Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2012ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3543

IRAGARKIA, 127/12 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarrenei jakinarazten zaie ELA sindikatuak 127/12 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian, Osakidetzako zuzendari nagusiak emandako 2011ko uztailaren 20ko 6/2011 Jarraibidearen aurka jarritako Gora Jotzeko Errekurtsoa ezesten duen ustezko ebazpenaren aurka, 2011n Lehen Mailako Atentzioan lanaldia egokitzeari dagokionez.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 20a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala