Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2012ko abuztuaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

ARARTEKOA
3738

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2011ko abenduaren 30ekoa, Arartekoarena, zerbitzurako eta administrazioaren jardunbide egokirako Arartekoaren konpromisoak onartzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak ikusi dira Arartekoaren 2011ko abenduaren 30eko Ebazpenean, hau da, zerbitzurako eta administrazioaren jardunbide egokirako Arartekoaren konpromisoak onartzekoan (2012ko martxoaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 59. zk.). Horregatik, huts horiek zuzendu egiten dira hemen.

2012/1393 (23/21) orrialdean, euskarazko testuan, honela dio:

«Udako ordutegia (ekainetik irailera):

08:00etatik 13:00etara».

Baina honela esan behar du:

«Udako ordutegia (ekainetik irailera):

08:00etatik 14:00etara».


Azterketa dokumentala