Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2012ko abuztuaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
3742

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 23koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2012ko deialdiko Gaztemundu programan parte hartuko dutenak aukeratzeko dena.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2012ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren bidez, Gaztemundu programaren 2012ko deialdia egin zen, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 8. artikuluan ezarrita dagoena aplikatuz. Dekretu horren bidez, Gaztemundu programa arautzen da.

Dekretu araugilearen 11. artikuluan ezarritako Ebaluazio Batzordea 2012ko maiatzaren 23ko deialdi ebazpenean izendatu zen. Aipatutako dekretuaren 6. artikuluan eta deialdi ebazpenaren laugarren oinarrian ezarritakoa kontuan hartuta aztertu eta baloratu ditu eskaerak batzorde horrek, eta esleipen proposamena egin du. Horrenbestez, hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ebaluazio Batzordeak 2012ko ekitaldiko Gaztemundu programan parte hartzeko proposatu dituen pertsonak aukeratzea. I. eranskinean jaso dira aukeratutakoak.

Bigarrena.– Deialdi honetatik kanpo uztea II. eranskinean agertzen diren pertsonak. Arrazoiak ere bertan agertzen dira.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 23a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala