Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2012ko abuztuaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3747

EDIKTUA, 463/11 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 3. Sekzioa.
Errekurtsoa: 463/11 apelazio-errekurtsoa.
Alderdi apelatzailea: Gernikako Iturburuko kaleko 7-11ko Jabekideen Erkidegoa.
Alderdi apelatua (apelatuak): Pablo Aberasturi Azula, Jose Maria Careaga Anduiza, Alfonso Hernandez Lasa, Manuel Sobron Cristobal eta Udetxea, S.L.
Gaia: Zerbait egiteko obligazioa.

Aipatu errekurtsoan ebazpena autoa eman da, eta haren xedapenezko honela dio hitzez hitz:

Gauza epaituaren –erroilu honen jatorria ere badenaren– salbuespenezko izaera baietsiaz, Gernika-Lumoko 4. ZLUP-k emandako Autoaren aurka, Gernikako Iturburuko kaleko 7-11ko Jabekideen Erkidegoaren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa bidezko dela erabaki du Salak. Eta aipatu ebazpena errebokatu egiten du; prozeduraren estadio honetan ez da egokia gauza epaituaren salbuespeneko izaera; eta Auzialdiko Epaitegira itzultzen dira jarduketak, epaitegi horrek prozedura ireki eta aurrea egin dezan. Guztiarekin ere, bi auzialdietariko baten ere, ez da hartzen kostuen gaineko erabakirik,

Errekurritzeko aurkeztutako gordailua itzul bekio Gernikako Iturburuko kaleko 7-11ko Jabekideen Erkidegoari; hartarako,,jatorrizko epaitegiko idazkari judizialak itzulketa-agindua emango du.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Auto honen bidez erabaki, agindu eta izenpetu du goian azaltzen den magistratuak. Fede ematen dut.

Udetxea demandatu apelatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua betez (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko ekainaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala