
159. zk., 2012ko abuztuaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3748
EDIKTUA, 458/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 458/11 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.
Abokatua.
Prokuradorea: Echaniz.
Demandatua: Emilia Lucia Rios Leal.
Gaia: betebeharrak: zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2012-06-04an, eta hau da epaitza:
Emilia Lucia Ríos Leal ondearen aurka, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut; eta auzi-jartzaileri honako hauek pagatzera kondenatzen dut andre hori: sei mila ehun eta laurogeita hamalau euro eta hirurogeita bat zentimo (6.193,61), eta demandako lehen eskaeran zehaztutakoarekin bat itundutako interesak. Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua».
Emilia Lucia Rios Leal demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, hogei egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Azpeitia (Gipuzkoa), 2012ko ekainaren 11.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS