Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2012ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRIZAINGO SAILA
3522

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 17koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko den Herrizaingo Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia iragarki-tauletan 2012ko ekainaren 12an emandako ebazpenaren ebazpen osagarria. Ebazpen horren bidez, behin-betiko esleitzen dira Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran –2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenak deitutakoan– meritu-lehiaketa bidez betetzekoak diren Ertzaintzako lanpostuak.

Segurtasuneko sailburuordearen eta Giza Baliabideen zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez, onartu eta argitaratu zen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia. Bada, ebazpen horren hamargarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriaz, eta azaroaren 23ko 303/2010 Dekretuaz aldatutako abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak baliatuaz, honako hau,

ebazten DUT:

Artikulu bakarra.– Jakitera ematen da 2012ko uztailaren 17an jarriko dela Herrizaingo Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia iragarki-tauletan Giza Baliabideen zuzendariaren 2012ko uztailaren 12ko Ebazpena, 2012ko ekainaren 12an emandakoaren osagarria. Ebazpen horren bidez, behin-betiko esleitzen dira Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran –2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenak deitutakoan– meritu-lehiaketa bidez betetzekoak diren Ertzaintzako lanpostuak.

Erandio, 2012ko uztailaren 17a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSÉ M.ª ECHEGARAY FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala