
159. zk., 2012ko abuztuaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 2 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HERRIZAINGO SAILA
3752
IRAGARKIA, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen Indarkeria, Arrazakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea haustearren irekitako zehapen-espediente batean —beherago zehaztua— Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako ebazpena jakinarazteko dena.
Ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da lortu, eta iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan.
Hori guztia argitara ematen da interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta honako hau adierazten zaio:
1.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Herrizaingo sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan.
2.– Zehapenari dagokion zenbatekoa beherago zehaztutako banku-kontuetariko batean sartu behar da, eta zehapen-espedientearen zenbakia adierazi:
2097/0178/13/0010960765, Caja Vital Kutxa, Gasteizko bulego nagusia.
2095/0631/51/9101163091, Bilbao Bizkaia Kutxa, Bilboko bulego nagusia (Kale Nagusia 23).
2101/0381/04/0010772283, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Donostiako bulego nagusia (Garibai kalea).
Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazten badizugu ebazpen hau, hurrengo hilaren 5era edo hurrengo egun baliodunera arte, egin beharko duzu ordainketa. Jakinarazpena 16tik hilaren bukaera bitartean egiten badizugu, ordea, hurrengo hilaren 20ra edo hurrengo egun baliodunera arte egin beharko duzu ordainketa.
Zehapenari dagokion zenbatekoa gorago adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidez ordainaraziko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Gora jotzeko errekurtsoa jarriz gero, errekurtso horri buruzko ebazpena jakinarazten edo, hala badagokio, horren ustezko ukapena gertatzen den egunean hasiko da ordaintzeko epea, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. eta 117. artikuluetan.
3.– Jakinarazten dizugu erreferentziako zehapen-espedienteari buruzko datuak bidali dizkiogula Zehapen Estatuko Erregistroari, hala xedatuta baitago Kirolean Bortizkeriaren, Arrazismoaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren aurka egiteko Araudia onetsi duen 2010 otsailaren 26ko 203/2016 Errege Dekretuaren 77. artikuluan.
4.– Ebazpenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 16a.
Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.
RSS