Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2012ko irailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4094

EDIKTUA, 27/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 27/11 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatiba.
Abokatua: Iñigo Aramburu Abaceta.
Prokuradorea: Alcain.
Demandatua: Irun Tir SL.
Gaia: judizio arrunta.

Aipatutako judizioan epaia eman da 2012ko uztailaren 23an. Hauek dira xedapenak:

EPAITZA

Baietsi egiten dut epaitegietako prokuradore Margarita Alcain Goicoecheaak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesian den Irun Tir, S.L.–ren aurkakoa. Hortaz:

1.– Alderdien artean 2007ko ekainaren 14an izenpetutako finantza errentamendua (kamioiaren traktu ibilgailua, Man marka, 18444 FLS eredua, 3003FRTK matrikula) suntsitutzat deklaratzen dut.

2.– «Irun Tir, S.L.» merkantila kondenatzen dut auzi-jartzaileari hamabi mila ehun eta hemeretzi euro eta berrogeita hamaika zentimo (12.119,51) ordaintzera, gehi zenbateko horren interesak urteko %24ko interes nominalarekin —2009ko azaroaren 19tik epai honen egunera arte—; eta urteko interes berberak epai egunetik aurrera, PZLaren 576. artikuluko interesen ordainez.

3.– Kamioiaren traktu ibilgailua (Man mrka, 18444 FLS eredua, 3003FRTK matrikula) berehala itzultzera kondenatzen dut tako «Irun Tir, S.L.» merkantila.

4.– Alderdi demandatua prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Epai hau ez da irmoa.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 195900000004002711. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko uztailaren hogeita hiruan.

Irun Tir SL demandatuaren egungo egoitza non dagoen ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikulua betez (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2012ko uztailaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala