Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2012ko abuztuaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
3746

AGINDUA, 2012ko ekainaren 19koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, zeinen bidez diru-laguntzak jasotzeko deialdia egiten baita. Diru-laguntzok 2012ko ekitaldian emateko dira, honako helburu hauekin: talde teknikoei eustea, drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako programak garatzea, eta arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egitea.

Drogamendekotasunen arloko prebentzio, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeak 4. artikuluko 3. paragrafoan ezartzen du Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak udalekin beharrezko lankidetza-harremanak egingo dituela drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako jarduerak garatzeko.

Lehendakariaren urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua bigarren aldiz aldatzeko denak, eta Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko dekretua aldatzen duen martxoaren 22ko 43/2011 Dekretuak, Osasun eta Kontsumo Sailari eman diote drogamendekotasunen arloko eskumena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak bere 51. artikuluaren 2. paragrafoan finkatzen du sailburuak organo eskudunak direla, besteak beste, arauak onartzeko eta beren esparruetan diru-laguntzak emateko.

Deialdi honen bidez, interesa duten erakundeek diru-laguntzen programa honetako izapide guztiak modu telematikoan egiteko aukera sustatzen jarraitu nahi da. Horretarako, prozedura bat sartuko da, honako arau hauei jarraikiz: otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua, Administrazio Elektronikoari buruzkoa; sinadura elektronikoaren abenduaren 19ko 59/2003 Legea, Informazioaren Gizarteari Bultzada emateko Neurrien abenduaren 28ko 56/2007 Legeak aldatua; ekainaren 22ko 11/2007 Legea, herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzkoa, eta azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretua, aurrekoa garatzen duena; apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroak sortzeari, antolatzeari eta funtzionatzeari buruzkoa; Informatika eta Telekomunikazioen zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa –Platea– ezartzen duen dokumentua onartzen duena.

Horri jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN KOMUNAK

1. artikulua.– Helburua.

Agindu honen xedea da drogamendekotasunen eta beste mendekotasun batzuen eremuan 2012. urtean emango diren diru-laguntzen deialdia egitea. Laguntza horiek, hain zuzen ere, drogamendekotasunen prebentziorako udal-taldeak mantentzeko, drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako udal proiektu espezifikoak garatzeko eta arrisku eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko emango dira.

Hauek dira agindu honen bidez lortu nahi diren helburu orokorrak:

– Eusko Legebiltzarrak 2012ko apirilaren 4an onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Mendekotasunen VI. Planaren lehentasunezko ildoetan hobekien txertatuta dauden programak eta proiektuak mantentzea. Plana eskuratzeko, bi bide daude: bat, Droga Gaietako Zuzendaritzaren orrian sartzea, http://www.osakidetza.euskadi.net/; bestea, Mendekotasunen VI. Plana eskatzea Droga Gaietako Zuzendaritzari.

– Behar berriak azaltzea eta, behar horiek kontuan hartuta, horiei erantzungo dieten proiektu berriak bultzatzea.

– Proiektuak eta programak hobetzen laguntzea eta, horretarako, esku hartzeko protokoloen diseinu eta sistematizazio prozedurei jarraitzea.

2. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1.– Agindu honen bidez araututako diru-laguntzak eskuratzea bateragarria da jarduera bera finantzatzeko Administrazio berak edo beste batzuek edo beste erakunde publiko zein pribatu batzuek ematen dituzten beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk eskuratzearekin. Diru-laguntzen zenbatekoak, gehi, hala badagokio, beste administrazio, erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituzten diru-laguntza edo laguntzen zenbatekoak, ezingo du sekula erakunde onuradunak egin behar duen jardueraren kostua gainditu.

2.– Aurrekoaren ondorioetarako, eskabidearekin batera, helburu bera lortzeko bestelako finantzaketa-iturrien (edo halakorik ez izatearen) eta iturri horien eta, hala badagokio, oraindik ebatzi gabe dauden laguntza-eskaeren zenbatekoaren ardurapeko aitorpena aurkeztu behar da.

3.– Jasotako laguntzaren eta diru-laguntzen zenbatekoa, guztira, onartutako jardueraren aurrekontua baino gehiago bada, gehiegi emandako kopuru hori kendu egingo zaio eman beharreko diru-laguntzari.

3. artikulua.– Laguntzak elektronikoki izapidetzea.

1.– Diru-laguntza hauek izapidetzeko baliabide elektronikoak erabiltzea araututa dago hauen bidez: ekainaren 22ko 11/2007 Legea, herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzkoa; azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretua, aipaturiko Legea garatzen duena; otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua, Administrazio Elektronikoari buruzkoa; eta apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroak sortzeari, antolatzeari eta funtzionatzeari buruzkoa.

2.– Laguntza hauek izapidetzeko baliabide elektronikoak erabiltzeko jarraibideak Drogamendekotasunen arloan eskumena duen erakundeak euskadi.net-en duen egoitza elektronikoan argitaratuko dira: http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckdrog06/es/contenidos/ayuda_subvencion/cap2_manten_eq_tec_2012/es_ayuda/ficha_procedimiento.html, http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckdrog06/es/contenidos/ayuda_subvencion/cap3_des_pr_prevencion_2012/es_ayuda/ficha_procedimiento.html eta http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckdrog06/es/contenidos/ayuda_subvencion/cap4_des_pr_riesgos_danos_2012/es_ayuda/ficha_procedimiento.html

3.– Interesa duten erakundeek eta pertsonek bide elektronikoak erabiliz eska, kontsulta eta egin ditzakete prozedura honen izapide guztiak.

4. artikulua.– Eskabideen aurkezpena: modua eta epea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik.

2.– Eskaerak Herritarrei Laguntzeko bulegoetan eta Eusko Jaurlaritzaren lurralde-ordezkaritzetan aurkeztu daitezke, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aurreikusitako erakundeetan, bestela, eskabide normalizatua erabiliz, eta atal guztiak behar bezala beteta. Eskaeraren eredua arau honen eranskin gisa agertzen da euskadi.net-eko egoitza elektronikoan.

Era berean, bide elektronikoak ere erabil daitezke laguntza-eskabideak eta gainerako agiriak aurkezteko. Informazioa eta prozedura eskura izango dira drogamendekotasunen arloan eskumena duen erakundeak euskadi.net-en duen egoitza elektronikoan, 3. artikuluan aurreikusitako izapidetze elektronikoaren jarraibideetan azaldutako prozeduraren eta jardueren arabera.

3.– Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat edo bestea erabiltzeak, hau da, aurrez aurrekoa edo elektronikoa erabiltzeak, ez du esan nahi aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak egiteko bide bera erabili behar denik, eta nahi den bidea erabil daiteke batzuetan zein besteetan.

Eskaeraren ondorengo izapideak, bide elektroniko bidez egin nahi badira, euskadi.net/Nire kudeaketak atalaren bidez egingo dira.

4.– Eskabideek drogamendekotasunen arloan eskumena duen erakundeak euskadi.net-en duen egoitza elektronikoan argitaratutako ereduaren araberakoak izan beharko dute. Eskabideak eta eskabidean bertan eskatutako gainerako dokumentazioa Osasun eta Kontsumo Saileko Droga Gaietako Zuzendaritzara zuzendu behar dira.

5.– Eskatzaileek diru-laguntza eskabidea zein beharrezko dokumentazioa nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ditzakete. Halaber, laguntza-eskaeratik eratorritako ekintzetan, baita prozedura osoan ere, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak 5.2.a). eta 6.1 artikuluetan ezartzen duenez.

6.– Diru-laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko ditu erakunde kudeatzaileak, behar beste aldiz, eskatzaileen baimenik eskatu beharrik gabe, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikulua aplikatuz. Dekretu horren bidez onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina.

7.– Eskabideetan adierazi behar da laguntza eskatu duen pertsonak/erakundeak baimena ematen diola espresuki Droga Gaietako Zuzendaritzari dokumentazioaren parte bat eskuratzeko edo egiaztatzeko, horregatik eragotzi gabe Administrazio Publikoak duen egiaztatzeko, kontrolerako eta ikuskatzeko ahalmena.

● Pertsona fisikoen nortasun-datuak:

Bide elektronikoz: onartutako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu badu bere burua pertsonak, ez du beste agiririk aurkeztu behar.

Aurrez aurre edo bertaratuta: pertsonak bere nortasun-datuak Barne Ministerioan egiaztatzeko baimena ematen badio Administrazioari, ez du beste agiririk aurkeztu beharko, eta eskabidean zera markatu beharko du:

? Baimena ematen diot deialdiaren erakunde kudeatzaileari eskumena duen Administrazioan egiaztatzeko edo ziurtatzeko, bide telematikoen bidez, edo, hala badagokio, eskura daudenen bidez.

Pertsonak baimenik ematen ez badio Administrazioari datuak egiaztatzeko, paperean (fotokopia) edo elektronikoki (eskanerretik pasatako kopia pdf formatuan, eta elektronikoki sinatua) aurkeztu ahal izango dira datuak. Hauen bidez egiaztatuko dira: Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko balio duen antzeko dokumenturen baten bidez.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.6 artikulua aplikatuz, ardurapeko aitorpen baten bidez betebehar hauek egiaztatuko dira, eskabide normalizatuan:

a) Helburu berdinarekin edo antzekoarekin beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik laguntza, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu, eta dagokionean jasoz gero, horren berri ematea.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzaren edo diru-laguntzen esparruan hasitako itzulketa- edo zehapen-prozeduretan sartuta ez dagoela edo horrelakoren bat bukatuta ez duela egiaztatzea.

Halaber, agindu honetan aurreikusitako laguntzak ematea eta, hala badagokio, ordaintzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzulera- edo zigor-prozedura guztiak amaitzearen baldintzapean geratuko da.

c) Eskatzaileak egiaztatu behar du ez duela laguntzak edo diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion administrazio- edo zigor-zehapenik eta horretarako ezgaitzen duen legezko inolako debekurik.

9.– Horretaz gain, ardurapeko aitorpena eska daiteke, honako hau egiaztatzeko:

– Erakundea legeak agindu bezala dagoela eratua eta erregistratua, Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan.

Kasu horretan, ardurapeko aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla egiaztatzeko, agiriak aurkeztu beharko dira edo erakunde kudeatzaileari adierazitakoak egiazkoak direla ziurtatzeko baimena eman beharko zaio, laguntza edo diru-laguntza emateko prozeduran onuradun izateko pertsonak proposatzeko ebazpena eman aurretik.

5. artikulua.– Instituzio eta erakunde onuradunen betebeharrak.

Aplika daitezkeen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.2 artikuluan adierazitako betebeharrak alde batera utzi gabe, instituzio eta erakunde onuradunak honetara behartuta egongo dira (aginduko beste artikuluetan ezarritako beste betebeharrez gain):

– Diru-laguntza jasoko duten jardueren xede edo izaeraren aldaketa ekar dezakeen edozein gertakizunen berri ematera, eta Osasun eta Kontsumo Sailari jarduera horien egiaztapen, ikuskapen, jarraipen eta kontrolerako prozeduretan laguntzera.

– Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak diru-laguntza jasotzen duten jarduera guztietan emandako babesa berariaz jasotzera (zabaltzen edo argitaratzen direnean).

– Jardueren destinoa eta aplikazioa harreman-bermeen edo berme errealen bidez bermatzera, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzuleren erregimen orokorra arautzen duen eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren Lehen Tituluan aurreikusitakoari jarraikiz.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Planean adierazitako konpromisoei jarraikiz, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 18.4 artikuluan adierazitakoa betez, laguntzak emateko agindu honetako jardueren ondorioz sortutako memoria, proiektu eta bestelako testu idatzietan ez da hizkera sexistarik erabiliko.

– Programen justifikazioarekin batera agindu honen bidez diruz lagundutako proiektuek eta programek izan duten irismena ebaluatzeko fitxak bidaltzera.

6. artikulua.– Eskabidearen hutsak zuzentzea.

Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak osorik betetzen ez badira edo laguntza-kapitulu bakoitzean zerrendatutako dokumentazioa falta bada, interesatuari errekerimendua egingo zaio, hamar eguneko epean, akatsa zuzen dezan edo aginduzko dokumentuak aurkez ditzan. Halaber, hala egin ezean bere eskaerari uko egin diola ulertuko da, eta Administrazioa behartuta geratuko da eskaera horri buruzko berariazko ebazpena ematera eta ebazpen hori jakinaraztera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen –urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua– 71.1 eta 42.1 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

7. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzek aldaketarik izaten badute, beti ere, kontuan izanda deialdiaren xedea bete dela, edota izatekotan, beste diru-laguntzaren bat jasotzen bada aldi berean, bai administrazio honen edo beste administrazio publiko baten, edota beste erakunde publiko zein pribaturen baten eskutik, diru-laguntza hori emateko Ebazpenean ere aldaketak egon daitezke. Ondorio horietarako, Osasuneko sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du, eta, bertan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira, diru-laguntza emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuz. Hala, diru-laguntza jaso duten instituzioak eta erakundeak behartuta egongo dira gehiegi jasotako kopuruak itzultzera.

8. artikulua.– Datuen babesa.

Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DBLO) xedatutakoa bete dadin, eskabidean jasotako datuak Osasun eta Kontsumo Sailaren titulartasunekoa den «Ayudas y Subven. Drogodependencias» izeneko fitxategi batera pasako dira. Fitxategi horren helburua da laguntza-espedienteak kudeatzea. Datuak Babesteko Euskal Bulegoak badu fitxategi horren berri. Era berean, datuen erabateko segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak hartuko dira, eta datu horien berri ez zaie emango hirugarren batzuei, legeak gaitutako suposizioetatik at. Datu pertsonalak babesteari buruzko arauen arabera, DBLOk berariaz onartzen duen sartzeko, baliogabetzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea gauzatu nahi duenak Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailarekin jarri behar du harremanetan (Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz).

Administrazio Publikoak erkatu egin ditzake aurkeztutako datuak, bai eta egoki iritzitako egiaztapenak egin ere, laguntza behar bezala esleitzeko.

9. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak eta publizitate-prozedura.

1.– Agindu honetan araututako laguntzen kudeaketarako organo eskuduna Droga Gaietako Zuzendaritza izango da.

2.– III. eta IV. kapituluetan aurreikusitako laguntzak lehiaketaren prozeduraren bidez ebatziko dira. Aurkeztutako eskabideak balioesteko, balioespen-batzordea eratuko da. Hauek osatuko dute batzordea: Osasuneko sailburuordeak –batzordeko lehendakaria izango da–, Droga Gaietako zuzendariak eta Osasun Publikoko zuzendariak, Hiesaren Prebentziorako Planeko arduradunak eta Osasun eta Kontsumo Saileko lurralde zuzendaritzetako Osasun Publikoko zuzendariordeek. Idazkaria, berriz, kide anitzetako organo horren lehendakariak hautatuko du batzordeko kideen artetik. Balioespen-batzordea paritarioa izan dadin saiatuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 3.7 artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.– II. kapituluan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, erakundeek egiaztatu beharko dute eskaerek, behar den epean eta moduan aurkezturik, agindu honen 14. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela.

4.– II. kapituluan aurreikusitako laguntzetarako aurkeztutako proiektuak Droga Gaietako Zuzendaritzak aztertu eta balioetsiko ditu, eta, gainera, irizpen espezializatuetara jotzeko aukera beretzat gordetzen du.

5.– Diru-laguntzak Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira.

Laguntzak kudeatzen dituen organoak eta Balioespen-batzordeak behar beste informazio eta dokumentazio osagarri eskatu ahal izango diete entitate eskatzaileei, aurkeztutako proiektua edo jarduera hobeto ulertzeko helburuarekin.

Azaroaren 30a baino lehen ebatzi behar dira agindu honen bidez emango diren diru-laguntza eskabideak.

6.– Laguntzen emakidari buruzko ebazpenek agindu honen 5. artikuluan aurreikusitako erakunde onuradunak zer betebehar dituen adieraziko dituzte. Bereziki aipatuko dute laguntzen destinoa fiskalizatzeko funtzioak betetzean Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen duen informazio guztia emateko betebeharra izango duela.

7.– Publizitate-printzipioa betetzeko, eta ebazpenak berariaz eta banan-banan jakinarazi behar direla ahaztu gabe, xedapen honen babesean emandako diru-laguntzen onuradunak diren erakundeen zerrenda (esleitutako kopuruak adierazita) eta hasiera batean emandako diru-laguntza aldatu zaienena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez.

8.– Osasuneko sailburuordeak agindu honi jarraikiz ematen dituen emateko edo ukatzeko ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta ebazpen horien aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osasun eta Kontsumoko sailburuari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

10. artikulua.– Ezestea, isiltasunagatik.

Agindu honen babesean egindako laguntza-eskaerak ebatzi eta jakinarazteko aurreko artikuluan ezarritako epea igaro ondoren, berariazko ebazpenik eman ez bada, eskaerak ezetsitzat hartuko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako; edonola ere, Administrazioak badu berariaz ebazteko betebeharra.

11. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta emakidaren muga.

1.– Agindu hau betetzeko, 2.681.075,15 euroko gehieneko kopurua zuzenduko da. Adierazitako zenbatekoa honela zatikatuko da, II. kapitulutik IV.era bitarteko lerroen artean:

– Drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako talde teknikoak mantentzeko: 1.188.913,76 euro.

– Tokiko planetara atxikitako drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako proiektuak garatzeko: 568.838,82 euro.

– Arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko: 923.322,57 euro.

2.– II. kapituluan aurreikusitako laguntzei esleitutako baliabide ekonomikoen zuzkidura aurkeztutako eskaerei erantzuteko behar bestekoa ez bada, hau da, 17. artikuluan baimentzen den gehienezko kopuru nahikoa ez bada edo eskatutako kopurua baino txikiagoa bada, dagoen kopurua banatu egingo da eskaeren artean, behar besteko funtsa balego jaso beharko luketen hainbatekoan.

12. artikulua.– Ez-betetzeak.

Diru-laguntzaren onuraduna (pertsona edo erakundea) Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 53.1 artikuluak adierazitako kasuren baten pean erortzen bada, edo agindu honetan, gainerako arau aplikagarrietan eta emakidari buruzko ebazpenean ezarritako edozein baldintza betetzen ez badu, Osasuneko sailburuordeak, ebazpen baten bidez, adieraziko du jasotzeko geratzen diren kopuruak hartzeko eskubidea galdu egin dela eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako kopuruak gehi diru-laguntza ordaintzen denetik sortu diren legezko interesak itzuli behar zaizkiola, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, egoki diren gainerako ekintzak alde batera utzi gabe. Diru-kopuru horiek sarrera publikoak izango dira, legezko ondorioetarako, eta erantzukizun-araubidea Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 64. artikuluan jasotakoa izango da.

13. artikulua.– Itzulketa-prozedura.

Aurreko artikuluan aurreikusitako ez-betetzeen kasuetan, hau izango da jasotako laguntzak itzultzeko prozedura:

Prozedura hasteak oraindik egin gabe dauden ordainketak etetea ekarriko du.

Osasuneko sailburuordeak itzultzeko prozeduraren hasiera eta horren funtsezko arrazoiak jakinaraziko dizkio interesatuari. Halaber, 15 eguneko epea emango dio egoki iritzitako alegazioak egin ditzan.

Alegazioak jaso ondoren edo aurkezteko epea alegaziorik egin gabe amaitzen bada, prozedurari amaiera emango zaio Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez.

Itzultzeko prozedura gehienez ere hamabi hilabetetan ebatzi behar da.

Ebazpenak ez-betetzea izan dela adierazten badu, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela, eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari bi hilabeteko gehieneko epean (ebazpenaren jakinarazpenetik aurrera kontatzen hasita) dagozkion kopuruak itzuli behar direla adieraziko du. Epe hau borondatezko epetzat hartuko da.

Borondatezko epean dagozkion kopuruak itzuli ez badira, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari jakinaraziko zaio, aplikagarri den legezko araudian xedatutakoari jarraikiz joka dezan.

II. KAPITULUA
TALDE TEKNIKOAK MANTENTZEKO LAGUNTZAK

14. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako talde teknikoak mantentzeko laguntzak, 8.000 biztanletik gorako EAEko herrietako toki-erakundeek (udalak, mankomunitateak edo partzuergoak) eskuratu ahal izango dituzte, betiere, drogamendekotasunei buruzko toki-plana onetsita badute edo egiten ari badira.

Halaber, droga-gaietako talde teknikorik eratzeko behar besteko ahalmenik ez duten 8.000 biztanletik beherako udalerriei begira, honako entitate hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek:

a) Foru-aldundiek, baldin eta udalerri-multzo bateko biztanleen beharrei erantzuteko teknikariak badituzte eta baldintza hauek betetzen badituzte:

● Udalerri-multzo horrek mankomunitaterik ez osatzea (kasu horretan mankomunitatea bera izango litzateke hartzailea).

● Artatutako populazioa 8.000 biztanlekoa baino handiagoa izatea.

b) Hurbileko beste herri batzuen beharrei erantzuten dieten teknikariak dituzten Udalak, baldin eta herri horien populazioa zuzenbideko 8.000 biztanletik gorakoa bada.

2.– Drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako talde teknikoen funtzio nagusia, agindu honen 15.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, drogamendekotasunen arloko prebentzio, asistentzia eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 25/1998 Legearen 4., 36.4, eta 37.2 artikuluek aipatzen duten Drogamendekotasunen Tokiko Planean finkatutako helburuak betetzea da.

15. artikulua.– Talde teknikoen baldintzak, funtzioak eta osaera.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak emateko, ezinbesteko baldintza izango da talde teknikoak, baldintzei, funtzioei eta osaerari dagokienez, honako paragrafo hauetan xedatutakoari egokitzea:

1.– Talde teknikoek baldintza hauek bete behar dituzte:

Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan drogamendekotasunen prebentzio komunitarioari lotutako politika eraginkortasunez gauzatzeko lanbide-trebakuntza egokia izatea.

Talde teknikoak erakunde eskatzailearen gizarte-zerbitzuen jarraibideak kontuan izanda jardungo du. Talde teknikoak kontratatzearen ondoriozko kostu ekonomikoa erakunde eskatzaileak hartuko du bere gain.

2.– Talde teknikoek, agindu honen 14.2 artikuluan xedatutakoaz gain, ondoko funtzioak izango dituzte:

a) Komunitatean drogamendekotasunen eta beste mendekotasun batzuen fenomenoa ondo ezagutzeko beharrezkoak diren ekintzak garatzea, osasunerako hezkuntza sustatuz.

b) Udal-arloak eta erakunde laguntzaileak drogamendekotasunen eta beste mendekotasun batzuen esparruko jardueren plangintzan, eta Drogamendekotasunen Tokiko Plana nola gauzatu aholkatzea, esku-hartze integrala eta koordinatua lortzeko.

c) Pertsonak, familiak eta kolektiboak komunitatean eskuragarri dauden gizarte-baliabideei buruz informatzea eta gai horretan aholkatzea eta, hala badagokio, ohiko gizarte-laguntzara edo zerbitzu espezializatuetara bideratzea (hala eskatzen duten kasuetan).

d) Beren funtzioak garatzean osasun- eta hezkuntza-zerbitzuekin eta arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko zerbitzuekin lankidetzan aritzea.

e) Administrazio publikoei laguntzea eta irabazi-asmorik gabeko ekimen pribatuak sustatzea. Zehazki, Eusko Jaurlaritzak sustatutako udalerriz gaindiko programak gauza daitezen lagunduko dute.

f) Drogamendekotasunen arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko berariazko jardun-programen garapenean kontuan hartzen diren guztiak.

3.– Drogamendekotasunen prebentzio komunitarioko talde teknikoak langile hauek osatu behar dituzte:

– 8.001 biztanletik 20.000ra bitarteko populazioa duten toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa izango duen pertsona bat, lanaldi osoan.

– 20.001 biztanletik 45.000ra bitarteko populazioa duten toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa izango duen pertsona bat, lanaldi osoan, eta administrari-laguntzaile bat, lanaldi erdian.

– 45.000 biztanletik gorako populazioa duten toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa izango duten bi pertsona eta administrari-laguntzaile bat, guztiak lanaldi osoan.

– Hurbileko beste herri batzuen beharrei erantzuten dieten Foru Aldundien eta udalen kasuan, ekipoak gainerako toki-erakundeen baldintza berberetan finantzatuko dira, alegia, kontuan harturik zenbat biztanle dituen toki-erakundeen multzo bakoitzak.

16. artikulua.– Eskabideen memorietan jaso beharreko datuak.

1.– Eskabideen memoriek Droga Gaietako Zuzendaritzak euskadi.net-en duen egoitza elektronikoan argitaratuko ereduaren araberakoak izan behar dute (http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckdrog06/es/contenidos/ayuda_subven cion/cap2_manten_eq_tec_2012/es_ayuda/ficha_procedimiento.html).

2.– Talde teknikoak mantentzeko laguntzetarako eskabideen memoriek, gutxienez, datu hauek eduki behar dituzte:

– Talde teknikoen deskribapena; helburuak, aurreikusitako proiektuak, eta zerbitzua emateko modua jasoko dira bertan.

– Talde teknikoak osatuko dituzten pertsonen kopurua: izen-abizenak, lanbide-maila eta titulazioa, lanaldi mota (osoa edo murriztua), drogamendekotasunen prebentzio komunitarioari eskainitako denbora (orduak, lanpostuari dagozkion funtzioak eta garatutako egiteko zehatzak), lan-kontratuaren hasiera eta amaiera eguna eta taldekide bakoitzaren lan kostua (Gizarte Segurantza barne).

– Zerbitzuak erabil ditzakeen baliabide materialak.

3.– Laguntza-mota hau jaso nahi duten erakundeek «Ardurapeko Aitorpenak» izeneko ereduan datorren Drogamendekotasunen Tokiko Planari dagokion atala bete behar dute, zeinetan plana indarrean dagoela adierazten den. Drogamendekotasunei buruzko plana egiten ari diren erakundeen kasuan, erakunde horretan fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiria aurkeztuko da, Tokiko Plana lantzen ari direla egiaztatzeko.

4.– Zerbitzua azpikontratatuta duten herriek, azpikontratatutako erakundearekin duten kontratuaren ale bat aurkeztu behar dute. Kontratuan agertzen ez bada, informazio hau eman behar da:

– Kontratatutako langileen prestakuntzari buruzko jatorrizko titulua edo fotokopia.

– Azpikontratatutako pertsonek prebentzio komunitarioari eskainitako denbora (orduak, lanpostuari dagozkion funtzioak eta garatutako egiteko zehatzak).

– Kontratatutako langile horien lan-kostua (Gizarte Segurantza barne).

17. artikulua.– Zenbatekoa eta ordaintzeko modua.

1.– Osasun eta Kontsumo Sailak, 2012ko ekitaldiari dagokion aipatutako talde teknikoetako langileen kostuaren % 75 finantzatu dezake, gehienez ere. Ehuneko hori aplikatzeko oinarria ez da hauek baino handiagoa izango:

– Lanaldi osoko goi-mailako teknikaria: 45.470 euro (Gizarte Segurantzaren gastuak barne).

– Lanaldi osoko erdi-mailako teknikaria: 37.245 euro (Gizarte Segurantzaren gastuak barne).

– Lanaldi osoko langile administrariak: 30.024 euro (Gizarte Segurantzaren gastuak barne).

2.– Ordainketa zatikatua izango da. Lehen % 80 hitzarmena sinatzean ordainduko da eta gainerako % 20a, berriz, ekitaldia amaitu ondoren eta dagokion toki-erakundean fede publikoa duen pertsonak aldez aurretik egiaztagiria eman ondoren. Egiaztagiri horretan, eskabidean exijitutako datuak eta talde tekniko horien kontratazioaren ondoriozko guztizko kostu ekonomikoa jasoko da. Ziurtagiri hori 2013ko martxoaren 1a baino lehen aurkeztu behar da.

Era berean, Osasun eta Kontsumo Sailaren Droga Gaietako Zuzendaritzara justifikazio-memoria bat bidali beharko da, diruz lagundutako jarduera edo proiektua balioetsiz eta zenbateraino bete den adieraziz. Ez du horrelakorik aurkeztu beharko agindu honen III. kapituluko laguntzak eskatu baditu erakundeak; azken kasu horretan, 21. artikuluan adierazitako justifikatzeko memoria besterik ez du aurkeztu behar.

– Memoria hori Herritarrei Laguntzeko bulegoetan eta Eusko Jaurlaritzaren lurralde ordezkaritzetan aurkeztu daitezke, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aurreikusitako erakundeetan, bestela, atal guztiak behar bezala beteta. Memoriaren eredua arau honen eranskinean agertzen da eta euskadi.net-en egoitza elektroniko honetan: (http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckdrog06/es/contenidos/ayuda_subvencion/cap2_manten_eq_tec_2012/es_ayuda/ficha_procedimiento.html).

Era berean, bide elektronikoak ere erabili ahal izango dira justifikazioak aurkezteko, euskadi.net/Nire kudeaketak atalaren bidez. Informazioa eta prozedura eskura izango dira drogamendekotasunen arloan eskumena duen erakundeak euskadi.net-en duen egoitza elektronikoan (http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckdrog06/es/contenidos/ayuda_subvencion/cap2_manten_eq_tec_2012/es_ayuda/ficha_procedimiento.html), 3. artikuluan aurreikusitako izapidetze elektronikoaren jarraibideetan azaldutako prozeduraren eta jardueren arabera.

III. KAPITULUA
DROGAMENDEKOTASUNEN TOKIKO PLANETAN ADSKRIBATUTAKO DROGAMENDEKOTASUNEN PREBENTZIO KOMUNITARIORAKO PROIEKTUAK, ONARTUTAKOAK EDO LANTZEN ARI DIRENAK, GARATZEKO LAGUNTZAK

18. artikulua.– Helburua eta erakunde onuradunak.

1.– Kapitulu honen xedea da: 2012an, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak eta esku-hartzeak garatzeko EAEko toki erakundeei emango zaizkien diru-laguntzak arautzea. Proiektu eta esku-hartze horiek drogamendekotasunen tokiko planetan egon behar dute onartuta edo lantzeko prozesuan; Udalek banaka edo mankomunatuta garatu behar dituzte, eta ekintza egituratu eta koordinatuen multzo ordenatu bat osatu behar dute.

Programa horiek garatzeko berezko ekintzez gain, programa horiek laguntzeko jarduerak ere hartzen dira kontuan, Mendekotasunen VI. Planak emandako definizioari jarraikiz, baldin eta behar bezala justifikatuta badaude.

2.– Drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako proiektuak garatzeko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte zuzenean edo erakunde espezializatuekin lankidetzan beren lurralde-esparruan drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako programak kudeatzen dituzten toki-erakundeek. Gizarte-zerbitzuen jardun-esparruan gizarte-komunitatearen gaitasuna sustatzeko helburua dutenak eta drogamendekotasunen fenomenoan eta osasunerako hezkuntzan lan egiteko jarduerak garatzen dituztenak hartuko dira halako programatzat.

19. artikulua.– Eskabideen memoriek eta dokumentazio osagarriak eduki behar dituzten datuak.

1.– Erakunde eskatzaile bakoitzak laguntza-eskabide bakarra aurkez dezake, garatu beharreko jarduerak finantzatzeko. Hala, programa bakarrean bildu behar dira burutu beharreko proiektu guztiak. Eskabide hori Droga Gaietako Zuzendaritzak euskadi.net-en duen egoitza elektronikoan argitaratu duen ereduaren araberakoa izan behar da (http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckdrog06/es/contenidos/ayuda_subvencion/cap3_des_pr_prevencion_2012/es_ayuda/ficha_procedimiento.html). Gutxienez, datu hauek eduki behar ditu:

– Programa aurkezten duen erakundearen eta pertsonaren identifikazio-datuak: nor den, zer erakunde eta zeren gisa ordezkatzen duen, eta kokapen-datuak: posta-helbidea, teléfonoa...

– Programaren izena.

– Erakunde sustatzailea.

– Programarako harremanaz arduratzen den teknikariaren datuak.

– Proiektua nola txertatzen den Euskal Autonomia Erkidegoko 2011-2015eko Mendekotasunen VI. Planean. Zehaztu behar dira programa osatzen duten proiektu bakoitzaren ildoa eta programa.

– Programa nola txertatzen den Drogamendekotasunen Tokiko Planean edo Tokiko Planaren ildo estrategikoetan, lantzeko fasean baldin badago.

– Programa nola garatuko den (deskribapena).

– Justifikazioa edo arrazoiak: egoeraren diagnostikoa.

– Programaren eta programa sustatzen duen erakundearen berri ematea, labur-labur.

– Oinarri teorikoak: zein arlotan eragin nahi den.

– Programaren helburuak: helburu orokorra, helburu bereziak eta helburu operatiboak.

– Programaren jarduerak honako fase hauetan: plangintza eta diseinua, inplementazioa eta gauzatzea, ebaluazioa eta aurreikusitako beste fase batzuk.

– Programaren baliabideak, koordinazioa eta sareko lana barne.

– Programaren aurrekontua bi puntu hauek ere adierazita: kostu osoa, kontzeptuen arabera banaturik, eta diru-sarrerak.

2.– Laguntza-mota hau jaso nahi duten erakundeek «Ardurapeko Aitorpenak» izeneko ereduan datorren Drogamendekotasunen Tokiko Planari dagokion atala bete behar dute, zeinetan plana indarrean dagoela adierazten den. Drogamendekotasunei buruzko plana egiten ari diren erakundeen kasuan, erakunde horretan fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiria aurkeztuko da, Tokiko Plana lantzen ari direla egiaztatzeko.

20. artikulua.– Esleipen-irizpideak eta haztapena.

1.– Ikusirik lehiaketa bidez ematen direla laguntzak, aurkeztutako eskabideak alderatuz emango dira laguntzak. Horretarako, artikulu honetan agertzen diren balioeste-irizpideak erabiliko dira, laguntzen artean lehentasunak ezartzeko. Honako hauek dira esleipen-irizpideak, horien haztapena adierazita:

a) Diseinuaren kalitatea: eragin nahi diren faktoreen, lortu nahi diren helburu espezifikoen, helburu horiek eskuratzeko aurreikusitako jardueren eta helburu horiek lortzeko adierazleen ebaluazioaren artean harreman koherentea egotea: 20 puntura bitartean.

b) Zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradun kopurua. Jarduerak zenbat biztanle hartzen dituen: 15 puntura bitartean.

c) Jarduera gizarte ekimeneko beste erakunde batzuekin, beste federazio edo instituzio batzuekin egitea, sareko lana indartuz: 10 puntura bitartean.

d) Proposatutako jarduerak izaera berritzailea izatea, edo aurreko urtearen aldean proiektuan sartutako hobekuntza berritzaileak: 5 puntura bitartean.

e) Erakundearen ibilbidea eta esperientzia, eta proposatutako jarduerak edo proiektuak jarraipena duen: 10 puntura bitartean.

f) Erakunde horiei lehenago diruz lagundutako programak/proiektuak zehatz betetzea eta justifikatzea: 5 puntura bitartean.

g) Erakunde eskatzailearen parte-hartze ekonomikoa: 5 puntura bitartean.

h) Ebaluazioaren kalitatea: helburu operatiboen eta datuak eskuratzeko metodoaren artean koherentzia egotea: 25 puntura bitartean.

i) Arrisku-maila (VI. Planean ezarrita dagoen bezala ulerturik, alegia, babesgabetasuna edo/eta bazterkeria bezala ulertuta), arrisku eta kalteen prebentzio-programaren hartzaile diren kolektibo edo pertsonena: 25 puntura bitartean.

j) Programaren eraginkortasuna: programaren kostuaren, onuradun kopuruaren eta programa aplikatzeak eragingo dituen onuren artean harremana egotea: 20 puntura bitartean.

k) Genero-ikuspegia kontuan hartzea; drogamendekotasunen arloko prebentzio komunitariorako proiektu batek kontuan hartzen du genero-ikuspegia, diseinatu, gauzatu eta ebaluatzean gizon eta emakumeen egoera, baldintza eta behar desberdinak aintzat hartzen baditu: 10 puntura bitartean.

l) Diagnostikoaren kalitatea: beharrak eta hutsuneak antzemateko azterketa gisa planteatutakoa bat etortzea eragin nahi diren faktoreekin eta eskuratu nahi diren helburuekin: 20 puntura bitartean.

2.– Aurreko atalean jasotako irizpideak erabiliz eskabideen artean lehenespena ezarrita, puntu gehien lortzen dituzten eskabideei esleituko zaizkie laguntzak, harik eta laguntza-lerro horretarako izendatutako zuzkidura ekonomikoa agortu arte.

3.– Eman beharreko laguntzak zehaztu eta horien zenbatekoa kalkulatzeko, kopuru hauek biderkatu beharko dira: batetik, onartutako aurrekontuaren % 75 eta, bestetik, programa baloratzean lortutako puntuak kalkulatuta sortzen den ehunekoa, programa batek artikulu honen arabera lor ditzakeen puntuekiko. Nolanahi ere, laguntzaren zenbatekoa ezin da izan eskatutako kopurua baino handiagoa.

21. artikulua.– Zenbatekoa eta ordaintzeko modua.

1.– Osasun eta Kontsumo Sailak aurreko artikuluan ezarritako moduan onartutako aurrekontuaren % 75 finantzatu dezake, gehienez ere. Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurkeztutako programaren aurrekontu osoa. Eskabidean deskribatutako programa osatzen duten proiektu guztietarako egokia eta doitua izan behar du aurrekontuak. Programaren zuzeneko kostuak bakarrik onartuko dira.

Programa bakoitzak ez du jasoko kapitulu honi dagokion diruaren % 10a baino gehiago.

2.– Ordainketa zatika egingo da: % 80 emakida egiten denean ordainduko da, eta gainerako % 20a, Osasun eta Kontsumo Sailaren Droga Gaietako Zuzendaritzari diru-laguntza justifikatzeko memoria bidali ondoren. Memoria, jarduera bukatu eta bi hilabete igaro aurretik bidali behar zaio. Memorian, diruz lagundutako programa balioetsi behar da, eta zenbateraino bete den adierazi, eta garapenaren balorazio kualitatiboa egin.

3.– Justifikatzeko agiriek drogamendekotasunen arloan eskumena duen erakundeak euskadi.net-en duen egoitza elektronikoan (http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckdrog06/es/contenidos/ayuda_subvencion/cap3_des_pr_prevencion_2012/es_ayuda/ficha_procedimiento.html) eranskin gisa argitaratutako ereduaren araberakoak izan behar dute, eta dokumentazio osagarriarekin batera, Droga Gaietako Zuzendaritzara zuzendu behar dira.

Justifikatzeko memoriari «Segimendu ekonomikoa» izeneko agiria erantsi behar zaio. Hor jasoko da gauzatutako aurrekontuaren laburpena eta justifikazio-kontua. Justifikazio-kontua ardurapeko aitorpen bat da. Hor adieraziko da guztira zenbateko aurrekontua onetsi den, eta zerrendatuko dira gastua egiaztatzeko agiri guztiak, adieraziz zer nolako dokumentua den, haren identifikazioa, zer pertsonak/erakundek eman duen, azalpena, data, zenbatekoa eta programari egotzitako ehunekoa.

Justifikazio-kontuaz gain, toki-erakundean fede publikoa duen pertsonak ziurtatu beharko du gauzatutako aurrekontua zein izan den.

4.– Memoria hori Herritarrei Laguntzeko bulegoetan eta Eusko Jaurlaritzaren lurralde-ordezkaritzetan aurkeztu daitezke, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aurreikusitako erakundeetan, bestela, atal guztiak behar bezala beteta.

Era berean, bide elektronikoak ere erabili ahal izango dira justifikazioak aurkezteko. Informazioa eta prozedura eskura izango dira drogamendekotasunen arloan eskumena duen erakundeak euskadi.net-en duen egoitza elektronikoan (http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckdrog06/es/contenidos/ayuda_subvencion/cap3_des_pr_prevencion_2012/es_ayuda/ficha_procedimiento.html), 3. artikuluan aurreikusitako izapidetze elektronikoaren jarraibideetan azaldutako prozeduraren eta jardueren arabera.

IV. KAPITULUA
ARRISKUAK ETA KALTEAK PREBENITZEKO ETA GUTXITZEKO PROIEKTUAK EGITEKO LAGUNTZAK

22. artikulua.– Helburua eta erakunde onuradunak.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte 2012. urtean arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeek, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Legearen barruan sortuta egotea, eta diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez, dagozkien erregistroetan edo administrazio-erroldetan behar bezala erregistratuta egotea.

b) Irabazi-asmorik ez izatea, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat, eta helburu publiko bat edo gizarte intereseko helburua lortzea sustatzea.

c) Nagusiki, beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan garatzea.

d) Administrazioaren arauetara eta programaziora egokitzea.

e) Beren proiektuak eta aurrekontuak botere publikoen kontrolpean jartzea.

2.– Agindu honen ondorioetarako, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak helburu hau duten ekintzak bideratzen dituztenak izango dira:

– Osasunerako hezkuntza sustatzea.

– Droga-kontsumo desegokiei lotutako kalteak gutxitzea.

– Drogen gehiegizko erabilera gutxitzea lortzea.

– Legezko eta legez kanpoko drogen erabiltzaileei ahalik eta informazio zein prestakuntza gehiena ematea.

Helburu hauek lortzeko berezko ekintzez gain, gizarte-sentsibilizaziorako eta laguntzarako ekintzak ere hartzen dira kontuan, Mendekotasunen VI. Planak emandako definizioari jarraikiz, baldin eta behar bezala justifikatuta badaude.

23. artikulua.– Eskabideen memorietan jaso beharreko datuak.

1.– Proiektu bakoitzerako eskabide-memoria bat bete behar da, Droga Gaietako Zuzendaritzak euskadi.net-en duen egoitza elektronikoan argitaratu duen ereduari jarraituz (http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckdrog06/es/contenidos/ayuda_subvencion/cap4_des_pr_riesgos_danos_2012/es_ayuda/ficha_procedimiento.html). Gutxienez, datu hauek eduki behar ditu:

– Erakundearen eta proiektua aurkeztu duen pertsonaren identifikazio-datuak: nor den, zer erakunde eta zeren gisa ordezkatzen duen eta kokapen-datuak: posta-helbidea, teléfonoa...

– Proiektuaren izena.

– Erakunde sustatzailea.

– Proiektu honetan harremanetan jartzeko teknikariaren datuak.

– Proiektua nola txertatzen den Euskal Autonomia Erkidegoko 2011-2015eko Mendekotasunen VI. Planean. Zehaztu behar dira programa osatzen duten proiektu bakoitzaren helburu den alorrak eta ildoa.

– Proiektua nola garatuko den (deskribatu).

– Justifikazioa edo arrazoiak: egoeraren diagnostikoa.

– Proiektuaren eta proiektua sustatzen duen erakundearen berria ematea, labur-labur.

– Oinarri teorikoak: zein arlotan eragin nahi den.

– Proiektuaren helburuak: helburu orokorra, helburu bereziak eta helburu operatiboak.

– Proiektuko jarduerak honako fase hauetan: plangintza eta diseinua, inplementazioa eta gauzatzea, ebaluazioa eta aurreikusitako beste fase batzuk.

– Proiektuaren baliabideak, koordinazioa eta sareko lana barne.

– Proiektuaren aurrekontua, bi puntu hauek ere adierazita: proiektuaren kostu osoa, kontzeptuen arabera banaturik, eta proiekturako diru-sarrerak.

24. artikulua.– Esleipen-irizpideak eta haztapena.

1.– Ikusirik lehiaketa bidez ematen direla laguntzak, aurkeztutako eskabideak alderatuz emango dira laguntzak. Horretarako, artikulu honetan agertzen diren balioeste-irizpideak erabiliko dira, laguntzen artean lehentasunak ezartzeko. Honako hauek dira esleipen-irizpideak, horien haztapena adierazita:

a) Diseinuaren kalitatea: eragin nahi diren faktoreen, lortu nahi diren helburu espezifikoen, helburu horiek eskuratzeko aurreikusitako jardueren eta helburu horiek lortzeko adierazleen ebaluazioaren artean harreman koherentea egotea: 20 puntura bitartean.

b) Zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradun kopurua. Jarduerak zenbat biztanle hartzen dituen: 15 puntura bitartean.

c) Jarduera gizarte ekimeneko beste erakunde batzuekin, beste federazio edo instituzio batzuekin egitea, sareko lana indartuz: 10 puntura bitartean.

d) Proposatutako jarduerak izaera berritzailea izatea, edo aurreko urtearen aldean proiektuan sartutako hobekuntza berritzaileak: 5 puntura bitartean.

e) Erakundearen ibilbidea eta esperientzia, eta proposatutako jarduerak edo proiektuak jarraipena duen: 10 puntura bitartean.

f) Erakunde horiei lehenago diruz lagundutako programak/proiektuak zehatz betetzea eta justifikatzea: 5 puntura bitartean.

g) Erakunde eskatzailearen parte-hartze ekonomikoa: 5 puntura bitartean.

h) Ebaluazioaren kalitatea: helburu operatiboen eta datuak eskuratzeko metodoaren artean koherentzia egotea: 25 puntura bitartean.

i) Arrisku-maila (VI. Planean ezarrita dagoen bezala ulerturik, alegia, babesgabetasuna edo/eta bazterkeria bezala ulertuta), arrisku eta kalteen prebentzio-programaren hartzaile diren kolektibo edo pertsonena: 25 puntura bitartean.

j) Programaren eraginkortasuna: programaren kostuaren, onuradun kopuruaren eta programa aplikatzeak eragingo dituen onuren artean harremana egotea: 20 puntura bitartean.

k) Genero-ikuspegia kontuan hartzea; drogamendekotasunen arloko prebentzio komunitariorako proiektu batek kontuan hartzen du genero-ikuspegia, diseinatu, gauzatu eta ebaluatzean gizon eta emakumeen egoera, baldintza eta behar desberdinak aintzat hartzen baditu: 10 puntura bitartean.

l) Diagnostikoaren kalitatea: beharrak eta hutsuneak antzemateko azterketa gisa planteatutakoa bat etortzea eragin nahi diren faktoreekin eta eskuratu nahi diren helburuekin: 20 puntura bitartean.

2.– Aurreko atalean jasotako irizpideak erabiliz eskabideen artean lehenespena ezarrita, puntu gehien lortzen dituzten eskabideei esleituko zaizkie laguntzak, harik eta laguntza-lerro horretarako izendatutako zuzkidura ekonomikoa agortu arte.

3.– Eman beharreko laguntzak zehaztu eta horien zenbatekoa kalkulatzeko, kopuru hauek biderkatu beharko dira: batetik, onartutako aurrekontuaren % 100 eta, bestetik, proiektua baloratzean lortutako puntuak kalkulatuta sortzen den ehunekoa, proiektu batek artikulu honen arabera lor ditzakeen puntuekiko. Nolanahi ere, laguntzaren zenbatekoa ezin da izan eskatutako kopurua baino handiagoa.

25. artikulua.– Zenbatekoa, ordaintzeko modua eta baldintzak.

1.– Osasun eta Kontsumo Sailak aurreko artikuluan ezarritako moduan onartutako aurrekontuaren % 100 finantzatu dezake. Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurkeztutako proiektuaren aurrekontu osoa; aurrekontua eskatutako proiektuan adierazitako jardueretara egokitua eta doitua dagoela iritzi behar da. Zeharkako kostua (administrazioa, kudeaketa, bulegoko materiala, telekomunikazioak, ura, gasa, elektrizitatea eta bestelako zerbitzuak, betiere, diru-laguntza eskatu den proiektuari argi eta garbi egozteko modukoak badira) ezin da programako zuzeneko kostuaren % 20 baino gehiago izan. Proiektu bakoitzak ez du jasoko kapitulu honi dagokion diruaren % 10a baino gehiago.

2.– Ordainketa zatika egingo da: % 80 emakida egiten denean ordainduko da, eta gainerako % 20a, Osasun eta Kontsumo Sailaren Droga Gaietako Zuzendaritzari diru-laguntza justifikatzeko memoria bidali ondoren. Memoria, jarduera bukatu eta bi hilabete igaro aurretik bidali behar zaio. Memorian, diruz lagundutako proiektua balioetsi behar da, eta zenbateraino bete den adierazi, eta garapenaren balorazio kualitatiboa egin.

3.– Justifikatzeko agiriek drogamendekotasunen arloan eskumena duen erakundeak euskadi.net-en duen egoitza elektronikoan eranskin gisa argitaratutako ereduaren araberakoak izan behar dute (http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckdrog06/es/contenidos/ayuda_subvencion/cap4_des_pr_riesgos_danos_2012/es_ayuda/ficha_procedimiento.html) , eta dokumentazio osagarriarekin batera, Droga Gaietako Zuzendaritzara zuzendu behar dira.

Justifikatzeko memoriari «Segimendu ekonomikoa» izeneko agiria erantsi behar zaio. Hor jasoko da gauzatutako aurrekontuaren laburpena eta justifikazio-kontua. Justifikazio-kontua ardurapeko aitorpen bat da. Hor adieraziko da guztira zenbateko aurrekontua onetsi den, eta zerrendatuko dira gastua egiaztatzeko agiri guztiak, adieraziz zer nolako dokumentua den, haren identifikazioa, zer pertsonak/erakundek eman duen, azalpena, data, zenbatekoa eta programari egotzitako ehunekoa.

Diru-laguntza behar bezala aplikatu ote den egiaztatzeko, finantzatutako jardueraren gastuaren egiaztagiriak, lagin adierazgarriaren oinarriaren gainean, laguntza eman eta ondorengo bost urtetan egiaztatuko dira, Osasun eta Kontsumo Sailak, Kontrol Ekonomikorako Bulegoak edo Kontuen Euskal Epaitegiak egin behar dituen gainerako ikuskapenak, jarraipena eta kontrola alde batera utzi gabe.

Erakunde onuradunek emandako laguntzaren kontura egindako gastuak egiaztatzeko dokumentuak dagokion egunetik aurrera gutxienez bost urtez gorde eta eskura eduki beharko dituzte.

4.– Memoria hori Herritarrei Laguntzeko bulegoetan eta Eusko Jaurlaritzaren lurralde-ordezkaritzetan aurkeztu daitezke, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aurreikusitako erakundeetan, bestela, atal guztiak behar bezala beteta.

Era berean, bide elektronikoak ere erabili ahal izango dira justifikazioak aurkezteko. Informazioa eta prozedura eskura izango dira drogamendekotasunen arloan eskumena duen erakundeak euskadi.net-en duen egoitza elektronikoan (http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckdrog06/es/contenidos/ayuda_subvencion/cap4_des_pr_riesgos_danos_2012/es_ayuda/ficha_procedimiento.html), 3. artikuluan aurreikusitako izapidetze elektronikoaren jarraibideetan azaldutako prozeduraren eta jardueren arabera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Baliabideak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasun eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Bi epe horiek agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Bigarrena.– Ordezko erregimena.

Agindu honetan aurreikusi gabeko prozedura-alderdi guztietan Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua, aplikatuko da.

Hirugarrena.– Instrukzioak.

Osasun eta Kontsumo Sailaren Droga Gaietako zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu hau garatzeko eta betetzeko beharrezkoak diren instrukzioak emateko.

Laugarrena.– Ondorioak izatea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 19a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala