du oinarri: baimena eskatu da CPEIPS «Belén» HLBHIP eta CPEIPS «Compañía de María» HLBHIP ikastetxe pribatuen jarduerak bertan behera uzteko eta CPEIPS «Católico Santa María» HLBHIP ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko; hartara, ikastetxe bakar batean eskainiko dira hiru ikastetxeek baimenduta dauzkaten irakaskuntzak.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: 8/1985 Lege Organikoa uztailaren 3koa, Heziketarako eskubidea arautzen duena (4ko BOE); 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeentzako gutxieneko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematea jarraian zehazten den ikastetxeari jarduerak bertan behera utz ditzan 2012-2013 ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakia: 20004101.
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Belén».
Titularra: Compañía de María (Marianistak).
Helbidea: Aldapeta 25.
Udalerria: Donostia-San Sebastián.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

2. artikulua.– Baimena ematea jarraian zehazten den ikastetxeari jarduerak bertan behera utz ditzan 2012-2013 ikasturtetik aurrera.

Kode-zenbakia: 20004137.
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Compañía de María».
Titularra: Compañía de María (Marianistak).
Helbidea: San Bartolome gaina kalea 24.
Udalerria: Donostia-San Sebastián.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

3. artikulua.– Baimena ematen da 2012-2013 ikasturtetik aurrera «Católico Santa María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko: aurrerantzean CPEIPS «Summa Aldapeta» HLBHIP izango du izena. Ikastetxe hori Donostian dago eta 20004125 kode-zenbakia dauka.

4. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio 2012-2013 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko:

Kode-zenbakia: 20004125.
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Summa Aldapeta».
Titularra: Compañía de María (Marianistak).
Helbidea: Aldapeta 17.
Udalerria: Donostia-San Sebastián.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 11 unitate, honelako edukierakoak:

● Unitate 1 urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 5 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

● 5 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 15 unitate, 365 ikaspostuko edukiera.

– Lehen Hezkuntza: 30 unitate, 750 ikaspostuko edukiera.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 28 unitate 840 ikaspostuko edukiera.

– Hezkuntza berezia:

● Hezkuntza Bereziko 5 gela ireki.

● Zereginen ikaskuntzako gela 1.

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 14 unitate, 490 ikaspostu.

5. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako irakaskuntzak irakatsiko dituzten irakasleen titulazioari dagokionez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

6. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularra izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzulea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 31.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala