Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2012ko irailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4088

EDIKTUA, zor-aitorpenari buruz bideratutako 18/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 18/12 prozedura arrunta.
Demandatzailea: FCE Bank PLCren Espainiako sukurtsala.
Abokatua: Manuel Ángel Pinto Álvarez.
Prokuradorea: Alday.
Demandatua: Manuel Andres Caso Cordoves.
Gaia: zorra aitortzea.

Judizio horretan epaia eman zen 2012-07-10ean, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Rosa Alday Mendizabal prokuradoreak, FCE Bank PLCren Espainiako sukurtsalaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Manuel Andres Caso Cordovesen aurkakoa. Horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua:

a) 8.797,48 euro;

b) Berandutza-interesak, hitzartutako tasaren araberakoak, hain zuzen ere, ordainketa-luzapena amaitu zen egunetik (2011ko urriaren 20a) auzi-jartzaileari zor zaion guztia ordaindu arte sortutakoak.

c) Judizioaren kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4.708. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Manuel Andres Caso Cordoves demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko uztailaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala