Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2012ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHENGO AUZIALDIAKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZK-KO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3532

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 392/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 392/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Isabel Martin Torrecilla.

Abokatua: Isabel Martin Torrecilla.

Prokuradorea: Ariño.

Demandatua: Rafael Marañon Cortes.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Nerea Ariño Delgado epaitegietako prokuradoreak eta Isabel Martin Torrecillarenak jarri duen demanda, Rafael Marañon Cortes-en aurka; horrenbestez, honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: lau mila, berrehun eta hogeita hamalau (4.234,00) euro, gehi lehenengo erreklamazio judiziala egin zenetik ordainketa egiten den egunera arte sortutako interesak eta prozedurako kostuak (...).

Rafael Marañon Cortes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera PZLb).

Ebazpen horren aurka errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

(...) Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1876-0000-01-039211. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut. (...)

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2012ko apirilaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala