Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2012ko irailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4195

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 556/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), 556/09 prozedura arrunta bideratu da, Banco Santander, S.A. banketxeak eskatuta, Ines Ayerdi Bilbaoren eta Laura Maria Bilbao Barrenechearen en aurka, zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horretan, epaia eman da, eta hauek dira idazpuruak eta epaitzak:

92/12 EPAIA
Epaia ematen duen eskualdeko epailea: Angela Fernandez Zabalegui andrea.
Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).
Eguna: bi mila eta hamabiko uztailaren bia.
Alderdi demandatzailea: Banco Santander, S.A.
Abokatua: Jose Manuel Cortes Tames.
Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.
Alderdi demandatua: Ines Ayerdi Bilbao eta Laura Maria Bilbao Barrenechea.
Abokatua.
Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Ángel María Echaniz Aizpuru auzitegiko prokuradoreak Banco Santander, S.A. banketxearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Inés Ayerdi Bilbao eta Laura María Bilbao Barrenetxea auzi-iheslarien aurkakoa. Horregatik, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak: 2.748,52 euro, eta legezko interesak, demanda jarri zenetik ordainketa erabat egin arte sortutakoak. Inés Ayerdi Bilbao auzi-jartzaileari diru-zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut: 1.736,28 euro eta legezko interesak, demanda jarri zenetik ordainketa erabat egin arte sortutakoak.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan, 1832.0000.04.0556.09 zenbakian. Diru-sarreraren agirian, kontzeptua idazteko eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko uztailaren bian.

Eta Ines Ayerdi Bilbao eta Laura Maria Bilbao Barrenechea demandatuei jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko uztailaren hogeita hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala