Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2012ko irailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4280

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 27koa, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialaren bidez irakasteko 2012-2013 ikasturterako aurreikusitako diru-laguntzen kopuru osoa aldatzen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketako sailburuaren 2012ko maiatzaren 22ko Aginduaren (2012ko maiatzaren 31ko EHAA) 13 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Aginduak aipatzen dituen laguntzak finantzatzeko 603.700 euro izango dira, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen kontura. Agindu horren bidez, Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei eskaintza partzialeko modalitatean 2012-2013 ikasturtean heziketa-zikloak irakasteko baimena eta diru-laguntza eskatzeko deia egiten da.

Bestetik, aipatutako artikuluak dioenez, aurreikusitako kopuru osoa areagotu egin daiteke eskatutako dirulaguntzen guztirako zenbatekoa kontuan harturik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean beste laguntza-egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuak ahitu gabe geratu badira.

Diru-laguntza horiek emateko deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita, aurrekontu-programan kreditua edukita, eta lehen aipatutako 2012ko maiatzaren 22ko Aginduaren 13. artikuluari jarraituta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Laguntza horiek finantzatzeko 2012-2013 ikasturteko deialdian aurreikusitako diru-kopuru osoari 14.797 € gehitzea; beraz, laguntza horiek finantzatzeko 618.497 € izatea.

Zenbateko honetatik 247.398,80 € ordainketa-kredituei dagozkie eta 371.098,20 € konpromezu-kredituei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 27a.

Izenpea eskuordetzearen bitartez (2011-09-23ko Ebazpena),

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala