Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2012ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

MARÍA RAQUEL ALCOCER BALLESTEROSEN NOTARIOTZA (BASAURI)
3544

IRAGARKIA, judiziotik kanpoko salmenta baten espedienteari dagokion enkanteari buruzkoa.

Nik, Maria Raquel Alcocer Ballesterosek, Euskal Herriko Notarioen Elkargoko notario naizen aldetik (Basauri), hau

Jakinarazten dut: nire notariotza honetan (kale Nagusia, 12, solairuartea, Basauri), hipotekatutako finka baten judiziotik kanpoko salmenta izapidetzen ari da Hipoteka Legearen 129. artikuluarekin bat etorriz. Hauxe da finka:

Hiri-finka.– Basauriko (Bizkaia) Nafarroa kaleko 11. zenbakian dagoen finka (bosgarrena, H atea).

Hiri-finka.– Berrogeita bosgarrena.– Bosgarren pisuko H letradun etxebizitza, eskuineko eskaileran gora dagoena. Azalera: berrogeita sei metro karratu eta berrogeita hemeretzi dezimetro karratu. Honako hauek ditu: ataria, komuna, hiru logela eta egutera.

Mugak: iparraldean, H kaleko bi zenbakiko etxea; hegoaldea, I etxebizitza eta eskailera-kaxa; ekialdean H kalea; eta mendebaldean, G etxebizitza eta patioa.

Kuota: higiezinaren elementu komunetan ehuneko bat eta laurogeiko partaidetza-kuota dagokio.

Basauriko Nafarroa kaleko 11. zenbakian dagoen etxearen zati bat da.

Inskripzioa.– Bilboko hamahiru zenbakiko Jabetza Erregistroa. Liburukia: mila zazpiehun eta berrogeita bat; liburua: berrehun eta bat; orrialdea: laurogeita hamasei; finka: mila zortziehun eta hiru; inskripzioa: hamabi.

Finkaren enkantearen baldintzak hauek izango dira:

Nire notariotzan egingo da enkantea.

Enkante bakarra egingo da: 2012ko irailaren 19an, 10:00etan. Hau izango da hasierako prezioa: berrehun eta hirurogeita hemeretzi mila eta laurogeita hamazazpi euro eta berrogeita sei zentimo (279.097,46). Prozedura Zibileko Legearen 670. eta 671. artikuluetan ezarritako mugak hartuko dira kontuan –unean-unean indarrean dagoen idazketaren arabera–, baita martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoa ere, hipotekatutako finka zordunaren ohiko etxebizitza baita.

Notariotzan kontsulta daitezke Hipoteka Erregelamenduko 236.a) eta 236.b) artikuluetan aipatzen diren agiriak eta erregistro-egiaztagiriak. Bestalde, lizitatzaile bakoitzak aurkeztutako titulazioa nahikotzat jotzen duela ulertuko da. Hipotekaren aurretikoak diren zama, karga eta idazpenak iraun egingo dute. Lizitatzaileek, enkantea egin baino lehen, dagokion zenbatekoaren ehuneko hogeita hamarra ordaindu behar dute, bankuko txeke baten bidez (notarioaren izenean). Enkantea egiten den unera arte aurkeztu ahal izango dira eskaintzak, idatziz eta plegu itxian, aurrez egindako gordailuaren justifikagiriarekin batera. Enkantea hartzekodun errekeritzailearen alde esleituz gero, edo errematea haren alde edo beste hartzekodun baten alde edo ondorengo hartzekodun baten alde esleituz gero, esleipendun horiek bakarrik izango dute esleipena hirugarren bati lagatzeko ahalmena.

Basauri, 2012ko uztailaren 6a.

Notarioa.


Azterketa dokumentala