
189. zk., 2012ko irailaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (176 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4307
3/2012 FORU ARAUA, Ekainaren 12ko Gipuzkoako Lurralde Historikoko zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua aldatzeari buruzkoa.
GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK
Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela «Ekainaren 12ko 3/2012 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua aldatzeari buruzkoa», eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.
Donostia-San sebastián, 2012ko ekainaren 12a.
Diputatu nagusia,
Martin Garitano Larrañaga.
HITZAURREA
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aldaketari buruzko abenduaren 26ko 5/2011 Foru Araua onartu zuten. Bertan, besteak beste, honako hau onartu zen: Batzar Nagusien parte-hartzea zerga zigorrak barkatzeko prozeduretan.
Zigorren barkamenaren jardunbidearen aldaketaren ondorioz, Batzar Nagusiak bezalako erakundea prozedura horietan parte hartzera bultzatzen da eta, horrenbestez, batzarkide taldeek teknika-prestaketa eta ezagutza berezia izan beharko dute. Horrek Gipuzkoako Batzar Nagusiei dagozkion legebiltzar zein politika ardurekin ez du bat egiten. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak du zigorrak ezartzeko gaitasuna eta, are gehiago, prozedura horiek zuzen eta zorrotz balioztatzeko giza baliabide zein baliabide teknikoak ditu.
Bestalde, prozeduraren aldaketak taldeak behartzen ditu zigorraren barkamenaren eskatzailearen espediente administratiboaren ezagutza sakona izatera, pentsatutako erabakia zorroztasunez hartzeko. Gainera, batzarkide taldeei isilpeko informazioa ematen zaie eta horrek datuak babesteko legea urra dezake.
Artikulu bakarra.– Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauko 194. artikuluko 3.a) apartatua aldatzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Zerga zehapen irmoak honako hauek bakarrik barkatu ahal izango dituzte grazia bidez:
a) Diputatuen Kontseiluak, Batzar Nagusiak aldez aurretik horren jakinaren gainean izanda, Ogasun eta Finantza Departamentuak onespenaren aldeko proposamena egiten duenean, barkamen eskaera kudeaketa edo ikuskapeneko zerga prozedura beretik eratorritako zehapenei buruzkoa izanik eta 6.000 euroko edo hortik gorako zenbateko metatua izanik».
AMAIERAKO XEDAPENA
Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean jarriko da indarrean.
RSS