159. zk., 2012ko abuztuaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (272 KB - 26 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3741
EBAZPENA, 2012ko uztailaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena. Horren bidez onartu, eta agindua ematen da Gobernu Kontseiluak 2012ko ekainaren 21eko deialdian aurkeztutako sailen arautegiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak ikastegientzako oinarrizko arautegia onartu zuen 2011ko abenduaren 22ko Erabakiaz, Gobernu Kontseiluaren 2011ko ekainaren 23an onetsitako garapen arautegia berrikusteko egutegia beterik.
Arautegi markoa oinarrizko arautegi gisa sortua da eta sailek horren gaineko alderdien inguruan arautu beharrekoaz erabaki dezakete, modu horretara, zeinek bere antolamendu autonomia bermatuz.
Sailen Oinarrizko Arautegiaren hirugarren xedapen iragankorrak sei hilabeteko epea ematen zuen, indarrean sartu zenetik aurrera, sailek beren arautegiak beste hartan adierazitakora egokitu zezaten.
Aipatutako sailek, goiko arauari helduta, onartu egin dituzte kasuan kasuko saileko kontseiluan arautegi markora egindako egokitzapenak.
Idazkari nagusiak –egiaztatuta arautegiek behar adina aldeko txosten dituztela eta, 2012ko ekainaren 21eko bilkuran aurkeztutakoan, Gobernu Kontseiluari berariazko eskaerarik ez zaiola aurkeztu, eta Sailen Oinarrizko Arautegiaren 4.3 artikuluan jasotako eskuordetzearekin bat etorrita– honako hau
Ebazten DU:
Lehenengoa.– Sail hauen arautegiak onartzea:
– Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala
– Itsasketa Zientzia eta Teknikak, Itsasontzi Makinak eta Itsasontzigintza
– Konstituzio Zuzenbidea, Administrazio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia
– Zuzenbide Zibila
– Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika
– Ekonomia Aplikatua V
– Industria Ekonomia
– Elektrizitatea eta Elektronika
– Erizaintza II
– Filosofia
– Fisika Aplikatua I
– Materialen Fisika
– Analisi Ekonomikoaren Oinarriak I
– Analisi Ekonomikoaren Oinarriak II
– Geodinamika
– Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak
– Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia
– Ingeniaritza Elektrikoa
– Matematika Aplikatua
– Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa
– Mineralogia eta Petrologia
– Kazetaritza II
– Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak
– Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
– Kimika Aplikatua
– Kimika Fisikoa.
Bigarrena.– Agindua ematea arautegiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Hirugarrena.– Erabakiaren lehenengo puntuan aipatutako sailen arautegiak indarrean sartuko dira argitaratu eta hurrengo egunean.
Leioa, 2012ko uztailaren 6a.
(Eskuordetuta, 2012ko otsailaren 1eko EHAA).
Idazkari nagusia,
EVA FERREIRA GARCÍA.
ERANSKINA
UPV/EHUko KONPUTAZIO ZIENTZIAK ETA ADIMEN ARTIFIZIALA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala Sailak Informatika Fakultatean dauka egoitza (Manuel Lardizabal 1; 20018 Donostia-San Sebastián).
2. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskunde Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko II. atalaren zehaztapena.
Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala Sailak Batzorde Iraunkorra izango du eta Sailen Oinarrizko Arautegiak, II. atalean, zehaztutakoari jarraituz arautuko da.
4. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan edo Batzorde Iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, eta, bete ere, zazpi eguneko epean beteko du organoko idazkariari kargua utzik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita, eta, edozelan ere, organoaren hurrengo bilera baino lehen.
5. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko edo Batzorde Iraunkorreko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean horretarako arrazoiak emanda, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsia izan ahalko da haren behin-behineko ordezkoa; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko dira saileko idazkaritzan, kide anitzeko organoaren bilera baino gutxien dela 24 ordu lehenago.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; bestea, antzinako ikasketetako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko ITSASKETA ZIENTZIA ETA TEKNIKAK, ITSASONTZI MAKINAK ETA ITSASONTZIGINTZA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Itsasketa Zientzia eta Teknikak, Itsasontzi Makinak eta Itsasontzigintza Sailak Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoan dauka egoitza (María Díaz de Haro 68; 48920 Portugalete).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Saileko kontseilua zuzendariak, idazkariak, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiek, irakasle ez-iraunkor doktore guztiek eta Sailari atxikitako gainontzeko irakasle guztiek osatuko dute.
Aipatutakoez gain, ikasleen bana ordezkarik ziklo bakoitzeko eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat izango dira kontseiluko kide.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi bete ahalko ditu segidan.
4. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan sortzen diren hutsuneak hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiek beteko dituzte, idazkaria hutsunearen jakitun jarri eta berehala.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako bigarren zikloko ikasleek izango duten ordezkaria eta masterretako ikasleena txandaka arituko dira ordezkari lanetan, urte batean bat eta bestean, bestea; bigarren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA, KONSTITUZIO ZUZENBIDEA ETA ZUZENBIDEAREN FILOSOFIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia sailak Zuzenbidearen fakultatean du administrazio egoitza, helbidea Manuel Lardizabal Pasealekua, 2; 20018 Donostia-San Sebastián izanik.
2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 8. artikuluarekiko komunztadura.
Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia sailak sail atal bat ezarri du Bizkaiko campusean, beronen egoitza, Lan Harremanen Unibertsitate Eskolan duelarik.
Sail-atal bakoitzak sei irakasle izan behar ditu gutxienez, eta horietako lauk arduraldi osoz jardun behar dute. Sail-atala sortu eta irakasleak atalka banatzean, irakaslea zein ikastegiri dagoen atxikita izango da kontuan eta ikastegi horri dagokion atalean sartuko da. Irakasleak ezin izango dira egon atal bati baino gehiagori atxikita.
Honako hauek dira sail-ataleko kontseiluaren eginkizunak:
a) Ataleko kideen artean koordinatzaile bat aukeratzea, saileko kide anitzeko organoen aurrean ordezkaritza bere gain hartzeko.
b) Atalari dagozkion irakats eta administrazio eginkizunen programazioa eta antolakuntza proposatzea saileko kontseiluari edo, dagokionean, batzorde iraunkorrari eta bestelako gobernu, ordezkaritza; eta administrazio organo osagarriei.
c) Saileko Kontseiluari sail-atalari zuzenean eragiten dioten gorabeheren berri ematea aldez aurretik.
d) Saileko kide anitzeko organoei beren eskumeneko gaiekin lotutako proposamenak egitea.
e) Sail-ataleko urteko memoria onartzea saileko memorian txertatzeko.
f) Sail-ataleko aurrekontua gestionatzea.
g) Kontseiluak bere esku utziko ahal dituen eskumen guztiak oro, bai eta arautegi honek batzorde iraunkorrari eskuordetutakoak ere, beti ere Bizkaiko jardun esparruari dagokiolarik.
h) Saileko kontseiluak eskuordetutako beste edozein eginkizun.
3. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua zuzendariak, idazkariak, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiek eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiek osatuko dute. Administrazio zuzenbidea, konstituzio zuzenbidea eta zuzenbidearen filosofia sailari atxikitako gainontzeko irakasleen ordezkaritza ordezkari bat hiruna kideko izango da.
Aipatutakoez gain, ikasleen bana ordezkarik ziklo bakoitzeko eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat izango dira kontseiluko kide.
4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 13. artikuluarekiko komunztadura.
Administrazio zuzenbidea, konstituzio zuzenbidea eta zuzenbidearen filosofia saileko batzorde iraunkorra kontseiluko kideek osatuko dute eta, zehazkiago, zuzendariak, bertako buru izanik, idazkariak, Bizkaiko sail ataleko koordinatzaileak eta irakasleen bederatzi ordezkarik, koordinatzailearen irudia konputu honen ondorioetarako zenbatuko ez delarik.
Batzorde iraunkorreko kide izango dira, era berean, prestatze bidean dauden ikertzaileen eta ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, biak Kontseiluko kideen artetik aukeratuak.
Batzorde iraunkorraren ordezkariak hautatzeko era eta izaera hori galtzeko zioak sailen oinarrizko arautegiak ezarritakoak izanen dira.
5. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 18.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Organo bilduko kideek eskubidea dute, beren eginkizunak behar bezala beteko badituzte, saileko idazkaritzaren esku den dokumentazio eta informazio guztia eskatu eta erabiltzeko, administrazio idazkaritzari aldez aurretiko idazkia igorrita eta datu pertsonalak babesteko indarreko arautegia beti ere errespetatuz eta 48 orduren epean.
6. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 19.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehenengo deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Lehenengo eta bigarren deialdiaren artean 15 minututako tartea egongo da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, haien ordezkoek.
7. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 21.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Erabakiak hartu ahal izateko, emandako boto baliodunen gehiengo soila beharko da, Estatutuek, sailaren arautegiak berak edo gainerako lege xedapenek beste gehiengoren bat eskatzen duten kasuetan izan ezik. Nolanahi ere, arautegiaren erreforma kontseiluaren ezohiko bilera batean, xede horrexekin deitutakoan, onetsi beharko da, bertaratutako kideen botoen gehiengo absolutuaz.
8. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 23. artikuluarekiko komunztadura.
1.– Idazkariak kide anitzeko organoak hartutako erabakien fede eman eta ziurtagiriak egingo ditu.
2.– Posta elektronikoaren bidez komunikazioa eta Administrazio zuzenbidea, konstituzio zuzenbidea eta zuzenbidearen filosofia saileko iragarki tauletan erakustea izango dira hartutako erabakien argitaratzeko prozedura, beranduen hiru lanegunen epean, pertsonen intimitatea behar bezala gorderik. Organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxien dela hilabete bat egongo direla ikusgai.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Zuzenbidearen filosofia arloaren bidez, harreman berezia du sailak Lege Soziologiako Nazioarteko Institutuarekin, irakasle bisitariaren irudia (zientzi zuzendariari aitortua) bitarte, eta institutu honek irakatsitako gradu ondoko ikastaro ofizialekin, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen eta soziologia juridikorako nazioarteko institutuaren arteko lankidetza hitzarmenak arautzen duen moduan.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, saileko kontseiluan ikasketa horietako ikasleek izango dituzten ordezkariak eta masterretako ikasleenak txandaka arituko dira ordezkari lanetan; bigarren zikloko ikasleen ordezkaria ikasleen kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko ZUZENBIDE ZIBILA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Zuzenbide zibila sailaren Zuzenbidearen fakultatean du administrazio egoitza, helbidea Manuel Lardizabal Pasealekua, 2; 20018 Donostia-San Sebastián izanik.
2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua, zuzendariak, idazkariak, pertsonal irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle doktore ez-iraunkor guztiek, sailari atxikitako gainerako hiru irakasle eta ikertzaileko bana ordezkarik bat, sailak irakasten duen ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari batek eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari batek osatzen dute.
3. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 7. artikuluarekiko komunztadura.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, hauteskunde arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 13. artikuluarekiko komunztadura.
Zuzenbide zibila saileko batzorde iraunkorrak, kontseiluko kideek osaturik, zuzendaria izango du buru eta idazkaria eta pertsonal irakasle eta ikertzailearen hiru ordezkari izango ditu osakide.
Batzorde iraunkorreko kide izango dira, era berean, ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari bat, biak kontseiluko kideen artetik aukeratuak.
Batzorde iraunkorraren ordezkariak hautatzeko era eta izaera hori galtzeko zioak sailen oinarrizko arautegiak ezarritakoak izanen dira.
5. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 19.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehenengo deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Lehenengo eta bigarren deialdiaren artean 15 minututako tartea egongo da. Nolanahi ere, organoa balioz eratzeko, ezinbestekoa izango da organoko burua eta idazkaria bileran egotea edo, bestela, beren ordezkoak.
6. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi bete ahalko ditu segidan.
7. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko kontseiluan eta batzorde iraunkorrean sortzen diren hutsuneak hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiek beteko dituzte, idazkaria hutsunearen jakitun jartzen denetik hamabost egunen epean.
8. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 4.3 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko kontseilu eta batzorde iraunkorreko kideak kanpoan edo gaixo baleude eta, oro har, zio justifikaturen bat gertatuz gero, hautagaitza bereko hurrengo kide ez hautetsiek ordezkatu ahal izango dituzte eta, honetarako, ordezkapena justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute saileko zuzendaritzan berori eragin zuen kausa gertatu eta hurrengo hamabost egunetan.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Honako arautegi hau indarrean sartu eta gero, Zuzenbide zibila sailari atxikitako masterrik eratuko balitz eta lehengo ikasketak behin betikoz iraungi arte, saileko kontseiluan ikasketa hauetako eta masterretako ikasleen ordezkaritza txandaka egingo dute kolektibo hauetako ordezkariek, bigarren zikloko ordezkaria ikasleen kontseiluak hautatuko duelarik.
UPV/EHUko MATEMATIKAREN ETA ZIENTZIA ESPERIMENTALEN DIDAKTIKA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1. artikuluarekiko komunztadura.
1.– Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika sailak Irakasleen eskolan du administrazio egoitza (Sarriena auzoa, z/g; 48940 Leioa).
2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 8. artikuluarekiko komunztadura.
Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika sailak hiru sail atal ezarri ditu. Bata Bizkaiko campusean, Irakasleen eskolan, Sarriena auzoa, z/g; 48940 Leioa, beste bat Arabako campusean, Irakasleen eskolan, Juan Ibañez Sto. Domingo k. 1, 01006 Vitoria-Gasteiz eta, hirugarrena, Gipuzkoako campusean Irakasleen eskolan, Oñati plazan, 3; 20018 Donostia.
3. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 13. artikuluarekiko komunztadura.
1.– Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika sailaren batzorde iraunkorrak, kontseiluko kideek osaturik, zuzendaria izango du buru eta idazkaria, hala balegokio, sail koordinatzaileak eta pertsonal irakasle eta ikertzailearen zazpi ordezkari izango ditu osakide; azken horietatik, sei pertsonal irakasle eta ikertzaile iraunkorraren eta pertsonal irakasle eta ikertzaile doktore ez iraunkorraren artetik hautatuko dira eta zazpigarrena sailari atxikitako gainontzeko pertsonal irakasle eta ikertzailearen artetik.
2.– Batzorde Iraunkorreko kide izango dira, era berean, ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari bat, biak kontseiluko kideen artetik aukeratuak.
3.– Batzorde iraunkorraren ordezkariak hautatzeko era eta izaera hori galtzeko zioak sailen oinarrizko arautegiak ezarritakoak izanen dira.
5. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 19.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehenengo deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean, hamabost minuturen tartea egon beharko da. Nolanahi ere, organoa balioz eratzeko, ezinbestekoa izango da organoko burua eta idazkaria bileran egotea edo, bestela, beren ordezkoak.
6. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 23.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Hartutako erabakiak, beranduen jota, hiru egun balioduneko epean argitaratu beharko dira eta, betiere, datuak babesteko legeriak dioena errespetatuta. Harturiko erabakien ziurtapena saileko idazkaritzaren iragarkien taula birtual edo fisikoan esekiko dira edo posta elektroniko edo antzekoaren bidez igorriko unean uneko erabakiak ukituriko pertsonei. Organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak egiazki argitaratu egiten direla.
7. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ahal ditu segidan.
UPV/EHUko EKONOMIA APLIKATUA V SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Ekonomia Aplikatua V Sailak Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean dauka egoitza (Agirre lehendakariaren etorbidea, 83; 48015 Bilbao).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8.2 artikuluaren zehaztapena.
Ekonomia Aplikatua V Sailak bi sail atal izango ditu, Sailen Oinarrizko Arautegian adierazitako betebeharrei jarraituz eratuko direnak. Sail atal horiek ikastegi hauetan izango dute egoitza: batak, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Agirre lehendakariaren etorbidea, 83; 48015 Bilbao), eta, besteak, Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan (Elkano, 21; 48008 Bilbao).
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: sailari atxikitako irakasle eta ikertzaile guztiak, sailak eskolak ematen dituen ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bi, eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.5 artikuluaren zehaztapena.
5.– Masterreko ikasleen ordezkaria saileko zuzendariak deituta bi urterik behin, abenduan, egingo den bileran aukeratuko da. Bilera horretara saileko master ofizialetako programetan matrikulatutako ikasle guztiei deituko zaie. Lizentziaturak desagertzen ez diren artean, masterreko ikasleen ordezkarietako bat lizentziaturako bigarren zikloko ikaslea izango da, eta bestea masterreko ikaslea.
5. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko II. atalaren zehaztapena.
Ekonomia Aplikatua V Sailak Batzorde Iraunkorra izango du, eta Sailen Oinarrizko Arautegiak II. atalean zehaztutakoari jarraituz arautuko da.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketetako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko INDUSTRIA EKONOMIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Industria Ekonomia Sailak Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan dauka egoitza (Elkano, 21; 48008 Bilbao).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak. Industria Ekonomia Sailari atxikitako gainerako irakasleek ordezkari bat izango dute talde horretako hiru kideko.
Aipatutakoez gain, ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari batek eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari batek osatuko dute kontseilua.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.5 artikuluaren zehaztapena.
5.– Masterreko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
4. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 18.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute, beren eginkizunak aurrera eramateko, saileko idazkaritzan dauden dokumentuak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko, aldez aurretik eskari idatzia eginda Saileko Kontseiluko buruari.. Saileko buruak hiru egun balioduneko epean emango du eskatutako informazioa, eskaria jasotzen denetik kontatzen hasita.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Lehenengo eta bigarren deialdiaren artean 5 minutuko tartea egongo da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, beren ordezkoek.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Saileko Kontseiluak hartzen dituen erabakiak saileko iragarki oholetan emango dira argitara, beranduen jota hiru egun balioduneko epean eta, betiere, datuak babesteko legeriak dioena errespetatuta. Organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxien dela hilabete egongo direla ikusgai.
8. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ditu segidan.
9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan edo Batzorde Iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere 15 eguneko epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako bigarren zikloko ikasleek izango duten ordezkaria eta masterretako ikasleena txandaka arituko dira ordezkari lanetan; bigaren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Elektrizitatea eta Elektronika Sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean dauka egoitza (Sarriena auzoa, z/g; 48940 Leioa).
2. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskunde Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko II. atalaren zehaztapena.
Elektrizitatea eta Elektronika Sailak Batzorde Iraunkorra izango du eta Sailen Oinarrizko Arautegiak, II. atalean, zehaztutakoari jarraituz arautuko da.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi bete ahalko ditu segidan.
5. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan edo Batzorde Iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, eta, bete ere, hiru hilabeteko epean beteko du organoko idazkariari kargua utzik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko edo Batzorde Iraunkorreko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean horretarako arrazoiak emanda, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsia izan ahalko da haren behin-behineko ordezkoa; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko dira saileko idazkaritzan, kide anitzeko organoaren bilera baino gutxien dela 24 ordu lehenago.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; bestea, antzinako ikasketetako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko ERIZAINTZA II SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Erizaintza II sailak Donostiako Erizaintzarako eskolan du administrazio egoitza, Gipuzkoako campusean (J. Begiristain dk. ibilbidea, 105; 20014 Donostia-San Sebastián).
2. artikulua.– UPV/EHUko hauteskundeen arautegi orokorreko 7. artikuluarekiko komunztadura.
Saileko zuzendaria hautatzearren, onartu egingo da hauteskundeen arautegi orokorraren 7. artikuluak araututako boto gordailua.
3. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua, zuzendariak, idazkariak, pertsonal irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle doktore ez-iraunkor guztiek, sailari atxikitako gainerako hiru irakasle eta ikertzaileko ordezkari batek, sailak irakasten duen ziklo bakoitzeko ikasleen bi ordezkarik eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari batek osatzen dute.
4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko II. atalarekiko komunztadura.
Aurreikusten da batzorde iraunkorra eratuko dela, sailen oinarrizko arautegiko II. atalean ezarritakoaren arabera arteztua.
5. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 19.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehenengo deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean, hamabost minuturen tartea egon beharko da. Nolanahi ere, organoa balioz eratzeko, ezinbestekoa izango da organoko burua eta idazkaria bileran egotea edo, bestela, beren ordezkoak.
6. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 21.4 artikuluarekiko komunztadura.
4.– Hauteskunde prozesuetan izan ezik, onartu egiten da boto ordezkatzea. Kide anitzeko organoko kideek ezin etorria adierazi duen kidearen boto bakar bat izan dezakete eskuordetuta. Organoko kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsiko zaio.
7. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ahal ditu segidan.
8. artikulua.– UPV/EHUko hauteskundeen arautegi orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.
Hautetsiak kargua uzten duenean zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua. Ordezkapena hamar egun iragan aurretik gauzatuko da, idazkariak jakinarazi duenetik kontatzen hasita.
9. artikulua.– UPV/EHUko hauteskundeen arautegi orokorreko 4.3 artikuluarekiko komunztadura.
Halaber, ordezkoek organo bilduko kide titularren tokia hartuko dute, zein bere titularra kanpoan edo gaixo sei hilabetetatik gora aurreikusten bada eta horiek itzuli arte. Ordezkapena gauzatzeko, era honetako egoeraren batean dagoen titularrak kide anitzeko organoko buruari jakinarazi beharko dio.
UPV/EHUko FILOSOFIA SAILAREN ARAUTEGIA
Artikulu bakarra.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Filosofia sailak Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean du administrazio egoitza (Tolosarako ibilbidea, 70; 20018 Donostia-San Sebastián).
XEDAPEN IRAGANKORRA
Ikasketa zaharrak guztiz desagertu arte, haien bigarren zikloko ikasleen ordezkaria eta masterreko ikasleen ordezkaria txandakatu egingo dira urtez urte saileko kontseiluan. Bigarren zikloko ikasleen ordezkaria ikasleen kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUren FISIKA APLIKATUA I SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Fisika Aplikatua I sailaren administrazio-egoitza Bilboko Ingeniaritzarako Goi Eskola Teknikoan dago, Urkixo zumar-kalean kokaturik.
2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 8.2 artikuluarekiko komunztadura.
2.– Fisika Aplikatua I saila hurrengo atal hauek ditu:
a) Bizkaiko campuseko I. sail atala, Bilboko Ingeniaritzarako goi eskola teknikoari adskribituriko saileko kideek osatua eta egoitza bertan duena.
b) Bizkaiko campuseko II. sail atala, Bilboko Industria ingeniaritza teknikorako eskolari, Meatze eta lan publikoetarako ingeniaritza teknikorako eskolari eta Nautika eta itsasontzi-makineria goi eskola teknikoari adskribituriko saileko kideek osatua eta egoitza Bilboko Industria ingeniaritza teknikoko unibertsitate eskolan duena.
c) Arabako campuseko sail atala, Farmazia fakultateari eta Vitoria-Gasteizeko Ingeniaritzarako unibertsitate eskolari adskribituriko saileko kideek osatua eta egoitza azken honetan duena.
d) Gipuzkoako campuseko sail atala, Arkitekturarako goi eskola teknikoari, Donostiako Eskola politeknikoari eta Eibarko Industria ingeniaritza teknikorako unibertsitate eskolari adskribituriko saileko kideek osatua eta egoitza Donostiako Unibertsitate eskola politeknikoan duena.
3. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko Kontseiluko kideak dira zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak, sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat, sailak ematen duen ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari bat.
4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 10.5 artikuluarekiko komunztadura.
5.– Masterreko ikasleen ordezkaria saileko zuzendariak deituta bi urterik behin, abenduan, egingo den bileran aukeratuko da. Bilera horretara saileko master ofizialetako programetan matrikulatutako ikasle guztiei deituko zaie. Lizentziaturak desagertzen ez diren artean, masterreko ikasleen ordezkarietako bat lizentziaturako bigarren zikloko ikaslea izango da, eta bestea masterreko ikaslea.
5. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 13. artikuluarekiko komunztadura.
13.– Batzorde iraunkorra izateko aukera izan badago; berori saileko kontseiluko kideen artean hautatu beharko da eta saileko zuzendariak, idazkariak, ataletako koordinatzaileek, sailari atxikitako pertsonal irakasle eta ikertzailearen bederatzi ordezkarik, ikasleen ordezkari batek, eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari batek osatuko dute.
Batzorde Iraunkorreko kideak hautatzeko era eta kide izateari uzteko arrazoiak oinarrizko arautegian zehaztutakoak izango dira.
6. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ahal ditu segidan.
7. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko kontseiluan eta batzorde iraunkorrean sortzen diren hutsuneak hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiek beteko dituzte, idazkaria hutsunearen jakitun jartzen denetik zazpi eguneko epean.
8. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 4.3 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko kontseiluko edo batzorde iraunkorreko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean horretarako arrazoiak emanda, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsia izan ahalko da haren behin-behineko ordezkoa; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko dira saileko idazkaritzan, kide anitzeko organoaren bilera baino gutxien dela 48 ordu lehenago.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, ikasketa horietako bigarren zikloko ikasleen ordezkariak ikasleen kontseiluak aukeratuko ditu.
UPV/EHUren MATERIALEN FISIKA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Materialen fisika sailak Kimika zientzien fakultatean dauka administrazio egoitza (Manuel Lardizabal pasealekua 3; 28018 Donostia-San Sebastián).
2. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 7. artikuluarekiko komunztadura.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
3. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko II. atalarekiko komunztadura.
Materialen fisika sailak batzorde iraunkorra izango du, eta sailen oinarrizko arautegiak II. atalean zehaztutakoari jarraituz arautuko da.
4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 21.4 artikuluarekiko komunztadura.
Botoa kide anitzeko organoaren beste kide bati eskuordetu ahalko zaio, hauteskunde prozesuetan izan ezik. Kide anitzeko organoko kide bakoitzak beste baten ordez baino ezin izango du eman botoa. Organoko kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsiko zaio.
5. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko kontseiluan eta batzorde iraunkorrean sortzen diren hutsuneak hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiek beteko dituzte, idazkaria hutsunearen jakitun jartzen denetik hogeita hamar egunen epean.
6. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 4.3 artikuluarekiko komunztadura.
Eskolako batzarraren bilerarako dei eginik, bertako edozein kide hautetsik aurkeztu ahal izango dio, gutxien dela, 24 orduren epean, ikastegiko idazkaritzari bilera horretarako ordezkapen eskaria, behar bezala justifikatuta. Organoko burutzak ebatzi beharko du, emandako argumentazioaren argitara. Erabakia baiezkoa balitz, hautagai gisa aurkeztu zeneko zerrendako lehenengo ordezkoa izango da hautetsi eskatzailearen lekuan.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek saileko kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketetako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, ikasleen kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko EKONOMIA ANALISIAREN OINARRIAK I SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Ekonomia Analisiaren Oinarriak I sailak Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean dauka administrazio egoitza (Agirre lehendakaria, 83; 48015 Bilbao).
2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua zuzendariak, idazkariak, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiek eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiek osatuko dute. Ekonomia analisiaren oinarriak I sailari atxikitako gainontzeko irakasleen ordezkaritza ordezkari bat bosna kide eta zatikiko izango da.
Aipatutakoez gain, ikasleen bana ordezkarik ziklo bakoitzeko eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat izango dira kontseiluko kide.
3. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 7. artikuluarekiko komunztadura.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, hauteskunde arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 21.4 artikuluarekiko komunztadura.
4.– Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat izan dezake eskuordetuta. Organoko kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsiko zaio.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, saileko kontseiluan ikasketa horietako ikasleek izango dituzten ordezkariak eta masterretako ikasleenak txandaka arituko dira ordezkari lanetan; bigarren zikloko ikasleen ordezkaria ikasleen kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko ANALISI EKONOMIKOAREN OINARRIAK II SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1. artikuluaren zehaztapena.
1.– Ekonomia Analisiaren Oinarriak II Sailak Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean dauka egoitza (Agirre lehendakaria, 83; 48015 Bilbao).
2. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskunde Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria aukeratzeko hauteskundeetan aukera egongo da botoa aldez aurretik emateko, Hauteskunde Arautegi Orokorreko 7. artikuluan arautu bezala.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean, bost minutuko tartea egon beharko da. Nolanahi ere, organoa balioz eratzeko, ezinbestekoa izango da organoko burua eta idazkaria bileran egotea edo, bestela, beren ordezkoak.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ditu segidan.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Ikasketa zaharrak guztiz desagertu arte, haien bigarren zikloko ikasleen ordezkaria eta masterretako ikasleen ordezkaria txandakatu egingo dira urtez urte Saileko Kontseiluan. Bigarren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko GEODINAMIKA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Geodinamika sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean dauka egoitza (Sarriena auzoa z/g; 48940 Leioa-Bizkaia).
XEDAPEN IRAGANKORRA
Ikasketa zaharrak guztiz desagertu arte, haien bigarren zikloko ikasleen ordezkaria eta masterretako ikasleen ordezkaria txandakatu egingo dira urtez urte Saileko Kontseiluan. Bigarren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko EKONOMIA HISTORIA ETA EKONOMIA ERAKUNDEAK SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Ekonomia historia eta ekonomia erakundeak sailak Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatean dauka egoitza (Agirre lehendakaria, 83; 48015 Bilbao).
2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 8. artikuluarekiko komunztadura.
Ekonomia historia eta ekonomia erakundeak sailak sail atal bat ezarri du Arabako campusean, egoitza Letren fakultatean duena (Unibertsitatearen ibilbidea, 5; 01006 Vitoria-Gasteiz).
3. artikulua.– UPV/EHUko hauteskundeen arautegi orokorreko 7. artikuluarekiko komunztadura.
Saileko zuzendaria hautatzearren, onartu egingo da hauteskundeen arautegi orokorraren 7. artikuluak araututako boto gordailua.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Ikasketa zaharrak guztiz desagertu arte, haien bigarren zikloko ikasleen ordezkaria eta masterreko ikasleen ordezkaria txandakatu egingo dira urtez urte saileko kontseiluan. Bigarren zikloko ikasleen ordezkaria ikasleen kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko ERDI AROAREN, ARO BERRIAREN ETA AMERIKAREN HISTORIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia Sailak Letren Fakultatean dauka egoitza (Unibertsitateko ibilbidea, 5; 01006 Vitoria-Gasteiz).
2. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, hauteskunde arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Lehenengo eta bigarren deialdiaren artean 5 minututako tartea egongo da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, euren ordezkoek.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi bete ahalko ditu segidan.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako ikasleek izango dituzten ordezkariak eta masterretako ikasleenak txandaka arituko dira ordezkari lanetan; bigaren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko INGENIARITZA ELEKTRIKOA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Bilboko Ingeniaritza Elektrikoa Sailak Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan dauka egoitza (Urkixo zumarkalea, z/g; 48013 Bilbao).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8.2 artikuluaren zehaztapena.
