
159. zk., 2012ko abuztuaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 3 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
3744
AGINDUA, 2012ko uztailaren 6koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Muskizko (Bizkaia) «CPES Somorrostro BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Aztertu da Muskizko (Bizkaia) «CPES Somorrostro BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularreko ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako bi heziketa-ziklo berri emateko eta aurretik baimenduta dituen Lanbide Heziketako bi heziketa-zikloren edukiera gutxitzeko.
Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); urriaren 30eko 1632/2009 Errege Dekretua, Telekomunikazio-instalazioetako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (azaroaren 19ko BOE); irailaren 21eko 245/2010 Dekretua, Telekomunikazio-instalazioetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (abenduaren 13ko EHAA); azaroaren 4ko 1571/2011 Errege Dekretua, Marketineko eta publizitateko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 13ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2012-2013 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Baimena:
● «Telekomunikazio-instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.
●«Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.
● «Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloaren edukiera gutxitzea. Edukiera: ziklo 1.
● «Administrazioa eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloaren edukiera gutxitzea. Edukiera: ziklo 1.
Ikastetxearen osaera:
● Hezkuntza Berezia: 3 unitate.
● Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Edukiera: 16 unitate, 480 ikaspostu.
● Batxilergoa:
– «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 22 unitate, 770 ikaspostu.
● Lanbide Heziketa:
● Familia: Administrazioa eta kudeaketa:
– «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
– «Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Familia: Merkataritza eta marketina:
– «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Familia: Eraikuntza eta Obra Zibila:
– «Eraikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
– «Obra zibileko proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Familia: Elektrizitatea eta Elektronika:
– «Telekomunikazio-instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
– «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
– «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Familia: Fabrikazio mekanikoa:
– «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
– «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Eraikuntza metalikoak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Familia: Irudi pertsonala:
– «Ile-apainketa eta -kosmetika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Familia: Informatika eta komunikazioa:
– «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
– «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Familia: Instalazioa eta mantenimendua:
– «Lanbide-arriskuen prebentzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Mekatronika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Familia: Osasungintza:
– «Ingurumen-osasuna» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Familia: Gizarte eta kultura zerbitzuak:
– «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Animazio soziokulturala eta turistikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Familia: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.
– «Ibilgailu automobilen elektromekanika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
– «Automozioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 6a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
RSS