Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3284

IRAGARKIA, «2012-2013 urteetarako, EAEko hegaldi fotogrametrikoak eta lidarra» izeneko zerbitzuaren administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 004A/2012).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia - Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: 004A/2012.

d) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Helburua: «2012-2013 urteetarako, EAEko hegaldi fotogrametrikoak eta lidarra».

c) Loteak (hala badagokio): ez.

d) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 71354200-6.

e) Esparru-akordioa (behar bada): ez.

f) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

g) Lizitaziorako iragarkia non argitaratu den: kontratistaren profila, EHAA.

h) Lizitaziorako iragarkia noiz argitaratu den: 2012-03-12ko kontratatzaile-profila 2012-03-12ko EHAA (51. zk.).

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 330.508,48 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: hirurehun eta hogeita hamar mila bostehun eta zortzi euro eta berrogeita zortzi zentimo (330.508,48). BEZa (% 18): berrogeita hemeretzi mila laurehun eta laurogeita hamaika euro eta berrogeita hamabi zentimo (59.491,52). Zenbatekoa, guztira: hirurehun eta laurogeita hamar mila (390.000) euro.

6.– Kontratua gauzatzea.

a) Esleitzeko eguna: 2012ko ekainaren 13a.

b) Kontratua gauzatu den eguna: 2012ko uztailaren 2a.

c) Kontratista: Azimut, S.A.

d) Esleipenaren zenbatekoa edo kanona: zenbateko garbia: berrehun eta hirurogeita sei mila eta bederatziehun (266.900) euro. BEZa (%): % 18. Zenbatekoa, guztira: hirurehun eta hamalau mila bederatziehun eta berrogeita bi (314.942) euro.

e) Eskaintza esleipendunaren abantailak: lortutako puntuaziorik altuena.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 2a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ LUIS BARRENA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala