Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2012ko irailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4087

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko 2078/12 prozeduraren ondoriozkoa (apelazioa).

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia - 2. Sekzioa.
Errekurtsoa: apelazioa, 2078/12 prozedura arrunta.
Errekurtsogilea: Francisco Javier de Vicente Chivite eta beste batzuk.
Abokatua: Paulo Ruiz Hourcadette.
Prokuradorea: Maria Pilar Oyaga Urrea.
Alderdi errekurritua: Donostiako Garajes de Garro Eneako Jabe Erkidegoa eta Rosa Micaela Morla Luengo.
Gaia: judizio arrunta.

Errekurtso horretan epaia eman da. Haren idazpuruak eta epaitzak honako hau diote, hitzez hitz::

«227/12 EPAIA
Jaun/andreak.
Ane Maite Loyola Iriondo.
M.ª Teresa Fontcuberta de Latorre.
Felipe Peñalba Otaduy.

Donostia, bi mila eta hamabiko ekainaren hogeita bederatzia.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 2. Sekzioak, goian zehaztu jaun-andreek osatutakoak, apelazio-izapideetan ikusi ditu Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, zenbateko bat erreklamatzeko, bideratutako 478/2006 judizio arrunteko auto zibilak. Eskatzailea, demandatu eta apelatu den Donostiako Garajes de Garro Eneako jabe-erkidegoa izan da, Eugenio Areitio Zatarain prokuradoreak ordezkatuta eta Francisco Javier Olaverri Zazpe letraduak defendatuta, honako hauek aurka: Francisco Javier de Vicente Chivite eta beste batzuk, demandatuak eta apelatzaileak, Pilar Oyaga Urrea prokuradoreak ordezkatuta eta Paulo Ruiz Hourcadette letraduak defendatuta, Rosa Micaela Morla Luengo, demandatua eta apelatua, Eider Mujika Agirre prokuradoreak ordezkatuta eta María Asunción Asteasuinzarra Egües letraduak defendatuta, Miren Argia Bontigui Iguiñiz, José Antonio Bonet Nuñez, María Baigorrotegui Jacue, José Antonio Roncal Peón, María Asunción Elzaurdia Picabea, Ignacio Michelena Echeverria, Maria de La Asunción Guillenea Miguel, Antonia Gutiérrez Rodríguez, Jesús María Zárate Fuente, Alicia Díez García, Elena Lopetegui Olasagasti, Miguel Otaño Obergozo, Francisco Pérez Pérez, María Dolores Fabeiro Rodríguez, Rosa María Lacambra Rada, Blanca Imizcoz Ordóñez, Germán Orbegozo Orbegozo, María Ángeles Echarri Ganuza, José Ramón Echezortu Arrizabalaga, María del Pilar García Amiano, Irene Elordi Aristondo, guztiak ere demandatuak, eta, auzi-ihesean diren Lucío González Cordobilla eta Rosario Osorno Cordobilla demandatuak. Guztia ere, 2012ko apirilaren 12an aipatu epaitegiak emandako epaiaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoa dela-eta.

«EPAITZA

Zati batean baiesten dut Francisco Javier de Vicente Chivite eta beste batzuen ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiak 478/2006 autoen gainean 2011ko apirilaren 12an emandako epaiaren aurkakoa. Hori dela eta, epai hori errebokatu egiten dut, baina zati honi dagokionez soil-soilik: demandatuei, Rosa Morla Luengori salbu, ez zaizkie lehen auzialdiko kostuak ezarriko; errekurritutako epaiaren gainerako ebazpenak daudenean geratzen dira.

Gora-jotze honetan sortutako kostuei buruzko berariazko ebazpenik ez da hartu.

Itzul bekio Francisco Javier de Vicente Chiviteri errekurritzeko aurkeztutako gordailua; hartarako, itzulketa-agindua emango du jatorrizko epaitegiko idazkari judizialak.

Ebazpen honen kontra, kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hogei eguneko epean, auzitegi honetan, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. artikuluan jasotako kasuetan. Aurkeztu ahal izango da, orobat, arau-hausteko errekurtso berezia, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 469. artikuluan jasotako kasuetan, baina errekurtso hori aurkeztu ahalko da baldin eta Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. artikuluaren 1. eta 2. puntuetan aipatutako ebazpenen aurkako kasazio-errekurtsoa ez bada aurkezten.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.»

Maria Asuncion Elzaurdia Picabea, Antonia Gutierrez Rodriguez, Maria Rosario Osorno Cordovilla eta Lucio Gonzalez Cordobilla demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko uztailaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala