Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2012ko irailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4200

EDIKTUA, konponketa eta kalte-ordainei buruz bideratutako 135/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 135/08 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Leioako Estartetxe kaleko 7, 9 eta 11 zenbakietako Jabekideen Erkidegoa.

Abokatua.

Prokuradorea: Rodriguez.

Demandatua: Tomas Jauregui Viteri, Javier Fernandez Landeta eta Inmobiliaria Ikea, S.L.

Gaia: Konponketa eta kalte-ordainak eskatzen dira.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

1.– Ezetsi egiten dut Leioako Estartexe kaleko 7, 9 eta 11 zenbakietako jabekide-erkidegoaren prozesu-ordezkaritzak jarritako demanda, Javier Fernández Landetaren aurkakoa, eta, beraz, absolbitu egiten dut demandatua haren aurka jarritako demandako uzietatik.

2.– Ezetsi egiten dut Leioako Estartexe kaleko 7, 9 eta 11 zenbakietako jabekide-erkidegoaren prozesu-ordezkaritzak jarritako demanda, Tomás Jauregui Viteriren aurkakoa, eta, beraz, absolbitu egiten dut demandatua haren aurka jarritako demandako uzietatik.

3.– Baietsi egiten dut, funtsean, Leioako Estartexe kaleko 7, 9 eta 11 zenbakietako jabekide-erkidegoaren prozesu-ordezkaritzak jarritako demanda, Inmobiliaria Ikea, S.L.ren aurkakoa. Beraz, 7. ezkaratzeko 4. B etxebizitzan, 9. ezkaratzeko 4. B etxebizitzan eta 11. ezkaratzeko 1.C, 3.B eta 4.C etxebizitzetan obra egiterakoan egindako akatsak guztiz konpontzera kondenatzen dut demandatua, Trespaderne andreak egindako peritu-txostenaren arabera.

4.– Baietsi egiten dut, funtsean, Leioako Estartexe kaleko 7, 9 eta 11 zenbakietako jabekide-erkidegoaren prozesu-ordezkaritzak jarritako demanda, Inmobiliaria Ikea, S.L.ren aurkakoa. Beraz auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 19.430 euro gehi demanda jarri zen egunetik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesak, PZLren 576. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

5.– Auzi jartzaileari ezartzen zaizkio kostuak, Landeta jaunak eta Jauregui jaunak eskatuta; gainerako kostuak Inmobiliaria Ikea, S.L.ri ezartzen zaizkio.

Inmobiliaria Ikea, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0701.0000.00.0135.08. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2012ko maiatzaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala