Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2012ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3533

EDIKTUA, betebeharrei buruzko 236/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 236/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Alcain.

Demandatua: Roberto Narro Saura eta Jose Luis Narro Saura.

Gaia: betebeharrak.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

1.– Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez Alcain Goicoechea prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dudanez gero, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen ditut Roberto Narro Saura eta Jose Luis Narro Saura demandatuak: 20.603,77 euro, eta itundutako % 17,25eko tasaren araberako interesak, hain zuzen ere 2011ko apirilaren 15etik zorra erabat ordaindu arte sortutakoak.

2.– Ez da kostuak ordaintzeko kondenarik ezarriko.

Jose Luis Narro Saura demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak. Hogei eguneko epea izango du horretarako, dagokion gordailua egin ondoren.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2012ko apirilaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala