Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
3282

IRAGARKIA, tresnen osagarriak eta teknika instrumentalak eskuratzeko hornidura-kontratua lizitatu dela jakinarazteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila (Eusko Jaurlaritza).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 38/2012-SC.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburua: Osasun eta Kontsumo Sailak Bizkaian duen Osasun Publikoko laborategirako tresnen osagarriak eta teknika instrumentalak eskuratzea.

b) Entregatu beharreko ale-kopurua: pleguei erantsitako tauletan zehaztutakoa.

c) Loteak: bai, hiru (3) lote.

d) Entregatzeko lekua: Osasun eta Kontsumo Sailak Bizkaian duen Osasun Publikoko laborategian (Bizkaiko Parke Teknologikoa, Ibaizabal Bidea, 48160, Derio).

e) Entregatzeko epea: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako 5. puntuan ezarritakoaren arabera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: prezioa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: 164.274,34 euro, BEZik gabe, gehi 29.569,38 euro, BEZari dagozkionak. Lote bakoitzaren zenbatekoa, berriz, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako 3. puntuan zehaztutakoa da.

5.– Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez.

b) Behin betikoa: lote bakoitzaren lizitazio-zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 4. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 76.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: goian aipatutako lekuan jaso ahal izango dira eskabideak, doan, ekonomia-proposamenak aurkezteko dagoen azken egunera arte, bai eta www.euskadi.net/contratación web orrian ere.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan zehaztutakoak.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko abuztuaren 2a, 11:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 13. klausulan eta horrekin bat datozenetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan zehazten dira.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen diren egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eskaintza ekonomikoaren «B» gutun-azala. Formulak aplikatuz, automatikoki baloratzen diren esleipen-irizpideak.

e) Eguna: 2012ko abuztuaren 8a.

f) ordua: 11:00ak.

10.– Beste argibide batzuk: eskaintzak baloratzeko irizpideak ondoren zehazten dira, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen dagokion klausulan ezarritakoaren arabera.

a) Formulak aplikatzearekin automatikoki balora daitezkeen irizpideak:

Prezioa: 100 puntu. Eskaintzarik onenari 100 puntu emango zaizkio eta gainerako erabakietarako, honako formula hau erabiliko da:

LP = (1-((BEP-EPO)/EPO)x100.

LP = lizitatzailearen puntuazioa.

BEP= Baloratu beharreko eskaintzaren prezioa.

EPO= Eskainitako preziorik onena.

Haztapena: 100 puntu.

b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da halakorik.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 3a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

Jon Iñaki Betolaza San Miguel.


Azterketa dokumentala