Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2012ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
3523

AGINDUA, 2012ko uztailaren 12koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Gipuzkoako Probintzia Bulego Fiskaleko eskakizun bereziko lanpostu bat betetzeko merezimenduen berariazko lehiaketa ebazteko dena.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez (2012ko ekainaren 1eko EHAA) Gipuzkoako Probintzia Bulego Fiskaleko eskakizun bereziko lanpostu bat betetzeko merezimenduen berariazko lehiaketa deitu zen.

2012ko maiatzaren 22ko aipatu aginduko bederatzigarren artikuluaren lehenenengo paragrafoan ezarritakoaren arabera, alegazioak ebatzi ondoren, Justizia eta Herri administrazioko sailburuak ebatziko du behin betikoz deialdi hori, agindu bidez.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Lehiaketaren behin betiko ebazpena argitaratzea. Ebazpen horren bidez, I. eranskinean jasota dagoen lanpostua bertan adierazten den lehiatzaileari esleitzen zaio, eta esleipenak Gipuzkoako Probintzia Bulego Fiskaleko bulego berria irekitzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarren artikulua.– I. eranskineko zerrendan agertzen diren funtzionarioak lehiaketatik kanpo uztea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bi aldizkarietan aldi berean ezin bada argitaratu, epeak EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 12a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala