Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2012ko irailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4198

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 225/11 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Eibarko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 225/11 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Jennie Gepsabel Gabin-ek eskatuta hasi da, Manuel de Jesus Santos Santos-en aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

30/12 EPAIA
Epailea: Cristina Vicente Notario.
Lekua: Eibar (Gipuzkoa).
Eguna: 2012ko otsailaren 14a.
Alderdi demandatzailea: Jennie Gepsabel Gabin Cabrera.
Abokatua: Juan Manuel Loidi Yurrita.
Prokuradorea: Luis Echaniz Aizpuru.
Alderdi demandatua: Manuel de Jesus Santos Santos.
Abokatua.
Prokuradorea.

Judizioaren gaia: dibortzioa.

EPAITZA

Azaldutakoaren indarrez:

– Jennie Gepsabel Gabinn Cabreraren izenean eta ordez Echaniz Aizpuru prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten da, eta ondorioz,

– Jennie Gepsabel Gabin Cabrerak eta Manuel de Jesús Santos Santosek osatutako ezkontza, dibortzioa dela-eta, deuseztaturik geratzen da, eta ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratuko da.

– Ez da etxebizitzarik, zeinaren gainean erabakirik hartu behar den.

– Guraso-ahalaren titularitatea bi gurasoena izango dela erabakitzen da, baina guraso-ahal horretaz ama esklusiboki baliatuko dela erabakitzen da. Amari izendatu zaio adingabekoaren zaintza eta jagoletza.

Manuel de Jesús Santos Santosek badu eskubidea alaba bisitatzeko eta bai haren konpainian egoteko ere; betiere, bisita atontzeko, 10 eguneko aurrerapenaz amari abisua emanez gero, eta adingabekoaren eskolako eta eskolaz kanpoko aktibitateei traba ez egitekotan; baina, auzi-jartzailearen eta alabaren baimenik gabe, ez du izango eskubiderik bere etxean alabak gaua igarotzeko. Asteburu birik behin, ostiral arratsaldean ikastetxetik ateratzen denetik igandeko 20:00etara arte (gaua berekin igarotzea adostuz gero); eta larunbat eta igandeetan 11:00etatik 20:00etara eta ostiraletan ikastolatik ateratzen denetik 20:00etara. Hartzeko lekua ikastetxea izango da, eta entregatzekoa amaren etxebizitza. Eskolako oporretarako eta zubietarako erregimen bera ezartzen da, salbu eta gurasoek adostasunez eta adingabekoaren alde beste akordio hobe bat egin.

Telefonoz edo beste edozein bitarteko erabiliaz umearekin komunikatzeko eskubidea ere izango du, nahi deun bestetan.

Adingabekoak gaixotasunik edo sintomarik badu, berehalakoan jakinarazi beharko zaio beste gurasoari, eta honek bisitatu eta konpainia egin ahal izango dio, hura dagoen tokian eta mugarik gabe.

Mantenu-pentsioa dela-eta, alabaren aldeko 150 euroko zenbatekoa ordaindu beharko dio Jennie Gepsabel Gabin Cabrera-ri Manuel de Jesús Santos Santos-ek, hilabeteko bakoitzeko lehen hamar eguen barruan, andre horek izendatutako kontu korrontean.

2012ko urtarrilaren 1etik harako ondorioekin urtero eguneratuko da pentsio hori, Estatistikaren Institutu Nazionalak edo hura ordezkatzen duen erakundeak onartutako 2011ko KPIren arabera; eta hori eten egingo da, alaba adinez nagusi izanik ekonomikoki burujabea denean.

Adingabekoak sortzen dituen aparteko gastuak gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte, gastu horiek sortzeko, guraso bien adostasuna beharko da.

Honako hauek hartuko dira aparteko gastutzat: arrunt gisa jasota ez daudenak, esate baterako, ortodontia, oftalmologia eta podologia arlokoak eta bai asegururen batek edo estaldura medikuren batek kontenplatzen ez dituen gastu medikuak.

Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1836 0000 00 0225 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Manuel de Jesus Santos Santos demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau Eibarren (Gipuzkoa), 2012ko otsailaren 23an.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala