Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2012ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3524

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Ikerketako Errektoreordetzako Ikerketako errektoreordeak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2012ko maiatzaren 7ko Ebazpenean (2012ko maiatzaren 25eko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita –ebazpen horretan UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen–, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA). Gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2011ko otsailaren 25eko Ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2011ko martxoaren 17ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena), honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Mónica Arostegui Gómez andrea izendatzea, behean azaltzen den lanpostua betetzeko.

– Izena: Kargudunaren Idazkaria.

– Erreferentzia: F 57.

– Eskala: Administratiboa/Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 9.

– Maila: 19.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.

– Titulazio berezia: Ingelesa (B2).

– Lan-gunea: Ikerketako Errektoreordetza.

– Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.– Izendapenak EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Gerentzia honi, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Bilboko Administrazio Auzien Epaitegi egokian; horretarako, hilabete bi egongo dira, ebazpen hau Errektoregoko iragarki-oholean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, lau artikulu hauek betetzeko: Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikulua; urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. artikulua; eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8. eta 14. artikuluak.

Leioa, 2012ko uztailaren 3a.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala