
159. zk., 2012ko abuztuaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (159 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3751
EDIKTUA, 350/12 falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Mikel Beunza Urtasunek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,
Fede eta lekukotza ematen dut: 350/12 falta-judizioan, epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:
«55/12 EPAIA
Irun (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko apirilaren hogeita laua.
Nik, Laura de Lorenzo Aracamak, hiri honetako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, ikusi ditut agintaritzaren aurkako begirune-falta dela-eta bideratutako 350/12 falta-judizioko autoak. Alderdiak hauek izan dira: Ministerio Fiskala; salatzaileak, Ertzaintzako 12145 eta 15367 zenbakidun agenteak; eta salatua, Jeremy Neff.
EPAITZA
Ordena publikoaren aurkako falta baten egile denez (Zigor Kodea, 634. art.), Jeremy Neff kondenatzen dut egunean 7 euroko kuota ordaintzera 40 egunetan zehar. Horretaz gain, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du, eta, horren ondorioz, kuota bi ordaindu barik uzten duen bakoitzean askatasun gabeko egun bat izango du. Kostuak ere kondenatuari ezartzen dizkiot, berariaz.
Epaia irmoa denean, isuna ordainketa bakar batean pagatu beharko du kondenatuak, eta, horretarako, epaiaren betearazpenean kuota mugaeguneratuak ordaintzeko adierazten den egunean agertu beharko du. Ordaintzen ez badu, ordea, zigorra betetzeko denbora igarotakoan, berehalakoan kenduko zaio askatasuna, epai honen xedapen zatian ezarritako erantzukizun pertsonal subsidiarioari jarraituz».
Jasota gera dadin, eta, gaur egun helbide ezagunik ez duen Jeremy Neff-i epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut idazki hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko ekainaren seian.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS