Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2012ko abuztuaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
3745

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 21ekoa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena. Honen bidez jakinarazten da, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko azaroaren 11ko Aginduan ezarritako laguntzak 2011ko ekitaldian jasoko dituzten erakunde onuradunen zerrenda; aipatutako agindu horren bitartez, Behatoki Estrategiko Sektorialentzako laguntzak arautzen dira.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko azaroaren 11ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dugu orain onuradunen zerrenda (aipatutako agindu horren bidez, Behatoki Estrategiko Sektorialentzako laguntzak arautzen ziren).

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko azaroaren 11ko Aginduaren bidez ezarritako laguntzei dagokienez, 2011ko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea, betiere agindu horren 11. artikuluaren hirugarren paragrafoaren arabera. Agindu horren bidez, Behatoki Estrategiko Sektorialentzako laguntzak arautu ziren.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 21a.

Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordea,

PEDRO GÓMEZ DAMBORENEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala