Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2012ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA SAILA
3541

IRAGARKIA, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 2012ko maiatzaren 8ko Ebazpena Synergica Forwarding, S.L.-ri jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Kulturako sailburuaren 2011ko abenduaren 21eko Aginduaren babesean Synergica Forwarding, S.L.-k aurkeztutako eskabidearen tramitazioa bertan behera utzi zen.

Synergica Forwarding, S.L.-ri (Irun) aipatutako ebazpen hori jakinarazten saiatu ostean, horretarako modurik egon ez denez, ondoren argitaratzen da oso-osorik:

«Ebazpena, 2012ko maiatzaren 8koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Kulturako sailburuak 2011ko abenduaren 21ean emandako Aginduaren babesean (IKT deialdia), Synergica Forwarding, S.L.-ek aurkeztutako eskabidearen tramitazioa bertan behera uzten duena.

AURREKARIAK

1.– Kulturako sailburuaren 2011ko abenduaren 21eko Agindua 2011ko abenduaren 30ean eman zen argitara EHAAn.

2.– Synergica Forwarding, S.L.-ek (B75037788) aipatu Aginduaren babesean aurkeztutako Eyeos izeneko egitasmoa 2012ko urtarrilaren 30ean jaso zen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailean.

3.– Espedientea aztertuta, Kulturako sailburuaren 2011ko abenduaren 21eko Aginduaren 10. artikuluak dioenari jarraituz, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak, posta zertifikatuaren bitartez bidalitako eskutitz bat dela medio, zera jakinarazi zion Synergica Forwarding, S.L.–i:

3.1.– Aurkeztutako eskabidea ontzat eman ahal izateko dokumentazioa osatu/zuzendu beharra zeukala.

3.2.– Eskatutako dokumentazioa horretarako dagoen 10 egun balioduneko epean aurkeztu ezean, eskabidea bertan behera utzitzat joko zela eta besterik gabe artxibatu egingo zela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1 artikuluak ezarritako ondorioekin.

4.– Synergica Forwarding, S.L.-ek, jakinarazpen-eskutitza jaso zuen egunaren biharamunetik 10 egun balioduneko epea igarota, ez ditu eskatutako agiri guztiak aurkeztu.

Horiek horrela, organo kudeatzaile den Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren proposamena kontuan hartuta eta, horrez gain, 2011ko abenduaren 21eko Aginduaren 11. artikuluak dioenari jarraituz, honako hau:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kulturako sailburuaren 2011ko abenduaren 21eko Aginduaren babesean Synergica Forwarding, S.L.-ek aurkeztutako IKT-2012B0/0122 espedientearen tramitazioa bertan behera uztea.

Bigarrena.– Ebazpen honen berri interesdunari jakinarazi dakiola agintzea eta, halaber, adieraztea Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkez dakiokeela Eusko Jaurlaritzaren Kulturako sailburuari, Ebazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan agindutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 8a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MARÍA Lourdes Auzmendi Ayerbe».

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 3a.

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria,

IVÁN IGARTUA UGARTE.


Azterketa dokumentala