189. zk., 2012ko irailaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (311 KB - 38 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4308
EBAZPENA, 2012ko abuztuaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena. Horren bidez, onartu eta agindua ematen da Gobernu Kontseiluak 2012ko uztailaren 19ko deialdian aurkeztutako sailen arautegiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak ikastegientzako oinarrizko arautegia onartu zuen 2011ko abenduaren 22ko Erabakiaz, Gobernu Kontseiluaren 2011ko ekainaren 23an onetsitako garapen arautegia berrikusteko egutegia beterik.
Arautegi markoa oinarrizko arautegi gisa sortua da eta sailek horren gaineko alderdien inguruan arautu beharrekoaz erabaki dezakete, modu horretara, zeinek bere antolamendu autonomia bermatuz.
Sailen Oinarrizko Arautegiaren hirugarren xedapen iragankorrak sei hilabeteko epea ematen zuen, indarrean sartu zenetik aurrera, sailek beren arautegiak beste hartan adierazitakora egokitu zezaten.
Aipatutako sailek, goiko arauari helduta, onartu egin dituzte kasuan kasuko saileko kontseiluan arautegi markora egindako egokitzapenak.
Idazkari nagusiak –egiaztatuta arautegiek behar adina aldeko txosten dituztela eta, 2012ko uztailaren 19ko bilkuran aurkeztutakoan, Gobernu Kontseiluari berariazko eskaerarik ez zaiola aurkeztu, eta Sailen Oinarrizko Arautegiaren 4.3 artikuluan jasotako eskuordetzearekin bat etorrita– honakoa
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Sail hauen arautegiak onartzea:
– Polimeroen Zientzia eta Teknologia.
– Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harreman eta Zuzenbidearen Historia.
– Dermatologia, Oftalmologia eta Otorrinolaringologia.
– Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpidearen Didaktika.
– Gizarte Zientzien Didaktika.
– Ekonomia Aplikatua IV.
– Finantza Ekonomia I.
– Gorputz eta Kirol Hezkuntza.
– Estratigrafia eta Paleontologia.
– Farmazia eta Elikagaien Zientziak.
– Farmakologia.
– Frantses Filologia.
– Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia.
– Fisika Aplikatua II.
– Materia Kondentsatuaren Fisika.
– Fisiologia.
– Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia.
– Komunikazioen Ingeniaritza.
– Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika.
– Ingeniaritza Kimikoa.
– Hizkuntza eta Sistema Informatikoak.
– Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak.
– Logika eta Zientziaren Filosofia.
– Makina eta Motor Termikoak.
– Matematika.
– Enpresen Antolakuntza.
– Kazetaritza.
– Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena.
– Kimika Analitikoa.
– Kimika Organikoa I.
– Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia.
Bigarrena.– Agindua ematea arautegiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Hirugarrena.– Ebazpenaren lehenengo puntuan aipatutako sailen arautegiak indarrean sartuko dira argitaratu eta hurrengo egunean.
Leioa, 2012ko abuztuaren 17a.
(Eskuordetuta, 2012ko otsailaren 1eko EHAA),
Idazkari nagusia,
EVA FERREIRA GARCÍA.
ERANSKINA
UPV/EHUko POLIMEROEN ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Polimeroen Zientzia eta Teknologia Sailak Kimika Zientzien Fakultatean du administrazio egoitza (Manuel Lardizabal 3, 20018 Donostia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluko kideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak. Polimeroen Zientzia eta Teknologia Sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileek ordezkari bat izango dute bost kideko edo frakzioko.
Aipatutakoez gain, Kontseiluko kideak izango dira, baita ere, ziklo bakoitzeko, ikasleen bi ordezkari eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 11.f) artikuluaren zehaztapena.
f) Organoen elkarren segidako lau bileratara edo txandakako sei bileratara justifikatu gabe huts eginez gero.
4. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituta.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.
Hauek izango dira Polimeroen Zientzia eta Teknologia Saileko Batzorde Iraunkorra –kontseiluko kideek osaturik– osatuko duten kideak: buru izango den zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaileen bederatzi ordezkari, horietatik zortzi irakasle eta ikertzaile iraunkorren eta irakasle eta ikertzaile doktore ez-egonkorren artetik aukeratuko dira, eta bederatzigarrena sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen artetik.
Batzorde Iraunkorreko kideak izango dira, baita ere, ikasleen ordezkari bat eta Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren ordezkari bat, eta biak aukeratu beharko dira kontseiluko kideen artetik.
Batzorde Iraunkorreko ordezkariak hautatzeko era eta izaera hori galtzeko zioak Sailen Oinarrizko Arautegiak ezarritakoak izango dira.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoak balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo absolutua egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Lehen eta bigarren deialdien artean 15 minutuko tartea egongo da. Edonola ere, beharrezkoa izango da organoko burua eta idazkaria egotea, edo, bestela, horien ordezkoak.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan edo Batzorde Iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, eta, bete ere, 15 eguneko epean beteko du organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko edo Batzorde Iraunkorreko titularrak kanpoan edo gaixorik egon eta, oro har, horretarako justifikatutako arrazoiak daudenean, hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiek bete dezakete haien tokia. Horretarako, egoera horren berri eman beharko diote organoko buruari arrazoiak azalduta edo egiaztagiriak erantsita.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketetako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko NAZIOARTEKO ZUZENBIDE PUBLIKOA, NAZIOARTEKO HARREMANAK ETA ZUZENBIDEAREN HISTORIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia sailak Zuzenbide Fakultatean du egoitza (Manuel Lardizabal 2, 20018 Donostia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8. artikuluaren zehaztapena.
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia sailak bi sail atal ditu:
a) Donostiako Zuzenbide Fakultateko ikastegiko atala, egoitza fakultate horretan duena.
b) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikastegiko atala, egoitza fakultate horretan duena.
Irakaslea zein ikastegiri dagoen atxikita, ikastegi horri dagokion atalean sartuko da. Atal bakoitzak koordinatzaile bat aukeratuko du bere kideen artetik. Koordinatzailea arduraldi osoko irakasle edo ikertzailea izango da.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluko kideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak, irakasle doktore ez-iraunkor guztiak eta sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat.
Aipatutakoez gain, Saileko Kontseiluan ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat egongo dira.
4. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia saileko Batzorde Iraunkorra kontseiluko kideek osatuko dute. Zehazkiago, osakide hauek izango ditu: zuzendaria (batzordeko burua izango da), idazkaria, sail ataletako koordinatzaileak, eta irakasleen bederatzi ordezkari. Bederatzi horiek zenbatzeko ez dira koordinatzaileak kontuan hartuko.
Horietaz gain, Batzorde Iraunkorreko kide izango dira ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, bata zein bestea kontseiluko kideen artetik hautatuak.
Batzorde Iraunkorreko ordezkariak hautatzeko era eta ordezkari izateari uzteko arrazoiak Sailen Oinarrizko Arautegian ezarritakoak izango dira.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute, beren eginkizunak aurrera eramateko, saileko idazkaritzan dauden dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko. Kideek idatziz eskatu beharko dute nahi duten dokumentazioa. Eskarian adierazi beharko dute horretarako eskubidea dutela kide anitzeko organoko kideak direlako, eta labur azalduko dute zergatik behar duten dokumentazio hori beren eginkizunak bete ahal izateko. Eskatzaileak horretarako eskubidea daukala behin egiaztaturik, hamabost (15) egun balioduneko epean gehienez ere, sailak haren esku jarriko du dokumentazioa saileko Idazkaritzan, betiere datuen babesari buruzko legeria errespetaturik.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluaren zehaztapena.
4.– Botoa eskuordetu ahal izango da. Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat izan dezake eskuordetuta. Organoetako kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsi behar zaio.
8. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da. Gehienez bi agintaldi bete ahal izango ditu segidan zuzendariak.
9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere 15 eguneko epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
10. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean arrazoi justifikaturen bategatik, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsia izan ahalko da haren behin-behineko ordezkoa; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira saileko Idazkaritzan, kide anitzeko organoaren bilera baino 72 ordu lehenago gutxienez.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako ikasleen ordezkariak eta masterretako ikasleenak txandaka arituko dira ordezkari lanetan; bigarren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko DERMATOLOGIA, OFTALMOLOGIA ETA OTORRINOLARINGOLOGIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Dermatologia, oftalmologia eta otorrinolaringologia sailak Bizkaiko campuseko Medikuntza eta Odontologia fakultatean du administrazio egoitza.
2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 10. artikuluarekiko komunztadura.
1.– Honako hauek osatuko dute saileko kontseilua:
a) Zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak. Hauez gain, sailari atxikitako gainerako pertsonal irakasle eta ikertzaileak bana ordezkari izango du saileko irakaskuntzari dagokion ikastegi eta jakintza-arlo bakoitzeko.
b) Graduko ikasleen ordezkari bi.
c) Medikuntzaren lizentziaturako ikasketak guztiz iraungi arte, saileko kontseiluko kide izanen dira medikuntzaren lizentziaturako 2. zikloko ikasketen bi ordezkari.
d) Masterreko ikasleen bi ordezkari.
e) Doktoregoko ikasleen ordezkari bi.
f) Administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari bat.
2.– Pertsonal irakasle eta ikertzailearen eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkarien agintaldia lau urtetakoa da. Ikasleen ordezkarien agintaldia, berriz, bi urtekoa izango da.
3.– Sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkariak irakasle eta ikertzaile horien artean eta artetik aukeratuko dira.
4.– Graduko ikasleen ordezkariak sailak eskolak ematen dituen ikastegietako ikasleen kontseiluen bitartez aukeratuko dira, ikastegietako ikasleen kontseiluen arautegiek xedatutako prozedurari jarraiki.
5.– Beharrezkoa den bitartean, lizentziaturaren 2. zikloko ikasleen ordezkariak sailak eskolak ematen ditueneko ikastegietako ikasleen kontseiluen bitartez aukeratuko dira, ikastegietako ikasleen kontseiluen arautegiek xedatutako prozedurari jarraiki.
6.– Masterreko ikasleen ordezkaria hurrengo atalean, doktoregoko ikasleen ordezkarien hautaketarako ezarriko den moduan hautatuko da.
7.– Doktoregoko ikasleen ordezkaria saileko zuzendariak deituta bi urterik behin, abenduan, egingo den bileran aukeratuko da. Bilera horretara saileko graduondoko programetan matrikulatutako ikasle guztiei deituko zaie. Horretarako, bilerara deitu beharreko ikasleen errolda eskatuko dio saileko zuzendariak hala dagokion zerbitzuari.
3. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 13. artikuluarekiko komunztadura.
Batzorde iraunkorra eratuko da, saileko kontseiluko kideek beren artetik hautatutako kideek osaturik, honako era honetara:
a) Saileko zuzendaria, batzorde buru izango da.
b) Idazkaria.
c) Saileko ataletako koordinatzaileak, halakorik balego.
d) Sailak irakaskuntza irakasten ditueneko lau irakasguneetako bakoitzeko, hau da Basurtu, Gurutzeta, Donostia eta Vitoria/Gasteizko pertsonal irakasle eta ikertzailearen bina ordezkari Ahaleginak egingo dira irakaskuntza arlo bakoitzak, gutxien dela, ordezkari bat izan dezan.
e) Ikasleen ordezkari bat eta
f) Administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari bat.
Batzorde Iraunkorreko kideak hautatzeko era eta kide izateari uzteko arrazoiak oinarrizko arautegian zehaztutakoak izango dira.
4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 14.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Batzorde iraunkorrak ebatzi ahal izango ditu, unibertsitate legeria orokorrak saileko kontseiluaren eskumen esklusiboari esleitzen ez dizkien eginkizunak. Edozelan ere, kontseiluak ezin izango dizkio eskuordetu ez zuzendaria aukeratzeko eskumena, ez arautegia onartzekoa. Zehazkiago, honako hauek izango dira kontseiluaren eskuordetzeaz egingo dituen eginkizunak:
a) Irakaslanak eta berauen balizko aldaketak saileko irakasleei esleitzea.
b) Ikasketen eskaintza proposatzea hirugarren ziklorako, doktoregorako, eta unibertsitateko tituluak (berezkoak edo ez) eskuratzeko beste ikasketetarako.
c) Doktorego-tesiak ebaluatu behar dituzten pertsonak izendatzeko proposamenak onartzea, legeak baimentzen dituen baldintzetan, bai eta bestelako epaimahaietako kideenak ere.
d) Irakasleen eta ikerlarien jarduera eta ekimen ikertzaileak sustatzea.
e) Lanpostu berriak eskatzea eta lanpostuek behar dituzten aldaketak proposatzea.
f) Irakasleen irakaskuntza-jarduera motibazioz adieraztea, irakasleei merituak emanez eta kontratuak berrituz.
g) Zientzia, teknika edo arte-lanak egiteko kontratuak sinatzea, beti ere saileko kontseiluak arlo honetan dituen eskumenen barruan.
h) Hala balegokio, venia docendi-ren emateari buruz aurrez informatzea.
i) Saileko kontseiluak une zehatzerako edo era iraunkorrean eskuordetzen dizkionak indarrean dagoen legeriarekin bat.
2.– Artikulu honetako a) eta e) ataletan jasotako eskumenei dagokienean, erabakiak bete behar dira saileko kontseiluak berretsi edo aldatu bitartean.
3.– Saileko kontseiluko kideek batzorde iraunkorrak hartutako erabakien berri izan behar dute unean-unean.
5. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 18.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Kide anitzeko organoko kideek, dagozkien eginkizunak behar bezala betetzeko, organo bilduaren bileretarako dokumentazioa baliatzeko eskubidea daukate, unean uneko bilera izan aurretik eta, honetarako, saileko idazkariari idatziz eskatzekoa. Dokumentazioa zerbitzuak ematen dituen ikastegira bidaliko diote nahiko denborarekin zertarako eskatu, hartarako erabili ahal izateko. Dokumentazioa sailean egon behar bada, kideei hura eskuratzeko bidea erraztuko zaie, eta sailean bertan kontsultatu ahal izango dute nahiko denborarekin.
6. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 21.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Erabakiak hartu ahal izateko, emandako boto baliodunen artetik gehiengo soila behar izango da, Estatutuek, ikastegiaren arautegiak edo gainerako lege xedapenek beste gehiengoren bat eskatzen ez duten kasuetan izan ezik. Beraz, proposamen bakarra dagoenean, onartua izango da aldeko botoak kontrakoak baino gehiago badira. Bi proposamen badaude, aldeko boto gehien lortzen dituena onartuko da. Proposamenak bi baino gehiago direnean, emandako botoen gehiengo osoa lortzen duena onartuko da; edo, lehenengo botazioan boto gehien lortu dituzten bi proposamenak hartuta, bigarren botazioan boto gehien lortzen dituena. Berdinketa izanez gero, berriro egingo da botazioa; orduan ere berdinketa izanez gero, organoko buruaren kalitate botoak erabakiko du. Zuzendaria segida bi agintaldi baino gehiagotarako hautatu ahal izateko, bestelako hautagaitzarik ez delako, saileko kontseiluko kideen bost herenen gehiengo kualifikatua beharko da lortu.
7. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 21.4 artikuluarekiko komunztadura.
4.– Sailaren organo bilduetako kideren bat bilera batera ezin joango balitz, botoa eskuordetu ahal izango dio organo bereko beste kideren bati, beti ere idatziz saileko idazkariari edo bileraren deialdia egin duen pertsonari jakinarazita, beranduen dela, bilera egin baino 24 ordu lehenago. Idazkian boto eskuordetua jaso duen pertsona ados dagoela jaso beharko da eta pertsona horrek ezin du izan boto eskuordetu bat baino gehiago izan. Botoa eskuordetzeko idazkia kide anitzeko organoaren bilera-aktari erantsiko zaio, eranskin gisa.
8. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ahal ditu segidan. Beste hautagairik aurkeztuko ez balitz, berriro ere hautatu ahal izango da eta, kasu honetan, saileko kontseiluko kideen bost herenen gehiengoa beharko da, seigarren artikuluan ezarri bezala.
9. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Gerta litezkeen baxak idatziz jakinarazi beharko zaizkio organo bilduko idazkariari eta honek, gehienez hilabetearen epean eta betiere organo bilduaren hurrengo bilera baino lehen, baxa honen berri eman beharko dio kide anitzeko organoko buruari eta legokiokeen zerrendako ordezko kideari, honelakorik balitz, jakinarazi organo bilduko kide titular izango dela bera ordezkatuko duen pertsonaren agintaldia amaitu arte.
10. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Baldin eta organo bilduko kide titularra gaixorik egoteagatik edo bestelako kausa justifikatuaz, bileretara joan ezinean balego, egoeraren berri eman beharko dio organo bilduko buruari, gehienez, hamabost egunen epea iragan baino lehen. Aldi baterako baxa jakinarazteko idatziarekin batera, baxa bera egiaztatzen duten dokumentuak agertuko ditu. Kide anitzeko organoko idazkariak, bertako buruak hala eskatuta, ordezkatzearen berri emanen dio kide titularrari dagokion zerrendan dagoen hurrengo kideari.
UPV/EHUko MUSIKA, PLASTIKA ETA GORPUTZ ADIERAZPIDEAREN DIDAKTIKA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpidearen Didaktika sailak Donostiako Irakasleen eskolan du administrazio egoitza (Oñati plaza 3, 20008 Donostia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Honako hauek dira Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpidearen Didaktika sailaren atalak:
a) Bizkaiko campuseko sail atala, egoitza Bilboko Irakasleen eskolan duena.
b) Gipuzkoako campuseko sail atala, egoitza Donostiako Irakasleen eskolan duena.
c) Arabako campuseko sail atala, egoitza Vitoria/Gasteizko Irakasleen eskolan duena.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua, zuzendariak, idazkari akademikoak, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiek eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiek, sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen eta sailari atxikitako bestelako pertsonal irakasle eta ikertzailearen bana ordezkarik bost pertsonako edo zatikiko, sailak irakatsitako ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari batek eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari batek osatuko dute.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko II. atalarekiko komunztadura.
Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpidearen Didaktika sailak batzorde iraunkor bat izango du, eta sailen oinarrizko arautegiak II. atalean zehaztutakoari jarraituta arautuko da.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ahal ditu segidan.
6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko Kontseiluan kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, eta, bete ere, zazpi egunen epean beteko du organoko idazkariari kargua utzik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
UPV/EHUko GIZARTE ZIENTZIEN DIDAKTIKA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Gizarte Zientzien Didaktika Sailak Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan du administrazio egoitza, Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa.
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluko kideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle doktore ez-iraunkor guztiak. Gizarte Zientzien Didaktika Sailari atxikitako gainerako irakasleek ordezkari bat izango dute.
Aipatutakoez gain, Saileko Kontseiluko kideak izango dira, baita ere, ziklo bakoitzeko, ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.5 artikuluaren zehaztapena.
5.– Masterreko ikasleen ordezkaritza Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du kasuan kasuko arautegiak ezarritakoarekin bat etorrita.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi bete ditzake segidan.
5. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, eta, bete ere, 30 eguneko epean beteko du organoko idazkariari kargua utzik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako ikasleek izango duten ordezkaria eta masterretako ikasleena txandaka arituko dira ordezkari lanetan; bigaren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko EKONOMIA APLIKATUA IV SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Ekonomia Aplikatua IV Sailak Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean dauka egoitza (Agirre lehendakariaren etorbidea 83, 48015 Bilbo).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle doktore ez-iraunkor guztiak, sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen hiru ordezkari, sailak ematen duen ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
3. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluaren zehaztapena.
4.– Botoa eskuordetu ahal izango da. Kide anitzeko organoko kideek boto bakar bat izan dezakete eskuordetuta. Organoetako kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsi behar zaio.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ditu segidan.
6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, eta, bete ere, 7 eguneko epean beteko du organoko idazkariari kargua utzik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, eta Saileko Kontseiluan ikasketa horietako ikasleek eta masterretakoek ordezkari bakarra dutenez, ikasle gehien dituen ikasketako ikasleen ordezkaria izango da kontseiluko kide; bigaren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko FINANTZA EKONOMIA I SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Finantza Ekonomia I Sailak Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean du administrazio egoitza (Agirre lehendakariaren etorbidea 83, 48015 Bilbao).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Finantza Ekonomia I Sailak atal hauek ditu:
a) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen sail atala, egoitza ikastegi horretan duena.
b) Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolaren sail atala, egoitza eskola horretan duena.
c) Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolaren sail atala, egoitza eskola horretan duena.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko II. atalaren zehaztapena.
Finantza Ekonomia I Sailak batzorde iraunkor bat izango du, eta Sailen Oinarrizko Arautegiak II. atalean zehaztutakoari jarraituz arautuko da.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek, beren eginkizunetan jarduteko, dokumentazio eta informazio guztia eskatu eta erabiltzeko eskubidea balia dezakete, idatziz eskatu beharko diote saileko idazkariari, edo bide telematikoak erabiliz, organoko zer kidek legitimatzen duen azalduz eta eginkizunak betetzeko eskatutako dokumentazioaren beharra duela gutxieneko justifikazio bat emanez. Sailak duen dokumentazioa eskatu duen pertsonari emango dio, haren legitimazioa egiaztatu ondoren, sailaren idazkaritzan, 15 eguneko epean.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluaren zehaztapena.
4.– Kide anitzeko organoko kideek beren botoa aipatutako organoko beste kide batzuei utz diezaiekete. Organoko kide bakoitzak gehienez boto bakarra eskuordetu dezake. Organoa eratzeko quorumari dagokionez, ez dira kontuan hartuko eskuordetutako botoak. Eskuordetzea idatziz egin eta eranskin gisa sartuko da bilkura aktan.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoetan hartutako erabakiak bide telematikoaz bidaliko zaizkie saileko kide guztiei eta, gehienez, hiru eguneko epean argitaratuko dira sailaren iragarki taula ofizialetan, betiere datuak babesteko indarrean dagoen arautegia zainduta. Edonola ere, organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxienez hilabete egongo direla.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko kide anitzeko organoetan sortzen diren hutsuneak, organoko idazkariari jakinarazten zaionetik, hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiek beteko dituzte, kide anitzeko organoa biltzeko deialdia egin baino lehen.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko GORPUTZ ETA KIROL HEZKUNTZA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Gorputz eta Kirol Hezkuntza sailak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean dauka administrazio-egoitza, Vitoria-Gasteizen, Lasarteko bidea z/g, 01007.
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua, zuzendariak, idazkariak, pertsonal irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle doktore ez-iraunkor guztiek, bana ordezkarik sailari atxikitako gainerako hiru irakasle eta ikertzaileko edo zatikiko, ikasleen ordezkari batek sailak irakasten duen ziklo bakoitzeko eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari batek osatzen dute.
3. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluarekiko komunztadura
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13. artikuluarekiko komunztadura.
Batzorde iraunkorra eratuko da eta zuzendaria, idazkaria, irakasleen bederatzi ordezkari, ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari bat izango ditu osakide, kasu guztietan, kontseiluko kideen artetik hautatuta.
Batzorde Iraunkorreko ordezkariak hautatzeko era eta ordezkari izateari uzteko arrazoiak sailen oinarrizko arautegian ezarritakoak izango dira.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 14. artikuluarekiko komunztadura.
Batzorde iraunkorrak honako eginkizun hauek izango ditu:
1.– Batzorde ezberdinek osatuko lituzketen proposamen guztiak eztabaidatu eta, hala dagokionean, onestea, saileko kontseiluari helarazteko.
2.– Premiaz tratatu beharreko eskabideak onetsi eta helaraztea, saileko kontseiluko kideen banakako eskubideak eta igurikimenak inola ere kaltetu barik eta kontseiluak berretsi beharrekoak direlarik.
3.– Oro harturik, batzorde iraunkorrak kontseiluak aldian-aldian eskuordetuko lizkiokeen eginkizunak gauzatuko ditu, arestian kontseiluan onetsita.
4.– Bere pertsonalaren irakaskuntza-zama eta litezkeen aldaketak esleitzea, irakaskuntzaren esleipenaz eta behin behineko atxikipenaz den indarreko arautegiari jarraiki. Erabakiak betearazleak izango dira, saileko kontseiluak berretsi edo aldatu arte.
5.– Lanpostu berriak eskatzea eta lanpostuek behar dituzten aldaketak proposatzea. Erabakiak betearazleak izango dira, saileko kontseiluak berretsi edo aldatu arte.
6.– Saileko kontseiluko kideek batzorde iraunkorrak hartutako erabakien berri izan behar dute unean-unean.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehenengo deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean hamabost minututako tartea egongo da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, beren ordezkoek.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluarekiko komunztadura.
4.– Arautegi honek botoa kide anitzeko organoko beste kideen esku uzteko aukera onartzen du, salbu eta hauteskunde prozesuetan. Kide anitzeko organoko kide bakoitzak beste baten ordez baino ezin izango du eman botoa. Organoko kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsiko zaio.
8. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Erabakiak hiru egun baliodunen epean argitaratu beharko dira beranduen jota tokian tokiko iragarki taula ofizialean eta posta elektronikoaz, datuak babesteko legeria errespetaturik betiere. Edozelan ere, organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxien dela hilabete daudela jendaurrean.
9. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da. Segidako bi agintaldiren muga ezartzen da bestelako baldintzarik gabe, nahiz eta segidako hirugarren edo beranduagoko agintaldiren bat egin liteke, unean uneko hauteskunde prozesuan gehiengo absolutua lortuz gero.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, saileko kontseiluan ikasketa horietako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria eta masterretako ikasleena txandaka arituko dira, urte batean bat eta bestean, bestea; bigarren zikloko ikasleen ordezkaria ikasleen kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko ESTRATIGRAFIA ETA PALEONTOLOGIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Estratigrafia eta Paleontologia Sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean dauka egoitza (Sarriena auzoa, z.g., 48940 Leioa).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak, irakasle ez-iraunkor doktore guztiak, eta sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat.
Aipatutakoez gain, ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari batek eta administrazio eta zerbitzuetako langile guztien ordezkari batek osatuko dute kontseilua.
3. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituta.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute, beren eginkizunak aurrera eramateko, saileko idazkaritzan dauden dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko. Horretarako, eskaria egin beharko diote idatziz idazkari akademikoari eta horrek eskatutako informazioa bidaliko die, gehienez ere zazpi eguneko epean
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluaren zehaztapena.
4.– Botoa eskuordetzeko aukera egongo da Saileko bilera guztietan (ohiko bileretan, ezohiko bileretan eta premiazkoetan). Kide anitzeko organoko kideek boto bakar bat izan dezakete eskuordetuta. Organoko kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsiko zaio.
6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere zazpi eguneko epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean horretarako arrazoiak emanda, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsia izan ahalko da haren behin-behineko ordezkoa; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko dira saileko idazkaritzan, kide anitzeko organoaren bilera baino gutxien dela 72 ordu lehenago.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako bigarren zikloko ikasleek izango duten ordezkaria eta masterretako ikasleena txandaka arituko dira ordezkari lanetan; bigaren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko FARMAZIA ETA ELIKAGAIEN ZIENTZIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Farmazia eta Elikagaien Zientzia Sailak Farmazia Fakultatean dauka egoitza (Unibertsitateko ibilbidea 7, 01006 Gasteiz).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak. Sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileek ordezkari bat izango dute talde horretako bost kideko.
Aipatutakoez gain, ikasleen bi ordezkarik eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari batek osatuko dute kontseilua.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.5 artikuluaren zehaztapena.
5.– Masterreko ikasleen ordezkaria saileko zuzendariak deituta bi urterik behin, abenduan, egingo den bileran aukeratuko da. Bilera horretara saileko master ofizialetako programetan matrikulatutako ikasle guztiei deituko zaie. Lizentziaturak desagertzen ez diren artean, masterreko ikasleen ordezkarietako bat lizentziaturako bigarren zikloko ikaslea izango da, eta bestea masterreko ikaslea.
4. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.
Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saileko Batzorde Iraunkorra kontseiluko kideek osatuko dute. Honako hauek izango dira batzordeko kide: saileko zuzendaria, batzordeko buru izango dena; idazkaria; administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat; ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bat; eta irakasle iraunkorren bederatzi ordezkari.
Batzorde Iraunkorreko ordezkariak Sailen Oinarrizko Arautegian adierazitako moduan aukeratuko dira, eta ordezkari izateari utzi beharko diote arautegi horretan araututako arrazoiren bat gertatzen denean.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute, beren eginkizunak aurrera eramateko, saileko idazkaritzan dauden dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko, aldez aurretik eskari idatzia eginda, paperean edo posta elektronikoz, idazkari akademikoari. Sailak haren esku jarriko du dokumentazioa, gehienez ere hamabost (15) eguneko epean, saileko Idazkaritzan.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Hartutako erabakiak, beranduen jota, hiru egun balioduneko epean argitaratuko dira saileko iragarki ohol birtualean eta posta elektronikoz bidaliko zaizkie organoko kide guztiei, betiere datuak babesteko legeriak dioena errespetatuta Horretarako, sailak hartutako erabakien zerrenda jasoko duen ziurtagiria egingo du idazkariak. Organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxien dela hilabete egongo direla ikusgai.
8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan edo Batzorde Iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere hilabeteko epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko edo Batzorde Iraunkorreko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean horretarako arrazoiak emanda, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsia izan ahalko da haren behin-behineko ordezkoa, baldin eta titularrak ezingo badu bete eginkizun hori hiru hilabetean edo denbora luzeagoan; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko dira saileko zuzendaritzan, egoera hori eragin duen gertaera izan denetik gehienez ere 15 eguneko epean.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketetako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko FARMAKOLOGIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Farmakologia Sailak Bizkaiko Campuseko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean du administrazio egoitza.
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluko kideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle doktore ez-iraunkor guztiak, eta Farmakologia Sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen bi ordezkari.
Aipatutakoez gain, Kontseiluko kideak izango dira, baita ere, graduko ikasleen bi ordezkari, masterrekoen bi eta doktoregokoen beste bi, eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.
Hauek izango dira Farmakologia Saileko Batzorde Iraunkorra -kontseiluko kideek osaturik- osatuko duten kideak: buru izango den zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaileen sei ordezkari, horietatik bost irakasle eta ikertzaile iraunkorren artetik eta irakasle eta ikertzaile doktore ez-egonkorren artetik aukeratuko dira, eta seigarrena sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen artetik.
Batzorde Iraunkorreko kideak izango dira, baita ere, ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen beste ordezkari bat.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 14.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Batzorde Iraunkorrak Saileko Kontseiluaren eginkizun guztiak izango ditu, eskumenak eskuordetuta, ondorengoak izan ezik: zuzendaria aukeratu, sailaren arautegia onartu eta aldatu, irakasleei behin betiko irakats betebeharrak esleitu, irakasle eta ikertzaileei, ikertzaile edo ikertaldeei lokalak eman, doktoregoaren arduraduna eta masterrarena izendatu.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Medikuntza eta Odontologia Fakultatean eta Farmazia Fakultatean dauden Farmakologia Sailaren iragarki tauletan jartzea izango da hartutako erabakiak argitaratzeko prozedura, gehienez hiru egun balioduneko epean egingo dena, betiere datuak babesteko indarrean dagoen arautegia errespetatuta. Edonola ere, organoko buruak eta idazkariak bermatu beharko dute publizitatearen eraginkortasuna, baita hartutako erabakien publizitateak hilabete batez gutxienez iraun dezan ere, publizitatea argitaratu denetik kontatzen hasita.
6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2. artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan edo Batzorde Iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere hamabost eguneko epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3. artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko edo Batzorde Iraunkorreko titularrak kanpoan edo gaixorik egon eta, oro har, horretarako justifikatutako arrazoiak daudenean, eta baldin eta kargua hiru hilabetez edo hortik gora bete gabe utzi behar badute, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiek bete dezakete haien tokia. Horretarako, egoera horren berri eman beharko diote organoko buruari arrazoiak azalduta edo egiaztagiriak erantsita.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, masterreko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko FRANTSES FILOLOGIA SAILEKO ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Frantses Filologia Sailak Letren Fakultatean dauka egoitza (Unibertsitateko ibilbidea 7, 01006 Vitoria-Gasteiz).
2. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ditu segidan.
4. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere hilabeteko epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
5. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Bestalde, Saileko Kontseiluko kide titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean horretarako arrazoiak emanda, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak izango da haren behin-behineko ordezkoa, betiere, titularrak urtebetetik gora utziko badu kargua bete gabe. Ordezkapena gauzatu ahal izateko, horrelako egoeraren batean dauden titularrek horren berri eman beharko diote organoko buruari, arrazoiak azalduta eta egiaztagiriak erantsita.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako ikasleek izango duten ordezkaria eta masterretako ikasleena txandaka arituko dira ordezkari lanetan; bigaren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko BALIOEN FILOSOFIA ETA GIZARTE ANTROPOLOGIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Balioen filosofia eta gizarte antropologia sailak Filosofia eta hezkuntza zientzien fakultatean du administrazio egoitza (Tolosa hiribidea 20, 20018 Donostia).
2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua zuzendariak, idazkariak, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiek eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiek osatuko dute. Balioen filosofia eta gizarte antropologia sailari atxikitako gainerako irakasleek ordezkari bat izango dute talde horretako hiru kideko eta zatikiko.
Aipatutakoez gain, ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bik eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari batek osatuko dute kontseilua.
3. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 18.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Organo bilduko kideek eskubidea dute, beren eginkizunak behar bezala beteko badituzte, saileko idazkaritzaren esku den dokumentazio eta informazio guztia eskatu eta erabiltzeko, administrazio idazkaritzari aldez aurretiko idazkia igorrita eta datu pertsonalak babesteko indarreko arautegia beti ere errespetatuz. Eskaria egin denetik, 7 egunen epea egongo da informazio hori eskuratzeko.
4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 23.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Saileko Kontseiluak hartzen dituen erabakiak saileko iragarki oholetan emango dira argitara, beranduen jota hiru egun baliodunen epean eta, betiere, datuak babesteko legeriak dioena errespetatuta. Edonola ere, kontseiluko idazkariak eta presidenteak erabakiak argitaratu egiten direla bermatu behar dute, eta argitaratu eta hilabetez daudela jendaurrean gutxienez.
5. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi bete ahalko ditu segidan.
6. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko kontseiluan edo batzorde iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere zazpi egunetako epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek saileko kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; bestea, antzinako ikasketetako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, ikasleen kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko FISIKA APLIKATUA II SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Fisika aplikatua II sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean dauka administrazio egoitza (Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa, Bizkaia).
2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua, zuzendariak, idazkariak, pertsonal irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak, irakasle doktore ez-iraunkor guztiek eta sailari atxikitako gainerako hiru irakasle eta ikertzaileko bana ordezkarik osatzen dute.
Aipatutakoez gain, ikasleen bana ordezkari ziklo bakoitzeko eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat izango dira kontseiluko kide.
3. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 7. artikuluarekiko komunztadura.
Saileko zuzendaria hautatzeko, onartuko da botoa aldez aurretik ematea, Hauteskundeei buruzko arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituta.
4. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko kontseiluan sortzen diren hutsuneak hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiek beteko dituzte, idazkaria hutsunearen jakitun jartzen denetik bost egunen epean.
5. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 4.3 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko kontseiluko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean horretarako arrazoiak emanda, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsia izan ahalko da haren behin-behineko ordezkoa; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko dira saileko idazkaritzan, kide anitzeko organoaren bilera baino gutxien dela 24 ordu lehenago.
UPV/EHUko MATERIA KONDENTSATUAREN FISIKA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Materia Kondentsatuaren Fisika Sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean du administrazio egoitza (Sarriena auzoa, z.g., 48940 Leioa).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluko kideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak, irakasle doktore ez-iraunkor guztiak eta sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat.
Aipatutakoez gain, Saileko Kontseiluko kideak izango dira, baita ere, ziklo bakoitzeko, ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
3. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituta.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute, beren eginkizunak aurrera eramateko, saileko idazkaritzan dauden dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko. Horretarako, idatzizko eskaria aurkeztu beharko diote saileko zuzendariari edo idazkariari. Eskatutako informazio eta dokumentazioa bidaliko dute pertsona horiek, zazpi eguneko epean, gehienez.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluaren zehaztapena.
4.– Botoa Saileko Kontseiluko beste baten edo batzuen eskuetan utz daiteke. Eskuordetze hori idatziz egin eta bilkuraren aktari erantsiko zaio.
6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2. artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, eta, bete ere, 7 eguneko epean beteko du organoko idazkariari kargua utzik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko edo Saileko Batzorde Iraunkorreko titularrak kanpoan edo gaixorik daudenean eta, oro har, bertan ez daudenean, horretarako arrazoiak emanda, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak izan daitezke haien behin-behineko ordezkoak; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko dira saileko zuzendaritzan edo idazkaritzan, kide anitzeko organoaren bilera baino 72 ordu lehenago gutxienez.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako ikasleek izango duten ordezkaria eta masterretako ikasleena txandaka arituko dira ordezkari lanetan; bigaren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko FISIOLOGIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Fisiologia Sailak UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean dauka egoitza.
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak.
Fisiologia Sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileek ordezkari bat izango dute talde horretako hiru kideko.
Aipatutakoez gain, ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bik eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bik osatuko dute kontseilua.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.
1.– Fisiologia Saileko Batzorde Iraunkorra kontseiluko kideek osatuko dute. Honako hauek izango dira batzordeko kide: saileko zuzendaria, batzordeko buru izango dena; idazkaria; eta irakasle eta ikertzaileen hamar ordezkari (irakasle funtzionarioen, lan kontratudun irakasle iraunkorren eta irakasle ez-iraunkor doktoreen artetik aukeratutako zortzi ordezkari eta sailari atxikitako gainerako irakasleen artetik aukeratutako bi).
Batzorde Iraunkorreko kide izango dira, era berean, ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, biak kontseiluko kideen artetik aukeratuak.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoko kideek eskubidea dute, beren eginkizunak aurrera eramateko, saileko idazkaritzan dauden dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko, aldez aurretik eskari idatzia eginda idazkari administratiboari, betiere 48 orduko epean, eta errespetatuta datuak babesteko legeriak dioena.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluaren zehaztapena.
4.– Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat izan dezake eskuordetuta. Organoko kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsiko zaio.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ditu segidan.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan edo Batzorde Iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere zazpi eguneko epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketetako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko GENETIKA, ANTROPOLOGIA FISIKOA ETA ANIMALIEN FISIOLOGIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean du administrazio egoitza (Sarriena auzoa, z/g, 48940 Leioa).
2. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituta.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 14.1 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluaren eginkizunak Batzorde Iraunkorrak ditu eskuordetuta, salbu eta Sailen Oinarrizko Arautegiko 12.1 artikuluaren a), d), i) eta n) letretan jasotakoak. Kasu jakin batzuetan, Saileko Kontseiluak aipatutako artikuluaren d) eta i) letretako funtzioak eskuordetu ditzake, baina, kasu horretan, kideen botoen gehiengo absolutua beharko da aurkeztutako proposamenak onartzeko.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Lehenengo eta bigarren deialdiaren artean 15 minutuko tartea egongo da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, haien ordezkoek.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluaren zehaztapena.
4.– Botoa Saileko Kontseiluko beste baten edo batzuen eskuetan utz daiteke. Eskuordetze hori idatziz egin eta bilkuraren aktari erantsiko zaio.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoetan hartutako erabakiak posta elektronikoaz bidaliko zaizkie saileko kide guztiei eta, gehienez, hiru egun balioduneko epean argitaratuko dira sailaren iragarki taula ofizialetan, betiere datuak babesteko indarrean dagoen arautegia zainduta. Edonola ere, organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxienez hilabete egongo direla.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi bete daitezke segidan, salbu eta hirugarren edo ondorengo agintaldietarako Saileko Kontseiluko kideen botoen % 70eko gehiengo kualifikatua lortzen bada.
8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean sortzen diren hutsuneak hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiek beteko dituzte hamabost eguneko epean, organoko idazkariari jakinarazten zaionetik kontatzen hasita.
9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko kontseiluko edo batzorde iraunkorreko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean horretarako arrazoiak emanda, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsia izan ahalko da haren behin-behineko ordezkoa; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko dira saileko idazkaritzan, kide anitzeko organoaren bilera baino gutxien dela 72 ordu lehenago.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko KOMUNIKAZIOEN INGENIARITZA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Komunikazioen Ingeniaritza sailak Ingeniaritzarako Goi Eskola Teknikoan dauka administrazio egoitza (Urkixo zumarkalea, z.g., 48013 Bilbao, Bizkaia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua zuzendariak, idazkariak, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiek eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiek osatuko dute. Komunikazioen Ingeniaritza sailari atxikitako gainerako irakasleek ordezkari bat izango dute talde horretako hiru kideko.
Aipatutakoez gain, kontseiluko kideak ere izango dira ziklo bakoitzeko, ikasleen bi ordezkari eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, kidego honetako hiru kideko.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.5 artikuluarekiko komunztadura.
5.– Masterreko ikasleen ordezkaritza ikasleen kontseiluak aukeratuko du kasuan kasuko arautegiak ezarritakoarekin bat etorrita.
4. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluarekiko komunztadura.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13 artikuluarekiko komunztadura.
Komunikazioen Ingeniaritza saileko batzorde iraunkorrak, kontseiluko kideek osaturik, zuzendaria izango du buru eta idazkaria eta pertsonal irakasle eta ikertzailearen zortzi ordezkari izango ditu osakide.
Honez gain, batzorde iraunkorreko kide ere izango dira ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari bat, kasu biotan, kontseiluko kideen artetik hautatuta.
Batzorde iraunkorreko ordezkariak hautatzeko era eta izaera hori galtzeko zioa sailen oinarrizko arautegian ezarritakoak izanen dira.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 14.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Batzorde iraunkorrak ondoren zerrendaturiko eginkizun hauek izango ditu, saileko kontseiluak eskuordetuta:
a) Saileko irakasleei irakats betebeharrak eta haien balizko aldaketak esleitzea, UPV/EHUko gobernu kontseiluak onartutako indarreko arautegiari jarraiki.
b) Lanpostu berriak eskatzea eta lanpostuek behar dituzten aldaketak proposatzea.
c) Ikasketa-planaren barruan, irakasgaien oinarrizko programak ezartzea.
d) Masterreko, doktoregoko eta gainerako ikasketetako eskaintzak proposatzea, unibertsitateko berezko tituluetako ikasketak izan edo ez.
e) Doktorego-tesiak ebaluatu behar dituzten pertsonak izendatzeko proposamenak onartzea legeak baimentzen dituen baldintzetan, bai eta bestelako epaimahaietako kideen izendapenak onartzea ere.
f) Urteko txosten ekonomikoa, saileko irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren memoria, eta jarduera-plana onestea.
g) Irakasleen eta ikertzaileen ikerketa-jarduerak eta ekimenak bultzatzea eta koordinatzea.
h) Baimena ematea zientzia, teknika edo arte lanak egiteko kontratuak sinatzeko, bere eskumenen eremuan.
i) Hala balegokio, venia docendi-ren emateari buruz aurrez informatzea.
j) Saileko kontseiluak unean une eskuordetuko liokeen beste edozein eginkizun.
a), b), d) eta f) ataletan zehaztutako eginkizunen inguruan, hartutako erabakiak ez dira betearazleak izango saileko kontseiluak berretsi edo aldarazi arte.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehenengo deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean, bost minututako tartea egon beharko da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, beren ordezkoek.
8. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ahal ditu segidan.
9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko kontseiluan eta batzorde iraunkorrean sortzen diren hutsuneak hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiek beteko dituzte, gehien dela, zazpi egunen epean, organoko idazkariari jakinarazten zaionetik kontatzen hasita.
10. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko kontseiluko edo batzorde iraunkorreko titularrak kanpoan edo gaixorik badago eta, oro har, horretarako justifikatutako arrazoiak daudenean, eta baldin eta kargua hiru hilabetez edo hortik gora bete gabe utzi behar badute, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiek bete dezakete haien tokia. Horretarako, egoera horren berri eman beharko diote organoko buruari arrazoiak azalduta edo egiaztagiriak erantsita. Jakinarazpen hauek, beranduen, organo bilduaren bilera egin baino 3 egun lehenago.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek saileko kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, ikasleen kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko INGENIARITZA NUKLEARRA ETA JARIAKINEN MEKANIKA SAILA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika Sailak Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan du administrazio egoitza.
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluko kideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak, irakasle doktore ez-iraunkor guztiak eta sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat.
Aipatutakoez gain, Saileko Kontseiluko kideak izango dira, baita ere, ziklo bakoitzeko, ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
3. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, eta, bete ere, gehienera ere hilabeteko epean beteko du organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
4. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3. artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko titularrak kanpoan edo gaixorik egon eta, oro har, horretarako justifikatutako arrazoiak daudenean, eta baldin eta kargua urtebetez edo hortik gora bete gabe utzi behar badute, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiek bete dezakete haien tokia. Horretarako, egoera horren berri eman beharko diote organoko buruari arrazoiak azalduta edo egiaztagiriak erantsita.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako ikasleek izango duten ordezkaria eta masterretako ikasleena txandaka arituko dira ordezkari lanetan; bigaren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko INGENIARITZA KIMIKOA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Ingeniaritza kimikoa sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean dauka administrazio egoitza (Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa, Bizkaia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko Kontseiluko kideak dira zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak, irakasle doktore ez iraunkor guztiak eta sailari atxikitako irakasle eta ikertzaile guztiak, sailean irakaskuntza zamarik esleituta dutelarik.
Honez gain, kontseiluko kide ere izango dira sailari atxiki eta irakaskuntza zamarik ez duten gainerako pertsonal irakasle eta ikertzailearen ordezkari bat, irakaskuntza ziklo bakoitzeko ikasleen bana ordezkari eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari bat.
3. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluarekiko komunztadura.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13. artikuluarekiko komunztadura.
Ingeniaritza kimikoa saileko batzorde iraunkorra kontseiluko kideek osatuko dute eta, zehazkiago, zuzendariak, bertako buru izango dena, idazkariak eta pertsonal irakasle eta ikertzailearen bederatzi irakaslek, irakasle eta ikertzaile iraunkorren artean eta irakasle eta ikertzaile ez iraunkorren artean hautatuta.
Honez gain, batzorde iraunkorreko kide ere izango dira ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari bat, kasu biotan, kontseiluko kideen artetik hautatuta.
Batzorde iraunkorreko ordezkariak hautatzeko era eta izaera hori galtzeko zioa sailen oinarrizko arautegian ezarritakoak izanen dira.
5. artikulua.– sailen oinarrizko arautegiko 14.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Batzorde iraunkorrak eginkizun hauek izango ditu eskuordetuta:
a) Doktorego tesiak ebaluatu behar dituzten pertsonak izendatzeko proposamenak onartzea legeak baimendutako baldintzetan, bai eta bestelako epaimahaietako kideak izendatzekoak ere (irakaskuntza plazak balioesteko epaimahaiak izan ezik).
b) Irakasleen eta ikerlarien jarduera eta ekimen ikertzaileak sustatzea.
c) Irakasleen irakaskuntza-jarduera motibazioz adieraztea, irakasleei merituak emanez eta kontratuak berrituz.
d) Baimena ematea zientzia, teknika edo arte lanak egiteko kontratuak sinatzeko, bere eskumenen eremuan.
e) Saileko kontseiluak, aldian-aldian, eskuordetutakoak, zuzendaria aukeratzeko ez eta sailaren arautegia onartzeko eskumena ezin eskuordetuzkoak izanik.
f) Venia docendi emateari buruzko aurretiko txostena egitea.
6. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 19.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehenengo deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Lehenengo eta bigarren deialdiaren artean 15 minutuko tartea egongo da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, beren ordezkoek.
7. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi bete ahalko ditu segidan.
8. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko kontseiluan edo batzorde iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere zazpi egunetako epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
9. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 4.3 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko kontseiluko edo batzorde iraunkorreko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean horretarako arrazoiak emanda, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsia izan ahalko da haren behin-behineko ordezkoa; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko zaizkie saileko zuzendariari eta idazkariari, kide anitzeko organoaren bilera baino gutxien dela 24 ordu lehenago.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, saileko kontseiluan ikasketa horietako ikasleek eta masterretako ikasleen ordezkaritza ikasle kopururik handiena ordezkatzen duenak gauzatuko du; bigarren zikloko ikasleen ordezkaria ikasleen kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko HIZKUNTZA ETA SISTEMA INFORMATIKOAK SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Sailak Informatika Fakultatean du administrazio egoitza (Manuel Lardizabal pasealekua 1, 20018 Donostia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8. artikuluaren zehaztapena.
Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Sailak hiru sail atal ditu: Honakoak dira:
a) Gipuzkoako Campuseko Sail Atala -Gipuzkoan dauden ikastegiak biltzen dituena-, egoitza Informatika Fakultatean duena (Manuel de Lardizabal pasealekua 1, 20018 Donostia).
b) Bizkaiko Campuseko Sail Atala -Bizkaian dauden ikastegiak biltzen dituena-, egoitza Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan duena.
c) Arabako Campuseko Sail Atala -Araban dauden ikastegiak biltzen dituena-, egoitza Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan duena (Nieves Cano 12, 01006 Vitoria-Gasteiz).
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluko kideak: zuzendaria, idazkaria eta sailari atxikitako ikertzaile eta irakasle guztiak.
Aipatutakoez gain, Saileko Kontseiluko kideak izango dira, baita ere, ziklo bakoitzeko, ikasleen bi ordezkari eta administrazio eta zerbitzuetako langile guztiak.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.5 artikuluaren zehaztapena.
5.– Masterreko ikasleen ordezkariak sailak eskolak ematen dituen ikastegietako ikasleen kontseiluen bitartez aukeratuko dira, ikastegietako ikasleen kontseiluen arautegiek xedatutako prozedurari jarraituta.
5. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituta.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13 artikuluaren zehaztapena.
Hauek izango dira Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saileko Batzorde Iraunkorra -kontseiluko kideek osaturik- osatuko duten kideak: buru izango den zuzendaria, idazkaria, sail ataletako koordinatzaileak eta irakasle eta ikertzaileen bederatzi ordezkari. Ez dira aintzat hartuko sail ataletako koordinatzaileak Batzorde Iraunkorreko kide guztiak zenbatzerakoan.
Batzorde Iraunkorreko kideak izango dira, baita ere, ikasleen ordezkari bat eta Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren ordezkari bat, eta biak aukeratu beharko dira kontseiluko kideen artetik.
Batzorde Iraunkorreko ordezkariak hautatzeko era eta izaera hori galtzeko zioak Sailen Oinarrizko Arautegiak ezarritakoak izango dira.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute, beren eginkizunak aurrera eramateko, saileko idazkaritzan dauden dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko. Horretarako, idatzizko eskaria aurkeztu beharko diote idazkari akademikoari eta horrek informazioa igorriko du zazpi eguneko epean, gehien jota.
8. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta, gehienez, hiru agintaldi bete ditzake segidan. Hirugarren agintaldirako, erroldan daudenetatik % 50ek baino gehiagok eman beharko diote botoa.
9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan edo Batzorde Iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere zazpi eguneko epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
10. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko edo Batzorde Iraunkorreko titularrak kanpoan edo gaixorik egon eta, oro har, horretarako justifikatutako arrazoiak daudenean, baldin eta bi hilabetetik gora agertu behar ez badute, hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak bete dezake haren tokia. Horretarako, modu fede emaileaz jakinarazi beharko da gertaera hori gauzatu baino bi egun lehenago gutxienez.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketetako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko HIZKUNTZALARITZA ETA EUSKAL IKASKETAK SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailak Letren Fakultatean du administrazio egoitza (Unibertsitateko ibilbidea 5, 01006 Vitoria-Gasteiz).
2. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituta.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 14.1 artikuluaren zehaztapena.
Batzorde Iraunkorrak Saileko Kontseiluaren eginkizun guztiak izango ditu, eskumenak eskuordetuta, ondorengoak izan ezik:
a) Zuzendaria hautatu.
b) Sailaren arautegia onartu.
c) Urteko txosten ekonomikoa onartu.
d) Sailaren irakaskuntza eta ikerketa memoria onartu.
e) Urteko irakats eskaintza programatu eta ebaluatzeko irizpideak onartu.
f) Lanpostuen zerrendan aldaketak egiteko proposatu.
4. artikulua: Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena
1.– Kide anitzeko organoak balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo absolutua egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Lehen eta bigarren deialdien artean 10 minutuko tartea egongo da. Edonola ere, beharrezkoa izango da organoko burua eta idazkaria egotea, edo, bestela, horien ordezkoak.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluaren zehaztapena.
4.– Botoa eskuordetzeko aukera izango da. Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat eskuordetu dezake. Botoaren eskuordetzea idatziz egin beharko da, zehaztuz zer aztergaitan eragingo duen eta sor litezkeen gaietan ere erabiltzerik dagoen. Eskuordetzea bileraren aktan sartu beharko da eranskin gisa.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ditu segidan.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko LOGIKA ETA ZIENTZIAREN FILOSOFIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Logika eta Zientziaren Filosofia sailak Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean du administrazio egoitza (Tolosa hiribidea 70, 20018 Donostia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua, zuzendariak, idazkari akademikoak, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiek eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiek, sailari atxikitako gainerako pertsonal irakasle eta ikertzailearen hiru kideetatik bana ordezkarik, sailak ematen duen ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari batek, xedapen iragankorrak ezarritakoa salbu, eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari batek osatuko dute.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehenengo deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bien artean hogei minututako tartea egon beharko da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, beren ordezkoek.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ahal ditu segidan.
5. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko Kontseiluan kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, eta, bete ere, zazpi egunen epean beteko du organoko idazkariari kargua utzik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek saileko kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; bestea, antzinako ikasketetako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, ikasleen kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko MAKINA ETA MOTOR TERMIKOAK SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Makina eta motor termikoak sailaren administrazio-egoitza Bilboko Ingeniaritzarako Goi Eskola Teknikoan dago, Urkixo zumarkalean kokaturik, z/g, 48013 Bilbao.
2. artikulua.– UPV/EHUko hauteskundeen arautegi orokorreko 7. artikuluarekiko komunztadura.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituta.
3. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko II. atalarekiko komunztadura.
Makina eta motor termikoak sailak batzorde iraunkor bat izango du, eta sailen oinarrizko arautegiak II. atalean zehaztutakoari jarraituta arautuko da.
4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 19.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehenengo deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean, hamabost minututako tartea egon beharko da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, beren ordezkoek.
5. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 23.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Erabakiak hiru egun baliodunen epean argitaratu beharko dira beranduen jota tokian tokiko iragarki taula ofizialean, eta datuak babesteko legeria errespetaturik betiere. Edonola ere, kontseiluko idazkariak eta presidenteak erabakiak argitaratu egiten direla bermatu behar dute, eta argitaratu eta gutxienez bi hilabetez daudela jendaurrean.
6. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ahal ditu segidan.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, saileko kontseiluan ikasketa horietako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria eta masterretako ikasleena txandaka arituko dira, urte batean bat eta bestean, bestea; bigarren zikloko ikasleen ordezkaria ikasleen kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko MATEMATIKA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Matematika Sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean du administrazio egoitza (Sarriena auzoa, z/g, 48940 Leioa).
2. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituta.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko II. atalaren zehaztapena.
Matematika Sailak batzorde iraunkor bat izango du, eta Sailen Oinarrizko Arautegiak II. atalean zehaztutakoari jarraituta arautuko da.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoak balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo absolutua egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Lehen eta bigarren deialdien artean 10 minutuko tartea egongo da. Edonola ere, beharrezkoa izango da organoko burua eta idazkaria egotea, edo, bestela, horien ordezkoak.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4. artikuluaren zehaztapena.
4.– Botoa eskuordetzeko aukera izango da. Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat eskuordetu dezake. Eskuordetze hori gauzatzeko saileko zuzendariari mezu elektroniko bat bidaliz egin daiteke, azalduz noren esku uzten den botoa, Saileko Kontseilua noiz bilduko den eta eskuordetutako botoak zer aztergaitan eragingo duen. Botoaren eskuordetzea idatziz egin beharko da eta bileraren aktan sartu eranskin gisa.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ditu segidan.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko ENPRESEN ANTOLAKUNTZA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Enpresen antolakuntza sailak Bilboko Ingeniaritzarako goi eskola teknikoan du administrazio egoitza.
2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 8.1 artikuluarekiko komunztadura.
Enpresen antolakuntza sailak sail atal bat ezarri du Gipuzkoako campusean, egoitza Donostiako Unibertsitate eskola politeknikoan duelarik.
3. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua, zuzendariak, idazkariak, pertsonal irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle doktore ez-iraunkor guztiek, sailari atxikitako gainerako hiru irakasle eta ikertzaileko bana ordezkarik bat, sailak irakasten duen ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari batek eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari batek osatzen dute.
4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 13. artikuluarekiko komunztadura.
1.– Enpresen antolakuntza saileko batzorde iraunkorrak, kontseiluko kideek osaturik, zuzendaria izango du buru eta idazkaria, sail ataletako koordinatzaileak eta pertsonal irakasle eta ikertzailearen bederatzi ordezkari izango ditu osakide.
2.– Batzorde iraunkorreko kide izango dira, era berean, ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari bat, biak kontseiluko kideen artetik aukeratuak.
3.– Batzorde iraunkorraren ordezkariak hautatzeko era eta izaera hori galtzeko zioak sailen oinarrizko arautegiak ezarritakoak izanen dira.
5. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 14. artikuluarekiko komunztadura.
1.– Batzorde iraunkorrak eskuordetuta izango ditu saileko kontseiluaren eginkizun guztiak, zuzendaria aukeratzekoa eta sailaren arautegia onartzekoa izan ezik.
2.– Saileko kontseiluko kideek batzorde iraunkorrak hartutako erabakien berri izan behar dute unean-unean.
6. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 18.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute euren eginkizunak aurrera eramateko beharrezkoa izan ditzaketen dokumentazioa eta informazioa eskatu eta eskuratzeko. Eskaria kide anitzeko organoko buruari egingo diote idatziz, eta hark idatzi hartu eta 10 egun balioduneko epean emango dio erantzuna eskariari. Ezinezkoa izanez gero eskaria onartzea, kide anitzeko organoko buruak erantzun arrazoitua eman beharko du epe berean.
7. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 23.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Organo bilduak hartutako erabakiak, beranduen, hiru egunetara iragarri beharko dira jendaurrean iragarkien taulan jarrita, pertsonen intimitatea behar bezala gordeta eta datuen babeserako indarreko arautegia errespetatuz. Organoko idazkari akademikoak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta, gutxien dela, hilabetea dirautela jendaurrean.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria eta masterretako ikasleena txandaka arituko dira, urte batean bat eta bestean, bestea; bigaren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko KAZETARITZA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kazetaritza sailaren egoitza administratiboa Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean dago (Sarriena auzoa z/g 48940 Leioa, Bizkaia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1. Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak, sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat, sailak irakaskuntza ematen duen ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 11.f) artikuluaren zehaztapena.
f) Organoaren elkarren segidako edo txandakako lau bileratara justifikatu gabe huts egitea.
4. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean, hamabost minutuko tartea egon beharko da. Nolanahi ere, organoa balioz eratzeko, ezinbestekoa izango da organoko burua eta idazkaria bileran egotea edo, bestela, beren ordezkoak.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluaren zehaztapena.
4.– Hauteskundeetan izan ezik, onartu egiten da botoa eskuordetzeko aukera. Boto eskuordetzak idatziz jaso behar dira, eta bilerako aktari erantsi. Organoko buruari posta elektronikoz jakinarazi beharko zaio botoa eskuordetzeko asmoa, eta nori eskuordetuko zaion botoa.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Erabakiak hiru egun balioduneko epean argitaratu beharko dira beranduen jota, eta datuak babesteko legeria errespetaturik betiere. Organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxien dela hilabete bat egongo direla ikusgai. Erabakiak Idazkaritzako egoitzaren iragarki oholean argitaratuko dira eta kide anitzeko organoko partidei web-aren bidez bidaliko zaie.
8. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ditu segidan.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako ikasleek izango dituzten ordezkariak eta masterretako ikasleenak txandaka arituko dira ordezkari lanetan; bigaren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko OINARRIZKO PSIKOLOGIA PROZESUAK ETA HAIEN GARAPENA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena Sailak Psikologia Fakultatean dauka egoitza (Tolosa hiribidea 70, 20018 Donostia-San Sebastián).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkari akademikoa, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak, sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat, sailak ematen duen ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 11.f) artikuluaren zehaztapena.
f) Kide anitzeko organoko kideak ordezkari izateari utziko dio elkarren segidako bi bileratara edo txandakako hiru bileratara justifikatu gabe huts eginez gero.
4. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 14.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Batzorde Iraunkorrak ondoko eginkizunak izango ditu Saileko Kontseiluak eskuordetuta:
a) Irakasgaien oinarrizko programak ezartzea, kasuan kasuko ikasketa planaren barruan.
b) Hirugarren zikloko, doktoregoko eta unibertsitateko gainerako berezko ikasketetako eskaintzak proposatzea, kasuan kasuko proposamenak eginez eta euren gain dituzten programen ezarpen eta koordinazio akademikoaz arduratuz. Edonola ere, doktoregoko programetako irakats zama eragindako Saileko Kontseilua entzun ondoren esleitu behar da.
c) Doktorego tesiak ebaluatu behar dituzten pertsonak izendatzeko proposamenak onartzea legeak baimentzen dituen baldintzetan, bai eta bestelako epaimahaietako kideen izendapenak onartzea ere.
d) Irakasleei eta ikertzaileei ikerketa eginkizunetan eta ekimenetan laguntzea.
e) Irakasleen lanari buruzko txosten arrazoituak egitea, irakaskuntza merezimenduak eskuratu eta kontratuak berritze aldera.
f) Bere eskumenen esparruan, Gobernu Kontseiluak onartutako arautegiarekin bat, Estatutuetako 141. artikuluan zehaztutako kontratuak egiteko baimena ematea, zientziaren, teknikaren edo artearen alorreko lanak egiteko.
g) Venia docendi eman behar bada, aurrez jakinaraztea.
h) Beharrezko bitartekoak sortu eta ekimenak egitea, saileko jardunaren kalitatea sustatu eta hobetzeko, baita gestio eraginkorra bermatzeko ere Europako, Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko programen baitan. Horretarako, Unibertsitatean ezarritako ebaluazio prozesuak sustatu eta horietan parte hartu behar dute.
i) Euskararen eta gaztelaniaren erabilera normal eta ofiziala bermatzea, bere eskumenen eta eginkizunen eremuan.
j) Sailaren funtzionamendu onerako beharrezko dien aholku batzorde bereziak sortzea eta bertan behera uztea.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluaren zehaztapena.
4.– Botoa kide anitzeko organoko beste kide bati eskuordetu ahal izango zaio. Kide anitzeko organoko kideek boto bakar bat izan dezakete eskuordetuta. Organoetako kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsi behar zaio.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ditu segidan.
8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean sortzen diren hutsuneak hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiek beteko dituzte, idazkaria hutsunearen jakitun jartzen denetik hamabost eguneko epean.
9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko edo Batzorde Iraunkorreko titularra kanpoan edo gaixorik egon eta, oro har, horretarako justifikatutako arrazoiak daudenean, hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak bete dezake haren tokia. Horretarako, ez agertzeko arrazoiak egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko dira saileko Idazkaritzan, kide anitzeko organoaren bilera egin baino 48 ordu lehenago gutxienez.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko KIMIKA ANALITIKOA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kimika Analitikoa Sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean du administrazio egoitza (Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa, Bizkaia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8. artikuluaren zehaztapena.
Kimika Analitikoa Sailak bi sail atal ditu:
a) Farmazia Fakultatean egoitza duen Arabako Campuseko Sail Atala. Bertakoak dira campus horretako ikastegiei atxikita dauden Kimika Analitikoa Saileko irakasle eta ikertzaileak.
b) Zientzia eta Teknologia Fakultatean egoitza duen Bizkaiko Campuseko Sail Atala. Bertakoak dira campus horretako ikastegiei atxikita dauden Kimika Analitikoa Saileko irakasle eta ikertzaileak.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluko kideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak, irakasle eta ikertzaile doktore ez-iraunkor guztiak eta sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat bost kideko, sailak irakaskuntza ematen duen ziklo bakoitzeko ikasleen bi ordezkari eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko II. atalaren zehaztapena.
Kimika Analitikoa Sailak batzorde iraunkor bat izango du, eta Sailen Oinarrizko Arautegiak II. atalean zehaztutakoari jarraituta arautuko da.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoak balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo absolutua egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Lehen eta bigarren deialdien artean 15 minutuko tartea egongo da. Edonola ere, beharrezkoa izango da organoko burua eta idazkaria egotea, edo, bestela, horien ordezkoak.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi bete ditzake segidan.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketen bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko KIMIKA ORGANIKOA I SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1. Kimika Organikoa I Sailak Kimika Fakultatean du administrazio egoitza (Manuel Lardizabal pasealekua 3, 28018 Donostia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8. artikuluaren zehaztapena.
Kimika Organikoa I Sailak ikastegiko sail atal bat du Farmazia Fakultatean (Unibertsitateko ibilbidea 7, 01006 Vitoria-Gasteiz).
3. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituta.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko II. atalaren zehaztapena.
Kimika Organikoa I Sailak batzorde iraunkor bat izango du, eta Sailen Oinarrizko Arautegiak II. atalean zehaztutakoari jarraituta arautuko da.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3. artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta ezin izango du horren segidan agintaldirik bete.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketetako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko ZOOLOGIA ETA ANIMALIA ZELULEN BIOLOGIA SAILA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean du administrazio egoitza (Sarriena auzoa, z/g, 48940 Leioa, Bizkaia).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluko kideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak. Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileek ordezkari bat izango dute.
Aipatutakoez gain, Saileko Kontseiluko kideak izango dira, baita ere, ziklo bakoitzeko, ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.5 artikuluaren zehaztapena.
5.– Masterreko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko II. atalaren zehaztapena.
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Sailak batzorde iraunkorra izango du, eta Sailen Oinarrizko Arautegiak II. atalean zehaztutakoari jarraituta arautuko da.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoak balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo absolutua egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Lehen eta bigarren deialdien artean 15 minutuko tartea egongo da. Edonola ere, beharrezkoa izango da organoko burua eta idazkaria egotea, edo, bestela, horien ordezkoak.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluaren zehaztapena.
4.– Kide anitzeko organoko kide bakoitzak, gehienez, boto bat eskuordetu dezake. Eskuordetzea idatziz adierazi eta bilerako aktari erantsi beharko zaio.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Saileko kide guztiei posta elektronikoz eman eta Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Sailaren iragarki taulan jartzea izango da hartutako erabakiak argitaratzeko prozedura, gehienez hiru egun balioduneko epean egingo dena, betiere datuak babesteko indarrean dagoen arautegia errespetatuta. Edonola ere, organoko presidentziak eta idazkaritzak bermatu beharko dute publizitatearen eraginkortasuna, baita hartutako erabakien publizitateak hilabete batez gutxienez iraun dezan ere, publizitatea argitaratu denetik kontatzen hasita.
8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan edo Batzorde Iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, eta, bete ere, hilabeteko epean beteko du organoko idazkariari kargua utzik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita, eta, beti ere, organoaren hurrengo bilera egin baino lehen.
9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko edo Batzorde Iraunkorreko titularra kanpoan edo gaixorik egon eta, oro har, horretarako justifikatutako arrazoiak daudenean, hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak bete dezake haren tokia. Horretarako, ez agertzeko arrazoiak egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko dira saileko Idazkaritzan, kide anitzeko organoaren bilera egin baino 24 ordu lehenago gutxienez.

RSS