2.– Ingeniaritza Elektrikoa Sailak hiru sail atal izango ditu:
a) Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko sail atala, egoitza eskola horretan duena. Langunea ikastegi horretan daukaten saileko kideek osatzen dute sail atala.
b) Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako sail atala, egoitza eskola horretan duena. Langunea ikastegi horretan daukaten saileko kideek osatzen dute sail atala.
c) Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako sail atala, egoitza eskola horretan duena. Langunea ikastegi horretan daukaten saileko kideek osatzen dute sail atala.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak. Ingeniaritza Elektrikoa Sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileek ordezkari bat izango dute talde horretako bost kideko, edo bostetik beherako multzo bakoitzeko.
Aipatutakoez gain, ikasleen bi ordezkarik eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari batek osatuko dute kontseilua.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.
Ingeniaritza Elektrikoa Saileko Batzorde Iraunkorra kontseiluko kideek osatuko dute. Honako hauek izango dira batzordeko kide: saileko zuzendaria, batzordeko buru izango dena; idazkaria; sail ataletako koordinatzaileak; eta irakasle eta ikertzaileen sei ordezkari (irakasle eta ikertzaile iraunkorren eta irakasle eta ikertzaile ez-iraunkor doktoreen bost ordezkari eta gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat).
Batzorde Iraunkorreko kide izango dira, era berean, ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, biak kontseiluko kideen artetik aukeratuak.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ditu segidan.
6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan edo Batzorde Iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere zazpi eguneko epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko edo Batzorde Iraunkorreko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean horretarako arrazoiak emanda, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsia izan ahalko da haren behin-behineko ordezkoa; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko zaizkie saileko zuzendariari eta idazkariari, kide anitzeko organoaren bilera baino gutxien dela 48 ordu lehenago.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek Saileko Kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketetako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, Ikasleen Kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUren MATEMATIKA APLIKATUA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Matematika aplikatua sailaren administrazio-egoitza Bilboko Ingeniaritzarako Goi Eskola Teknikoan dago, Urkixo zumar-kalean kokaturik, z/g; 48013 Bilbao.
2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 8.2 artikuluarekiko komunztadura.
Matematika aplikatua saila hurrengo atal hauek ditu:
a) Bilboko Ingeniaritzarako goi eskola teknikoko sail atala.
b) Bilboko Industria ingeniaritza teknikorako unibertsitate eskolako sail atala.
c) Meatzeen eta lan publikoen ingeniaritza teknikoko unibertsitate eskolako sail atala.
d) Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzarako unibertsitate eskolako sail atala.
e) Gipuzkoako campuseko sail atala, egoitza Donostiako Unibertsitate eskola politeknikoan duela.
3. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua, zuzendariak, idazkari akademikoak, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiek eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiek, sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari batek, sailak ematen duen ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari batek eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari batek osatuko dute.
4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko II. atalarekiko komunztadura.
Matematika aplikatua sailak batzorde iraunkorra izango du, eta sailen oinarrizko arautegiak II. atalean zehaztutakoari jarraituz arautuko da.
5. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 18.2 artikuluarekiko komunztadura.
Organo bilduetako kideek beren eginkizunak burutu ahal izateko dokumentazio eta informazio guztia eskatu eta erabiltzeko eskubidea baliatu ahal izango dute, halako beharra saileko idazkaritzari igorritako idazkian eskatuta, horretarako eskubidea ematen dion organo bilduko kidetasuna adieraziz eta eskatutako dokumentazioa zertarako baliatu behar duen laburki azalduz. Eskatzaileak horretarako eskubidea daukala behin egiaztaturik, zazpi (7) egunen epean, gehienez ere sailak haren esku jarriko du dokumentazioa saileko idazkaritzaren bulegoetan.
6. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 19.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehenengo deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean, hamabost minututako tartea egon beharko da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, euren ordezkoek.
7. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 23.2 artikuluarekiko komunztadura.
Kide anitzeko organoetan onartutako erabakiak saileko iragarki ohol ofizialean emango dira argitara, gehien dela hiru egun baliodunen epean eta pertsonen intimitatea behar bezala babestuta. Organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxien dela hilabete egongo direla ikusgai.
8. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ahal ditu segidan.
9. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.
Saileko kontseiluan eta batzorde iraunkorrean sortzen diren hutsuneak hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiek beteko dituzte, idazkaria hutsunearen jakitun jartzen denetik zazpi egunen epean.
10. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 4.3 artikuluarekiko komunztadura.
Kide anitzeko organoaren bilerarako dei eginik, bertako edozein kide hautetsik aurkeztu ahal izango dio, 24 orduren epean, ikastegiko idazkaritzari bilera horretarako ordezkapen eskaria, behar bezala justifikatuta. Organoko burutzak ebatzi beharko du, emandako argumentazioaren argitara. Erabakia baiezkoa balitz, hautagai gisa aurkeztu zeneko zerrendako lehenengo ordezkoa izango da hautetsi eskatzailearen lekuan.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu bitartean, bigarren zikloko ikasleek saileko kontseiluan dituzten ordezkariak era honetara banatuko dira: bat, master ofizialetako ikasleen ordezkaria izango da; eta bestea, antzinako ikasketetako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria, ikasleen kontseiluak aukeratua.
UPV/EHUko PREBENTZIO MEDIKUNTZA ETA OSASUN PUBLIKOA SAILAREN ARAUTEGIA
Artikulu bakarra.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa sailak Leioako Campuseko Medikuntza eta Odontologia fakultatean du administrazio egoitza.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Ikasketa zaharrak guztiz desagertu arte, haien bigarren zikloko ikasleen ordezkaria eta masterreko ikasleen ordezkaria txandakatu egingo dira urtez urte saileko kontseiluan, bigarren zikloko ikasleen ordezkaria ikasleen kontseiluak aukeratuko duelarik.
UPV/EHUko MINERALOGIA ETA PETROLOGIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Mineralogia eta Petrologia Sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean dauka egoitza (Sarriena auzoa, z/g; 48940 Leioa).
2. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko II. atalaren zehaztapena.
Mineralogia eta Petrologia Sailak Batzorde Iraunkorra izango du, eta Sailen Oinarrizko Arautegiak II. atalean zehaztutakoari jarraituz arautuko da.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Lehenengo eta bigarren deialdiaren artean 10 minutuko tartea egongo da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, euren ordezkoek.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ditu segidan.
6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean sortzen diren hutsuneak hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiek beteko dituzte, idazkaria hutsunearen jakitun jartzen denetik hamabost egunen epean.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluko edo Batzorde Iraunkorreko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean horretarako arrazoiak emanda, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsia izan ahalko da haren behin-behineko ordezkoa; horretarako, arrazoiak egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko dira saileko zuzendaritzan, egoera hori eragin duen gertaera izan denetik gehienez ere 15 eguneko epean.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako ikasleek izango duten ordezkaria eta masterretako ikasleena txandaka arituko dira ordezkari lanetan; bigaren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko KAZETARITZA II SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kazetaritza II sailaren egoitza administratiboa Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean dago, Bizkaiko Campusean (Sarriena auzoa z/g; 48940 Leioa).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: sailari atxikitako irakasle eta ikertzaile guztiak, sailak eskolak ematen dituen ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bat, eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
3. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 21.4 artikuluaren zehaztapena.
4.– Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat izan dezake eskuordetuta. Organoetako kideek idatziz adierazi beharko diote idazkari akademikoari botoa eskuordetu egin dutela, gutxienez 24 ordu lehenago, eta saileko idazkaritza administratiboan kopia bat inskribatuko da. Horrez gain, botoa eskuordetzeari buruzko idatzia bilerako aktari erantsi beharko zaio.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta zuzendariak gehienez bi agintaldi beteko ditu segidan.
6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan edo Batzorde Iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua, eta, bete ere, hilabeteko epean beteko du organoko idazkariari kargua utzik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Kide anitzeko organoko kide titularra gaixorik edo kanpoan badago, eta, oro har arrazoi justifikaturen bategatik ezin bada egon karguan, ordezkorik izango badu, horretarako eskaria egin beharko dio idatziz idazkariari.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako bigarren zikloko ikasleen ordezkaria eta masterretako ikasleena txandaka arituko dira, urte batean bat eta bestean, bestea; bigaren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko NORTASUNA, BALIOESPENA ETA PSIKOLOGIA TRATAMENDUAK SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1. artikuluaren zehaztapena.
1.– Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak Sailak Psikologia Fakultatean dauka egoitza (Tolosa hiribidea, 70; 20018 Donostia-San Sebastián).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.
Batzorde Iraunkorra egon daiteke. Haren osaera, hauteskundeak eta eginkizunak Oinarrizko Arautegian zehaztutakoak lirateke.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ditu segidan.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Ikasketa zaharrak guztiz desagertu arte, haien bigarren zikloko ikasleen ordezkaria eta masterreko ikasleen ordezkaria txandakatu egingo dira urtez urte Saileko Kontseiluan. Bigarren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.
UPV/EHUko BILAKAERAREN ETA HEZKUNTZAREN PSIKOLOGIA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Bilakaeraren eta Hezkuntzaren psikologia sailak Bilboko Irakasleen eskolan du administrazio egoitza, Sarriena auzoan, z/g; 48940 Leioa, Bizkaia.
2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 8.1 artikuluarekiko komunztadura.
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren psikologia sailak lau sail atal dauzka: Bizkaiko campusean, Bilboko Irakasleen eskolan egoitza duena; Psikologia-HEZIkoa, egoitza Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egoitza duena; Donostiako irakasleen hezkuntzan, egoitza Irakasleen unibertsitate eskolan duena eta Arabako campusean Vitoria/Gasteizko Irakasleen unibertsitate eskolan egoitza duena.
3. artikulua.– Hauteskundeen arautegi orokorreko 7. artikuluarekiko komunztadura.
Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, hauteskunde arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 21.4 artikuluarekiko komunztadura.
4.– Hauteskunde prozesuetan izan ezik, onartu egiten da boto ordezkatzea. Kide anitzeko organoko kideek ezin etorria adierazi duen kidearen boto bakar bat izan dezakete eskuordetuta. Organoko kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsiko zaio.
5. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ahal ditu segidan.
6. artikulua.– UPV/EHUko hauteskundeen arautegi orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.
Hautetsiak kargua uzten duenean zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua. Ordezkapena hamabost egun baliodun iragan aurretik gauzatuko da, idazkariak jakinarazi duenetik kontatzen hasita.
7. artikulua.– UPV/EHUko hauteskundeen arautegi orokorreko 4.3 artikuluarekiko komunztadura.
Bestalde, kide anitzeko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean horretarako arrazoiak emanda, behin-behineko ordezkoak beteko du haren lekua. Ordezkapena gauzatzeko, halako egoera batean dagoen titularrak kide anitzeko organoko buruari jakinarazi beharko dio, gutxien dela, 5 egunetako aurrekotasunaz.
UPV/EHUko KIMIKA APLIKATUA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kimika Aplikatua Sailak Kimika Fakultatean dauka egoitza (Manuel Lardizabal pasealekua 3; 28018 Donostia-San Sebastián).
2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak, sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat, sailak ematen duen ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.5 artikuluaren zehaztapena.
5.– Masterreko ikasleen ordezkaria saileko zuzendariak deituta bi urterik behin, abenduan, egingo den bileran aukeratuko da. Bilera horretara saileko master ofizialetan matrikulatutako ikasle guztiei deituko zaie. Lizentziaturak desagertzen ez diren artean, masterreko ikasleen ordezkarietako bat lizentziaturako bigarren zikloko ikaslea izango da, eta bestea masterreko ikaslea.
4. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskunde Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.
Saileko zuzendaria aukeratzeko hauteskundeetan aukera egongo da botoa aldez aurretik emateko, Hauteskunde Arautegi Orokorreko 7. artikuluan arautu bezala.
5. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.
13.– Batzorde Iraunkorra sor liteke. Hala eginez gero, Saileko Kontseiluko kideen artetik aukeratuko dira haren osakideak. Hauek izango dira: zuzendaria (batzordeko burua izango da); idazkaria; irakasle eta ikertzaileen zortzi ordezkari, horietatik zazpi irakasle eta ikertzaile iraunkorren eta irakasle eta ikertzaile doktore ez-iraunkorren artetik hautatuak, eta bestea sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen artetik aukeratua; ikasleen ordezkari bat; eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
Batzorde Iraunkorreko kideak hautatzeko era eta kide izateari uzteko arrazoiak Oinarrizko Arautegian zehaztutakoak izango dira.
6. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean hamabost minutuko tartea egon beharko da. Nolanahi ere, organoa balioz eratzeko, ezinbestekoa izango da organoko burua eta idazkaria bileran egotea edo, bestela, beren ordezkoak.
7. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ditu segidan.
8. artikulua.– UPV/EHUko hauteskundeen arautegi orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean sortzen diren hutsuneak hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiek beteko dituzte, idazkaria hutsunearen jakitun jartzen denetik zazpi eguneko epean.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Ikasketa zaharrak guztiz desagertu arte, haien bigarren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak hautatuko du.
UPV/EHUko KIMIKA FISIKOA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Kimika fisikoa sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean dauka egoitza (Sarriena auzoa z/g; 48940 Leioa, Bizkaia).
2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 8.1 artikuluarekiko komunztadura.
Kimika fisikoa sailak sail atal bat ezarri du Arabako campusean, egoitza Farmazia fakultatean duena (Unibertsitatearen ibilbidea, 7 01006 Vitoria-Gasteiz).
3. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 10. artikuluarekiko komunztadura.
1.– Saileko kontseilua, zuzendariak, idazkariak, pertsonal irakasle eta ikertzaile iraunkorrak eta irakasle doktore ez iraunkorrek osatuko dute eta, hauez gain:
a) Gainontzeko pertsonal irakasle eta ikertzailearen bi ordezkari, baldin eta kolektibo honi dagokion pertsona multzoa hamarretatik gorakoa bada. Hamar pertsona baino gutxiago baditu saileko kontseilurako bere ordezkaritza kide batekoa izango da. Bere ordezkaria pertsonal irakasle eta ikertzaile horrek hautatuko du bere kideen artetik.
b) Graduko ikasleen ordezkari bat. Sailak eskolak ematen dituen ikastegietako ikasleen kontseiluen bitartez aukeratuko da, ikastegietako ikasleen kontseiluen arautegiek xedatutako prozedurari jarraiki.
c) Lehengo ikasketek (lizentziaturek) irauten duten bitartean, lizentziaturetako bigarren zikloko eta masterretako ikasleen ordezkaritza kide bakarrekoa izango da eta hori ikasle kopururik handiena duen kolektiboari (lizentziaturako 2. zikloa/masterra) egokituko zaio. Ikaslea lizentziaturako bigarren zikloari egokitzen bazaio, hautaketa graduko ikaslea hautatzeko prozedura bera baliatuko da. Ordezkaritza masterreko ikasleei badagokie, hautaketa doktoregoko ikasleak hautatzeko prozedura bera erabiliko da. Sailak parte hartzen dueneko sail arteko, unibertsitate arteko eta abarreko masterretan, bertako ikasletzat hartuko litzateke baldin eta ikasleari esleitutako tutorea sailekoa bada.
d) Doktoregoko ikasleen ordezkari bat. Honen hautaketa saileko zuzendaritzak bi urtetan behin, abenduan dei egindako bileran egingo da, sailak parte hartzen dueneko doktoregoko programetan matrikulatutako ikasle guztiak bertara deiturik. Horretarako, bilerara deitu beharreko ikasleen errolda eskatuko dio saileko zuzendariak hala dagokion zerbitzuari. Kimika fisikoa sailak parte hartzen dueneko sail arteko, unibertsitate arteko eta besteko doktorego programetan, saileko doktoregaitzat hartuko dira baldin eta doktorego tesiaren proiektua bertan inskribatu badu.
e) Administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari bat.
2.– Pertsonal irakasle eta ikertzailearen eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkarien agintaldia lau urtetakoa da. Ikasleen ordezkarien agintaldia, berriz, bi urtetakoa izango da.
4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 14. artikuluarekiko komunztadura.
1.– Batzorde iraunkorrak beteko ditu, kontseiluaren arautegiari jarraituz, eskuordetuta dituen eginkizunak eta kontseiluak une jakinetan eskuordetzen dizkionak.
Eskuordetzea ez da inola ere ondoko eginkizun hauetara iritsiko:
a) Zuzendaria hautatzea.
b) Sailaren arautegia onartzea.
c) Urteko txosten ekonomikoa, saileko irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren memoria, eta jarduera-plana onestea.
d) Saileko langileei irakaskuntza betebeharrak eta balizko aldaketak proposatzea.
e) Pertsonal irakasle edo/eta ikertzailea laneratzeko edo promozionatzeko plazei dagozkien epaimahaiak izendatzeko proposamena onartzea.
f) Lanpostu berriak eskatzea eta lanpostuek behar dituzten aldaketak proposatzea.
g) Irakasleen lanari buruzko txosten arrazoituak egitea, irakaskuntza-merezimenduak eskuratu eta kontratuak berritze aldera.
2.– Saileko kontseiluko kideak informazio puntuala jaso beharko dute batzorde iraunkorrak onetsitako erabakiari dagokionez eta, honetarako, bere bileretarako eguneko aztergaien zerrenda saileko kontseiluko kideei ere igorriko zaie, bai eta batzorde iraunkorrak hartutako erabakien berri ere. Bilera guztietan akta egingo da eta saileko kide guztien esku jarriko da.
5. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 19.1 artikuluarekiko komunztadura.
1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehenengo deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean, hamabost minuturen tartea egon beharko da. Nolanahi ere, organoa balioz eratzeko, ezinbestekoa izango da organoko burua eta idazkaria bileran egotea edo, bestela, beren ordezkoak.
6. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 26.3 artikuluarekiko komunztadura.
3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi beteko ahal ditu segidan.
7. artikulua.– UPV/EHUko hauteskundeen arautegi orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.
Hautetsiak kargua uzten duenean zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua. Ordezkapena hiru lanegun iragan aurretik gauzatuko da, idazkariak jakinarazi duenetik kontatzen hasita.
8. artikulua.– UPV/EHUko hauteskundeen arautegi orokorreko 4.3 artikuluarekiko komunztadura.

RSS