Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2012ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
3525

AGINDUA, 2012ko ekainaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Markina-Xemeingo (Bizkaia) «CPES Lea-Artibai BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Aztertu da Markina-Xemeingo (Bizkaia) «CPES Lea-Artibai BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako bi heziketa-ziklo berri emateko.

Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); abenduaren 30eko 1792/2010 Errege Dekretua, Beroa sortzeko instalazioetako teknikari-titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (2011ko otsailaren 2ko BOE); otsailaren 7ko 15/2012 Dekretua, Beroa sortzeko instalazioetako teknikari-tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (otsailaren 23ko EHAA); maiatzaren 20ko 686/2010 Errege Dekretua, Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikari-titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (ekainaren 12ko BOE); azaroaren 29ko 245/2011 Dekretua, Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikari-tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (abenduaren 21eko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2012-2013 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 48006051.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Lea-Artibai».

Titularra: Escuela Profesional Comarca Lea-Artibai Sociedad Cooperativa.

Helbidea: Xemein etorbidea, 19.

Udalerria: Markina-Xemein.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

● «Beroa sortzeko instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

● «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.

Ikastetxearen osaera:

● Batxilergoa:

– «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 6 unitate, 210 ikaspostu.

● Lanbide Heziketa:

○ Familia: Administrazioa eta kudeaketa.

– «Administrazioa eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Familia: Elektrizitatea eta elektronika.

– «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Telekomunikazio– eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Familia: Energia eta ura.

– «Energia-eraginkortasuna eta eguzki-energia termikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Familia: Fabrikazio mekanikoa

– «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Familia: Elikagaien industriak

– «Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Familia: Informatika eta komunikazioak.

– «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Familia: Instalazioa eta mantenimendua

– «Hozteko, girotzeko eta beroa sortzeko instalazioak muntatu eta mantentzea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Beroa sortzeko instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Mantentze-lan elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 25a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala